124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Administrari laguntzaile izateko deialdia

Administrari laguntzaile izateko deialdia 2011ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 3an. 2011ko ekainaren 17ko osoko bilkuran erabakita, Udalak xedatu du deialdi horretako epaimahaiburua aldatuko dela; izan ere, Francisco Javier Legaz Egea izanen da epaimahaiburu, maiatzaren 22an egin hauteskundeen ondoren aukeratu den alkatea.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Erriberrin, 2011ko ekainaren 20an.-Alkatea, Francisco Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1110922