2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Udaltzainburua. Kargu-kentzea
Alkatetzaren apirilaren 27ko 195/2009 ebazpenaren bidez Juan Antonio Castro Moraza Barañaingo Udaltzaingoko buru izendatu zen, aldi baterako, Alkatezak izendatua eta ondorioak egun horretatik aitzina izanik. Kargu horretan aritu da 2011ko ekainaren 10a arte, egun horretan bertan utzi behar izan baitzuen, besterik gabe, izendapena egin zion alkateak berak bere kargua utzi zuelako.
Argitara ematen da, Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26.1 artikuluan xedatua betetzeko.
Barañainen, 2011ko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1110764