124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1096DGE/2011 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak onesten dituena.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek Azpiegiturei buruzko Lurralde Plan bat aurkeztu behar dute, onesteko. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapena bilduko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako Erabakiaren bidez (2010eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n), Vodafone España, S.A. enpresak aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak jendaurrean jarri eta, aldi berean, horien eraginpean dauden udalei entzunaldia eman zitzaien. Espedientea jendaurrean egon den aldian, 15 alegazio-idazki aurkeztu dira.

Nafarroako Gobernuak 2011ko otsailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez (2011ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 30ean), tramite horiek ebatzi ziren. Erabaki horretan bertan, bi toki entitatek, Tutera eta Corellako udalek, eta zenbait partikularrek, beren izenean eta beste talde batzuk ordezkatuz, aurkeztutako bi alegazioak erantzun ziren. Halaber, espedienteak onesteko determinazioak ezarri ziren, eta, azkenik, espedientea telekomunikazioen arloan eskumena duen departamentuak onets zezan. Gero, operadoreak uko egin zion AT-NA-Cuatrovientos kolalekuari, beraz, planetik kendu da.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak onestea, bai eta ebazpen honen eranskinean jasotako kolalekuak, honako determinazio hauekin:

a) Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko martxoaren 8an egindako txostena betez, plana aldatu eta eguneratzeko hirugarren espedienteari dagokionez, obretarako lizentzia eman aurretik TM-NA-Monjardin kokalekuko instalazioen Ingurumen ukipenetarako baimena tramitatu beharko da.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 27an egindako txostena betez, Lurralde Plan honetan agertzen diren oinarrizko estazioen berariazko baimenei buruzko prozesuan, maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen I. eta II. eranskinetan ezarritakoa eta sentikortzat jotako gune edo lekuetarako ezarritako berariazko xedapenak betetzen direla justifikatu beharko da.

c) Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 20an egindako txostena betez, plana aldatu eta eguneratzeko bigarren espedienteari dagokionez, abian jarri ondoren azterlan zehatz bat aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan eta grafikoan, enpresa homologatu batek egina, ondoko kokaleku hauen emisio irrati-elektrikoei buruz:

-AM-NA-Ablitas.

-AM-NA-Cabanillas.

-AM-NA-Iberkoien.

-AT-NA-Lekunberri.

-AM-NA-Mendigorria.

-AM-NA-Miranda.

-AM-NA-Pitillas.

-AM-NA-Sartaguda.

-GN-NA-Abartzuza.

-GN-NA-Arraioz.

-TM-NA-Arraitza.

-TM-N4-Guardian.

-TM-NA-Miravalles.

-TM-NA-Zuasti.

d) Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko da.

e) Aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, legez lanak gelditu eta horren berri eman beharko zaio, berehala, Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta lekiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko litzateke.

2. Vodafone España, S.A. enpresari agindeia egitea, hiru hilabeteko epean testu bategin bat igor dezan, paperean eta euskarri digitalean. Testu horretan, aurreko determinazio horiek biltzeaz gain, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatzeko hiru espedienteetako kokalekuen fitxak eta kokalekuen UTM koordenatuen zerrenda bilduko ditu. Halaber, espedienteen onespen-datan eguneratutako erantzukizun zibileko aseguruen kopiak igorri beharko ditu.

3. Operadoreari ohartaraztea, egin asmo diren instalazioak (ur-ibilbide publikoen polizia eremua, errepideen eragin eremua, mugarri geodesikoak, zortasun aeronautikoak, lurzoru urbanizaezina, etab.) ukitu edo baldintzatzen ahal dituzten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, kasuan kasuko arloan eskudun diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusira, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzura, Osasun Publikoaren Institutura, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federaziora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen hau eta eranskina jakinaraztea alegatzaileei eta Vodafone España, S.A.ri, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina jakinaraztea Ablitas, Antsoain, Aranguren, Arraitza, Baztan, Berriobeiti, Buñuel, Cabanillas, Cárcar, Zarrakaztelu, Kaseda, Cintruénigo, Zizur, Corella, Eguesibar, Elortzibar, Lizarra, Esteribar, Galar, Lekunberri, Lesaka, Martzilla, Mendigorria, Miranda Arga, Murchante, Oltza, Iruña, Azkoien, Pitillas, Sartaguda, Tutera, Alesbes, Villamayor de Monjardín eta Deierriko Udalei, eta ohartarazten da zilegi dutela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 1ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

Kokalekuen zerrenda

ZK.

UDALERRIA

UTM KOORDENATUAK

KOKALEKUAREN KODEA

ESTAZIO MOTA

X

Y

Vodafone España, S.A.k 2006an aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren 2. aldaketa/eguneratzea

