124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Kontribuzio bereziak, Meanoko eta Lapoblaciongo zenbait kale zolatzeko obrak direla eta

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2011ko maiatzaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, ondoren ematen den erabakia hartu zuen, legezko quoruma zuela:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 5-1-b-2 eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera, kontribuzio bereziak udal ogasunaren baliabidea dira.

Udalak hainbat kale zolatuko ditu Meanon eta Lapoblacionen, Toki Inbertsioetarako 2009-2012 Planaren barnean eta behin-behineko ekarpen ekonomikoa onetsi ondoren, Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 10eko 15 eta 156 Foru Aginduaren bidez.

Udalari dagokio kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia hartzea, obra horien kostuari, gero zehaztuko den proportzioan, aurre egiteko. Hasiera bateko kalkuluaren arabera euro izanen dira, BEZa barne.

Administrazioa jakinaren gainean egon dadin, obraren aurrekontua 150.197,92 eurokoa da. Toki Administrazioko Departamentuak obretarako diru ekarpena onetsi du behin-behinekoz, 62.027,11 eurokoa izanen baita; hortaz, Udalak 45.147,46 euro finantzatu beharko ditu.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, kontribuzio berezien zerga oinarria osatuko du, gehienez ere, lanak burutzeagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik toki entitateak pairatzen duen kostuaren %90ek.

Indarrean da Kontribuzio bereziak ordainarazteko ordenantza, 2000ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an argitaratua.

Aipatutako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraituz, kontribuzio berezien zergagaia da subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea toki entitate horiek lan publikoak burutzearen ondorioz edo toki mailako zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

Kontuan hartuz aipatutako aginduak eta haiekin bat heldu direnak, bai Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legekoak bai udal ordenantzakoak, Lapoblación-Meanoko Udalak,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.-Meanoko eta Lapoblaciongo hainbat kale zolatzeko lanetarako proiektu teknikoa onestea.

Bigarrena.-Kontribuzio bereziak ezartzea Meanoko eta Lapoblaciongo hainbat kale zolatzeko lanak direla eta.

Hirugarrena.-Aipatutako tributua arautzeko espedientea irekitzea, banaketa oinarri hauei jarraituz:

-Subjektu pasiboak:

Lapoblación-Meanoko Hirilurretako Aberastasunaren Erregistro Fiskalean hirilurretako higiezinen jabe gisa ageri direnak, eraikinek obrako kaleetara eman edo haiekin muga egiten badute.

-Banatzeko moduluak:

1. modulua (eraikin finkatua duten lurzati guztietarako).

  • 21,16 euro, fatxadaren metro lineal bakoitzeko.
  • 0,60 euro, lurzatiaren metro koadroako, bertan eraikinik ez badago, edo eraikitako azalerako.

2. modulua (eraikin finkatua ez duten lurzati guztietarako).

  • 11 euro, fatxadaren metro lineal bakoitzeko.
  • 0,30 euro, lurzatiaren metro koadroako, bertan eraikinik ez badago, edo eraikitako azalerako.

-Onura bereziko eremua:

Zolatu beharreko kaleetara ematen duten lurzati guztiak. Ukitutako lurzatien jabeen izenak eta lurzati-zedulak sartu dira espedientean.

  • Inbertsioaren zenbatekoa: 150.197,92 euro (139.072,15 euro, obrak kontrata bidez betearazteko, eta 11.125,77 euro, proiektua prestatu eta obra zuzendaritza egiteko ordainsariei dagozkienak).
  • Ordaintzeko modua: ezarpena jakinarazten den ekitaldi ekonomikoan ordaindu beharko da.
  • Aplikatu beharreko xedapenak:
  • Oinarri hauetan berariaz aurreikusi gabeko aferetan Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantza aplikatuko da.
  • Kobrantzarako, diru-bilketarako eta erabaki honetan espresuki aipatzen ez den guztirako, Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.
  • Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da aipatu obrak amaitu ondoren, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: "Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko".

Hirugarrena.-Aurreko puntuan ezarritako ondorioetarako, zergadunen behin-behineko zerrenda onestea, baita banan banako kuotak ere, obraren kostuari modulu aplikagarria ezartzearen ondorioz ateratakoak, I. eranskinean ezartzen den bezala.

Laugarrena.-Erabaki hau eta hasieran onetsitako banan banako kuotak zergadunei jakinaraztea; bestetik, erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunez Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Administrazio Elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezartzen den moduan.

Zehaztea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontribuzio bereziak ezarri eta zehazki arautzeko hasierako erabakiak behin betikoak izatera igaroko direla, berriz ere erabakia hartu beharrik izan gabe, eta orduan argitaratuko direla bai erabakia bai behin betiko testua, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoan ezarritako moduan, eta zergadunei jakinaraziko zaizkiela egokitu zaizkien banan banako kuotak, interesduna ezaguna bada; bestela, ediktu bidez."

Lapoblacion-Meanon, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1110645