124. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

42/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen xedea da euskararen erabilera arrunta eta ofiziala arautzea bizikidetza sozialaren eta irakaskuntzaren esparruetan. Maiatzaren 19ko 161/1988 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroan helduei euskara irakasteko zentroen funtzionamenduari eta antolaketari buruzko lehenbiziko erregelamenduak onetsi ziren.

Europako Kontseiluak, kontseilu hori osatzen duten herrialdeen hizkuntza aniztasuna kontuan harturik, hizkuntzaren jakite mailen erreferentzia esparru bat ezartzeko xedea hartu zuen bere gain, horrela hizkuntza guztien irakaskuntzan eta ikaskuntzan koherentzia bultzatu ahal izateko. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua 2011. urtean, Hizkuntzen Europako Urtean, argitaratu zen. 2008an, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak uztailaren 2ko CM/Rec 2008-7 Gomendioa onetsi zuen, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren erabilera bultzatu estatu kideetan.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak ezarri du Administrazioaren eta irakaskuntzaren esparruetan zenbait lanpostu lortzeko euskara jakin behar dela, bai betebehar gisa bai merezimendu gisa.

Nafarroako Gobernuak, 1985eko irailaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, bere gain hartu zuen Nafarroako Foru Komunitatean Euskararen Gaitasun Agiria-EGA titulua luzatzeko ahalmena. Ekainaren 22ko 102/2009 Foru Aginduak titulu horren eta EEMBko C1 mailaren arteko baliokidetasuna ezarri zuen, kontuan harturik Nafarroako Gobernuak parte hartzen duela Hizkuntza Aztertzaileen Europako Elkartean (ALTE).

Lege garapen bat ez izan arren, curriculuma Helduen Hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legearekin lotuta dago, 2. artikuluaren c) eta d) idatz-zatietan azaltzen baita hezkuntza horrek bai lan mundurako bai garapen pertsonalerako prestakuntza integrala erdiestea duela xede. 3.3 artikuluan ezartzen du gure ondasun natural, historiko eta kulturalari buruzko jakintza sustatu nahi dela, bai eta gure Komunitateko hizkuntza ofizialei buruzkoa ere. 5. artikuluan aipatzen da Nafarroako errealitatearen alderdi guztiei buruzko ezagutza sustatzeko asmoa, bereziki bertako hizkuntzekin eta kulturarekin zerikusia daukan guztiari buruzkoa. Azkenik, 6. artikuluak ezartzen du zenbait jarduera egin eta ezagutza batzuk lortu izana frogatzeko diplomak eta ziurtagiriak sor ditzakeela Nafarroako Gobernuak.

Era berean, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak 1. artikuluaren c) idatz-zatian xedatzen du euskararen erabilpena eta irakaskuntza bermatuko dela, borondatezkotasun, mailakatze eta begirune irizpideei jarraikiz, hau guztia Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera. Azken xedapenetako lehenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari legea garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Hezkuntza Departamentuak uste du beharrezkoa dela euskararen irakaskuntzarako curriculuma ezartzea. Curriculum horrek, hizkuntzaren irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren printzipioetatik abiaturik, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailetan oinarriturik, jarraibide komunak ezarriko ditu hizkuntza horren irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazioa erraztu eta hobetzeko Nafarroako Foru Komunitatean.

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 2ko 48/2009 Foru Aginduak helduei euskara irakasteari buruzko curriculuma ezartzeko foru dekretuaren proiektua prestatzeko prozedura hasi zuen.

Curriculum honen edukia Hezkuntza Departamentuak sustatutako euskararen irakaskuntzako teknikari eta adituen batzordeak koordinatu eta adostutako lanaren emaitza da.

