124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1182DGE/2011 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Gas naturalaren hornidurarako adarra, 16 barekoa, Irunberriko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko instalazioen proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 8an emandako 1171DGE/2011 Ebazpenaren bidez, "Gas naturalaren hornidurarako adarra, 16 barekoa, Irunberriko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko proiektua onetsi, instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta haien onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupazio aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. ''Gas naturalaren hornidurarako adarra, 16 barekoa, Irunberriko udal mugapean (Nafarroa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Irunberriko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezkoa bada, behin betiko okupaziokoak egitera ager daitezen, Irunberriko udaletxean, 2011ko abuztuaren 3an eta 4an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara zitatutako titularrek berek joan beharko dute, edo, bestela, zuzenbidean baliozko den moduan baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki iruditzen bazaie, perituak eta notarioak eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau Gas Navarra S.A. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Irunberriko udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1110717