124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

45/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Zuzendaritzaren egitura organikoa garatzeko, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Aginduko akatsa zuzentzen duena.

Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Aginduaren 10.2.b) artikuluan akats bat atzeman da, bloke kirurgikoaren egiturari dagokionez. Izan ere, "Bloke Kirurgikoko "B" Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako "B" Unitatea deituko baita" dioen tokian, "Bloke Kirurgikoko "B" Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako "A" Unitatea deituko baita." esan behar du, erantsi den txostenean adierazi bezala.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan xedatzen denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahalko dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak xedatzen duenaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Zuzendaritzaren egitura organikoa garatzeko, Osasuneko kontseilariak maiatzaren 4an emandako 38/2011 Foru Aginduko akatsa zuzentzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

"Bloke Kirurgikoko "B" Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako "B" Unitatea deituko baita."

Honela behar du:

"Bloke Kirurgikoko "B" Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako "A" Unitatea deituko baita."

2. Foru agindu hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko ekainaren 3an.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1110306