Curriculum hau funtsezko dokumentua da, tekniko linguistikoa, helduentzako euskararen irakaskuntza antolatu eta bideratzeko.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzea. Eranskinean ageri da. Gaitasun mailak bereizi dira, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua erreferentzia hartuta.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Curriculum hau Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasten dieten ikastetxe publikoetan aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Arauak emateko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Hezkuntzako kontseilariari, foru dekretu hau bete eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan, bai eta, foru dekretu honen bidez onetsitako curriculumarekin lotuta, mailaren egiaztagiriak lortu eta luzatzeko xedapenak ere.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek 2011ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

ERANSKINA

1. Sarrera.

1.1. Atarikoa.

Europako Kontseiluaren Hizkuntza Politikarako Atalak Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) garatu du, bertako hizkuntzen curriculumak garatzeko erreferentzia bateratua izan dadin. Helduak Euskalduntzeko Nafarroako Curriculumak (HENAC) EEMBk ematen dituen gidalerroei jarraitzen die. Bertan proposatzen diren maila bateratuak hartzen ditu oinarri, euskararen irakaskuntzaren berariazko ezaugarriei egokituta, eta Nafarroako profesionalek helduen prestakuntzan eta haien maila egiaztatzen izandako eskarmentuan oinarrituta.

Honako hauek dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailak, eta curriculum honek bere egiten dituenak: A1, A2 (oinarrizko erabiltzailearen maila), B1, B2 (erabiltzaile independentearen maila), C1, C2 (erabiltzaile gaituaren maila).

HENACek C1 maila arteko deskribapena egiten du, azken hori ere barne.

-Curriculuma, zertarako?

Curriculum hau oinarri bateratua da, Nafarroako helduak euskalduntzeko hizkuntza-programak, programazioetarako jarraibideak, azterketak, materialak eta abar prestatzeko. Euskara komunikazio-tresna gisa erabiltzeko jakin beharrekoa deskribatzen du, eta helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren zehaztapenak: printzipio teorikoak, metodologia, mailak, edukiak, prozesuak...

Dokumentu honen helburua da ikasleen, irakasleen, azterketa-diseinatzaileen, aztertzaileen, azterketarien, eta Administrazioaren lana eta lankidetza hobetzea.

-Curriculuma, nolakoa?

Administrazioak egin duen curriculum hau oinarrizkoa, orokorra eta zabala da eta 1. zehaztapen-mailako curriculuma deritzo. Euskaltegi (edo erakunde) bakoitzak berea egin beharko du (2. zehaztapen-mailakoa izanen da), aurrekoan oinarritua, eta bere ezaugarri soziokulturaletara moldatua. Ikastetxe edo erakunde aztertzaile bakoitzak 3. zehaztapen-mailako curriculuma eginen du, ikasleen eta azterketarien beharretara egokituta; horren bidez zehaztuko da, egunez egun eta atazaz ataza, egin beharreko lana.

Curriculum honen helburua koherentea, irekia, malgua eta integratzailea izatea da, egoera bakoitzaren arabera egokitzapenak egiteko bidea emateko, eta partaide guztiak bere baitan biltzeko, haien beharrak eta ingurune soziokulturala aintzat hartuta.

Euskara Nafarroako berezko hizkuntza bat denez, curriculumak euskararen ingurune soziokulturala aintzat hartu eta bere baitan integratzen du. Tresna izan nahi du euskara-erabiltzaileak gizarteko arlo guztietan trebatzen laguntzeko: arlo pertsonalean, sozialean, akademikoan, laboralean, administratiboan...; eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan parte hartzeko aukera eman nahi die, beraren ezagutza, erabilera eta transmisioaren bitartez.

HENACek Nafarroako euskara-ikasleen tipologia eta euskara ikasteko motibazio mota guztiak hartzen ditu kontuan: instrumentala, kulturala edota integratzailea. Halaber, kontuan hartzen ditu bide naturaletik zein bide akademikotik euskara jaso duten nafarren ezaugarriak, eta, era berean, haien beharrak asetzeko gauza izan beharko du.

1.2. Printzipio metodologikoak.

Gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza eta ebaluazioa dira curriculum honen oinarri metodologikoak. Hizkuntza bat hitz egiteko, komunikazio-jardueretan parte hartzea beharrezkoa da, xede jakin batekin, gaitasunez baliaturik, testuinguru eta arlo jakin batean.

