124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 6koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Asociación Tele-Taxi San Fermín" enpresaren hitzarmen kolektibo luzatuaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko "Asociación Tele-Taxi San Fermín" enpresaren hitzarmen kolektibo luzatuaren testua (kode zenbakia: 31008762012008) aztertu da, Erregistro honetan 2011ko maiatzaren 15ean sartu zena eta enpresaren legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek apirilaren 14an izenpetu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 14/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 6an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ERABAKIAREN AKTA

Tele-Taxi San Fermín enpresaren hitzarmenaren negoziazioa.

Langileen aldetik: Betiri Garralda (ELA).

Enpresaren aldetik: Juan Luis García (kudeatzailea). Agustín Iturralde (presidentea).

9:30ak direlarik, enpresaren lan hitzarmeneko puntu hauek aldatu eta gehitzea erabaki dugu:

I.-Aplikazio eremua:

Iraunaldia: 2011, urtebeterako. 2011ko urtarrilaren 1era eramanez atzeraeragina.

Indarraldia amaituta eta enpresaren hitzarmen berri batek ordeztu arte, baldintza arautzaileak luzatu eginen dira. Lansariei dagokienez, urtero igoko dira, urtarrilean, aurreko urteko Nafarroako KPI adina gehi %1, enpresaren hitzarmen berrian ezartzen den behin betiko igoeraren kontura.

Amaiera iragartzeko eremua: mugaeguna baino hiru hilabete lehenago negoziatzeko konpromisoa.

V.-Lan baldintzak:

Lanaldia:

Lanaldia 1.650 ordukoa izanen da urtean. Goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandak egonen dira.

Urteko egutegia: langileen legezko ordezkariekin adostuta ezarriko da, eta langileei banaka emateko data urte bakoitzeko abenduko lehen astera aurreratuko da. 2011n, maiatzaren 15a baino lehen emanen zaie.

Oporrak:

37 egun natural izanen dira; 21 eguneko multzoa udan hartu beharrekoa (ekainaren 6tik irailaren 18ra) eta gainerakoak enpresak eta langileak adostuta hartzekoak, ahal dela 16 eguneko multzoan (urtarrilaren 1etik ekainaren 5era, eta irailaren 19tik abenduaren 31ra).

Baimen ordainduak (amatasuna, aitatasuna, adopzioa eta bularra ematea):

Berdintasunaren Legera egokituta.

Lizentzia eta baimen guztiak lanegunetan izanen dira.

Hobekuntzak egiteko proposamenak kasu batzuetan:

-Lizentzia guztiak aplikatuko zaizkie izatezko bikoteei.

-Gaixotasunak edo ospitaleratzeak eragindako lizentziak egoerak dirauen bitartean hartuko dira.

Lanaldia murriztea: lanaldiaren murrizketa edo lan denboraren berrantolaketa genero indarkeriaren kasuan ere egin ahal izanen dira (salaketa bidez frogatu beharko da).

III.-Baldintza ekonomikoak:

-Nomina hileko lehen egun baliodunean kobratuko da.

-Aparteko pagak: ekainaren 22an eta abenduaren 22an kobratuko dira.

-2011ko lansari igoera: KPI nazionala 2010eko abenduaren 31n, Nafarroan %2,8 + puntu 1.

-Enpresak bermatzen du KPI nazionala negatiboa bada ez duela eraginik izanen langileen lansari igoeran.

-Igoera gehigarriak:

  • Igande eta jaiegunetako plusa: 25 euro.
  • Gaueko lanaren plusa: 20 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Iruñean, 2011ko apirilaren 14an.

Iragarkiaren kodea: F1110150