1

ABLITAS

612450

4648605

AM-NA-ABLITAS

RRH-UMTS/GSM

2

ANTSOAIN

610823

4743456

AT-NA-ANTSOAIN

RRH-UMTS

3

ARRAITZA

597642

4736344

TM-NA-ARRAITZA

GSM

4

BAZTAN

615822

4778214

GN-NA-ARRAIOZ

GSM

5

BERRIOBEITI

603221

4746519

TM-NA-ZUASTI

RRH-UMTS/GSM

6

BUÑUEL

629104

4648155

AM-NA-BUÑUEL

GSM

7

CABANILLAS

624016

4654753

AM-NA-CABANILLAS

RRH-UMTS/GSM

8

CARCAR

584123

4694467

AM-NA-CARCAR

GSM

9

ZARRAKAZTELU

629158

4692555

GN-ZARRAKAZTELU

RRH-UMTS

10

ZARRAKAZTELU

633761

4687608

AT-NA-FIGAROL

GSM

11

KASEDA

634362

4709146

AM-NA-KASEDA

GSM

12

CINTRUENIGO

598691

4659777

AT-NA-CIRBONERO

RRH-UMTS

13

ZIZUR

608201

4738397

AT-NA-ZIZUR-ZAHARRA

RRH-UMTS

14

CORELLA

600377

4663514

AM-NA-CORELLA-ERDIGUNEA

RRH-UMTS/DCS

15

EGUESIBAR

614382

4739890

AT-NA-BADOSTAIN

RRH-UMTS

16

EGUESIBAR

615478

4740627

AT-NA-EKOSARRIGUREN

RRH-UMTS

17

EGUESIBAR

617596

4742395

AT-NA-OSTATUA-EGUES

RRH-UMTS

18

LIZARRA

580022

4722695

TM-NA-MERKATONDOA

RRH-UMTS

19

ESTERIBAR

614927

4744151

TM-NA-MIRAVALLES

RRH-UMTS

20

GALAR

609459

4736404

AT-NA-ESKIROTZ

RRH-UMTS

21

GALAR

611029

4737183

AT-NA-NOAIN-INDUSTRIALDEA

RRH-UMTS

22

GALAR

612044

4737970

AT-NA-MOREA

RRH-UMTS

23

LEKUNBERRI

589580

4761823

AT-NA-LEKUNBERRI

GSM

24

LESAKA

606103

4792175

AM-NA-ENDARLATSA

RRH-UMTS/GSM

25

MARTZILLA

604424

4687254

AT-NA-ARDOVRIES

RRH-UMTS/DCS

26

MENDIGORRIA

595928

4719623

AM-NA-MENDIGORRIA

GSM

27

MIRANDA ARGA

596508

4703595

AM-NA-MIRANDA

GSM

28

MURCHANTE

610415

4653985

AT-NA-MURCHANTE-HERRIA

RRH-UMTS

29

OLTZA

605569

4741831

AM-NA-IBERKOIEN

RRH-UMTS/GSM

30

IRUÑA

610708

4742719

TM-NA-ARROTXAPEA

RRH-UMTS

31

IRUÑA

608580

4742528

TM-NA-SANDUZELAI

RRH-UMTS

32

IRUÑA

612011

4742064

AT-NA-MAGDALENA

RRH-UMTS

33

IRUÑA

609580

4740364

AM-NA-PIOXII

RRH-UMTS

34

IRUÑA

608429

4743010

AM-NA-ZERBITZUAK

RRH-UMTS

35

IRUÑA

608574

4740438

AM-NA-CARREFOUR

RRH-UMTS/DCS

36

IRUÑA

610819

4740982

AT-NA-AUTOBUSAK

RRH-UMTS/DCS

37

IRUÑA

607346

4742845

AT-NA-SANTA LUZIA

RRH-UMTS

38

IRUÑA

611226

4741430

TM-NA-NAFARROAKOGORTEAK

RRH-UMTS

39

IRUÑA

608025

4743431

AT-NA-EROSKI-IRUÑA

RRH-UMTS

40

IRUÑA

612891

4741877

AT-NA-SANMIGUEL

RRH-UMTS

41

IRUÑA

611046

4741040

AT-NA-HUSA-AVENIDA

RRH-UMTS

42

IRUÑA

608380

4740099

AT-NA-MIRASIERRA

RRH-UMTS

43

IRUÑA

609610

4740633

AT-NA-REYNODENAVARRA

RRH-UMTS

44

IRUÑA

611574

4739254

TM-NA-SADAR

RRH-UMTS

45

IRUÑA

611148

4741547

AT-NA-ESLAVA

RRH-UMTS

46

PITILLAS

611687

4698122

AM-NA-PITILLAS

GSM

47

SARTAGUDA

578062

4692929

AM-NA-SARTAGUDA

GSM

48

TUTERA

609875

4663844

AT-NA-GUARDIAN

RRH-UMTS/GSM

49

TUTERA

616900

4654969

AT-NA-EROSKI-TUTERA

RRH-UMTS

50

ALESBES

603776

4684522

AT-NA-IAN

GSM

51

DEIERRI

584570

4732570

GN-NA-ABARTZUZA

GSM

Vodafone España, S.A.k 2006an aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren 3. aldaketa

1

ARANGUREN

612464

4736755

AT-NA-VISCOFAN

RRH-UMTS

2

ELORTZIBAR

613471

4732146

AT-NA-IMARKOAIN

RRH-UMTS

3

LESAKA

605565

4789690

AT-NA-LESAKA HERRIA

RRH-UMTS

4

IRUÑA

611425

4741134

AT-NA-CARLOS III

RRH-UMTS

5

TUTERA

613819

4658039

AT-NA-CANRASO

RRH-UMTS

6

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

573754

4720755

TM-NA-MONJARDIN

GSM

Vodafone España, S.A.k 2006an aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren 4. aldaketa

1

AZKOIEN

601284

4687506

AT-NA-JOFEMAR

RRH-UMTS

F1110005

Iragarkiaren kodea: F1110005