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak zenbait gogoeta egitea proposatzen du: batetik, besteekin hitz egiten dugunean edo elkarri idazten diogunean, zer gaitasunez baliatzen garen, eta nola garatzen ditugun, hizkuntza berri bat ikastean; bestetik, esaten digu nola zehaztu geure helburuak, nola gauzatu hizkuntza baten ikaskuntza-prozesua, zer egin dezakegun hori erraztearren eta nola ebaluatu.

Egoera komunikatiboetan egiten diren hizkuntza-jarduerak dira hizkuntzen ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuaren oinarriak. Honako hau da proposaturiko metodologiaren ardatza: ekintza komunikatiboak gauzatzeko, hizkuntza-baliabideak erabiltzen ikastea eta irakastea, esanahi osoa ematen dien gizarte-testuinguru jakin batean eta mota guztietako testuen bitartez.

Hori dela eta, curriculum honek zehazten du: hiztun bat maila bakoitzean zer hizkuntza-jarduera egiteko gai den ?ahozko zein idatzizko ulermen, adierazpen eta elkarreraginezkoak?; zein gaitasun-komunikatibo garatu behar dituen ?orokorrak eta hizkuntzazkoak?; hori gauzatzeko zer estrategia erabiltzen dituen eta, azkenik, proposatzen du ataza tresna didaktiko egoki gisa, ikasgelako lanketarako.

Ikuspegi komunikatiboaz gain, curriculum honek ikuspegi konstruktibista ere hartu du oinarritzat. Konstruktibismoaren ikuspegitik, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua norberaren aurreko ezagutzen eta eduki berrien arteko sintesi- edo orekatze-prozesua da. Ikasleak, elementu linguistiko berriak bereganatu ahala (asimilazioa), bere aurreko ezagutzak moldatu egiten ditu, xede-hizkuntzaren arabera (egokitzapena).

2. Mailen definizioak.

2.1. A1 maila.

Gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide mailako testuak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzearren esaldi soilak osatzeko ere. Badaki bere buruaren eta besteen aurkezpena egiten, eta badaki helbide, gauza, eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta eskatzen. Azaleko harremanak izan ditzake, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio, eta laguntzeko prest badago.

2.2. A2 maila.

Gai da bere eguneroko bizitzan hurbileko bizipenei lotutako testuak, esaldi eta esapide mailakoak, ulertzeko, solaskidea laguntzeko prest badago: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarrei buruzko informazioa... Badaki komunikatzen ataza soilak eta arruntak egiteko orduan, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute. Gai da bere iraganaz eta inguruneaz narrazio eta deskribapen errazak ulertzeko eta idazteko, eta badaki bere berehalako beharrak adierazten. Zailtasunak izaten ditu testu luzeagoetako ideia nagusiak ulertzeko.

2.3. B1 maila.

Gai da euskara estandarrean sortutako testu ez-konplexuen ideia nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, eta eguneroko testuinguru ezagunetan sortuak badira, batez ere harremanetan eta aisialdian. Badaki toki euskaldun gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan. Gai ezagun edo interes pertsonaleko gaiei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko eta bere asmoak azaltzeko. Hala ere, zailtasunak izaten ditu bere hurbileko testuingurutik kanpo. Mugak ditu, bestalde, zehaztasunean eta erregistroan. Akats linguistiko ugari egiten du, lexiko mugatua du, eta bere jarduera motela da.

2.4. B2 maila.

Gai da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertzeko eta adierazteko, ahoz nahiz idatziz. Edozein euskaldunekin mintza daiteke, nahiko jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez duten ahalegin handirik egin behar ez solaskide batek ez besteak elkar ulertzeko. Gizarte-harremanetan, gauza da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak eta bigarren mailako ideia esplizituak ulertzeko. Bere espezialitateko testuetan zehaztasunak ere ulertzen ditu. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez. Dena den, zailtasunak izaten ditu ñabardurak jasotzeko eta adierazteko, batez ere ohikoak ez dituen gizarte-gaietan. Hutsuneak izaten ditu zuzentasunean, eta mugak jariotasunean.

2.5. C1 maila.

Gai da berbaldi luzeak eta hizketa biziak neke handirik gabe ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badaude ere edo kohesio-erlazioak oso esplizituak izan ez arren, eta baita telebista-programak eta filmak ere. Gertakarietan oinarritutako testuak, filmak eta literatura-testuak ulertzen ditu eta erregistroak bereiz ditzake. Artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakur ditzake, bere espezialitatekoak ez badira ere; hala ere, batzuetan lexikoa traba izan daiteke. Natural eta jarioz hitz egiten du, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badaki, gizarte-edo lanbide-erlazioetan, hizkuntza malgu eta eraginkor erabiltzen, ideiak eta iritziak zehatz adierazten, eta bere adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen; hitzen esanahi bikoitzaren gaineko umorea ere egin dezake. Gai da azalpen argiak eta xeheak egiteko, ahoz nahiz idatziz, gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta solasaldia egoki amaituz, eta baita testu argi eta ongi egituratuak osatzeko ere, ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai gehienak garatzen, gutun, idazlan edo txostenetan, puntu garrantzitsuenak azpimarratuz, malgu eta eraginkor. Hartzaileari egokitutako erregistroa erabiltzen du.

3. Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak.

Hizkuntza-jarduerak komunikatzeko ekintzak dira, zeinetan erabiltzaileek hizkuntza komunikatzeko erabiltzen duten, besteekin elkarreraginean, gizarte-ingurune batean, hainbat egoeratan. Jarduera horien helburua pragmatikoa da (hizkuntza zerbait lortzeko erabiltzea), eta horretarako erabiltzaileek beren gaitasun guztiak baliatu behar dituzte.

Hizkuntza-jarduerak honakoak izan daitezke: batetik, ulermenezkoak, adierazpenezkoak eta elkarreraginezkoak; bestetik, ahazkoak eta idatziak. Beraz, horiek guztiak konbinatuta, sei multzo sortzen dira:

-Ahozko ulermena.

-Ahozko adierazpena.

-Idaztzizko ulermena.

-Idaztzizko adierazpena.

-Ahozko elkarreragina.

-Idatzizko elkarreragina.

Ondorengo adierazleen bidez, hizkuntza-jarduerak eta estrategiak zerrendatu dira, maila bakoitzean, eta progresiboki, erabiltzaileen gaitasunak zehaztuta.

Adierazle horiek tresna baliagarriak dira zenbait eginkizun bateratzeko, hala nola, programazioak zehaztu, material didaktikoak sortu eta ebaluatu edo egiaztatzeko.

3.1. A1 maila.

3.1.1. A1 Ulermena.

-A1 Ahozko ulermena.

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide errazak ulertzeko, eta gai da berehalako premiei lotutako galderak eta oharrak ulertzeko. Azaleko harremanak izan ditzake euskara estandarrean ari direnekin, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak mantso hitz egiten badio, oso ongi ahoskatzen badu, etenak egiten baditu, eta errepikatzeko prest badago. Keinuak eta irudiak lagungarri zaizkio.

1.-Gai da hizketa edo solasaldi errazetan hainbat hitz eta esapide ulertzeko: egunak, egunaren atalak, hilabeteak, koloreak, zenbakiak, prezioak, datak, orduak, denbora-erreferentziak...

2.-Gai da ahozko hainbat esaldi erraz ulertzeko, eguneroko gaiei buruzkoak: irakaslearen oharrak, familiari buruko kontuak, zaletasunak...

3.-Gai da astiro eta kontu handiz egindako galderak, oharrak, eskaerak eta instrukzio errazak ulertzeko, bai zuzenean, bai bestela (megafonia, irrati-telebistak, iragarkiak...): argia piztu, liburua etxera eraman, aretoa itxi eginen da...

4.-Gai da toki batetik bestera nola joan behar den azaltzen dionari ulertzeko.

5.-Gai da pertsonen eta tokien deskribapen errazak ulertzeko: norbaiten aurkezpena, solaskidearen zaletasunak, pertsonen eta etxebizitzen deskribapen soilak...

6.-Gai da bere eguneroko errutinak, egindakoak edo egitekoak, kontatzen dituenari ulertzeko, eta baita une jakin batean zertan ari den esaten ari zaionari ere.

7.-Gai da oinarrizko ideia batzuk ulertzeko (gaia, tokia, pertsonaiak...), gertatutakoak modu errazean kontatzen dizkiotenean: pasadizoak, ustekabeak, xelebrekeriak, objektuen galerak...

8.-Gai da azalpen errazak ulertzeko: planak, hitzorduak, asmoak, proposamenak...

9.-Gai da aurrez aurreko edo telefonozko solasaldi errazetan hizketa-gaia antzemateko, eta beren oinarrizko mezua ulertzeko.

-A1 Idatzizko ulermena.

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide mailako testu errazak ulertzeko, behin eta berriz irakurriz, hala behar duenean. Sarritan testuingurua eta irudiak behar izaten ditu ulertzeko.

1.-Gai da eremu publikoko izen, hitz eta esapide arruntak eta laburrak ulertzeko: kaleko kartelak, dendetakoak, jatetxeetakoak, garraiobideetakoak... (ez erre, salgai, zaborra hemen, aparkalekua, irteera...).

2.-Gai da oso oinarrizko jarraibideak ulertzeko, fitxa eta inprimakiak betetzerakoan. Eta gai da galdera-sorta bat ulertzeko, bere buruari buruzko informazio nagusiaz.

3.-Gai da argibide errazak eta laburrak ulertzeko; adibidez, leku batetik bestera nola joan, ibilbide bat nola egin...

4.-Gai da instrukzio errazak ulertzeko: kutxazaina, eguneroko tresnak, parkimetroa, azterketa-oharrak..., edo programa informatiko baten agindu nagusiak (inprimatu, gorde, kopiatu...).

5.-Gai da pertsonen deskribapen eta informazio errazak ulertzeko: bizilekua, adina, lanbidea, zaletasunak...

6.-Gai da toki, gauza eta egoera errazen deskribapen laburrak ulertzeko: etxeak, festak eta ospakizunak, animaliak...

7.-Gai da ipuin errazetako eta filmen laburpen errazetako oinarrizko informazioa identifikatzeko (gaia, tokia, pertsonaiak...), batez ere ezagunak badira.

8.-Gai da lehenaldian emandako testu laburretan zenbait informazio ulertzeko, esate baterako, berri edo elkarrizketa erraz bat herri-aldizkari batean, edo pertsona baten biografia erraza.

9.-Gai da informazio espezifikoa aurkitzeko, iragarkietan, kaleko karteletan, Interneteko agendetan, katalogoetan... Gai da, adibidez, emanaldi bat aukeratzeko, eta non eta noiz den jakiteko.

10.-Gai da oso azalpen errazak ulertzeko: norbaiten planak, asmoak, proposamen soilak...

3.1.2. A1 Elkarreragina.

-A1 Ahozko elkarreragina.

Orokorra: gai da solasaldi errazetan parte hartzeko, baina galde-erantzunen egituran. Solaskideak mantso hitz egin behar dio, eta beti laguntzeko prest egon behar du.

1.-Gai da galdera errazak egiteko eta erantzuteko, poliki eta argi eginak badira: non bizi den norbait, non egiten duen lan, zer gustatzen zaion...

2.-Gai da adeitasunezko hitz eta esapide motzak ulertzeko eta erabiltzeko: norbait aurkeztu, agurtu, eskerrak eman, norbait nola dagoen galdetu, zoriondu, barkamena eskatu...

3.-Gai da gonbidapenak eta proposamenak egiterakoan erabiltzen diren esapide sinpleak ulertzeko, eta horiei labur erantzuteko: ospakizunak, aisialdiko planak, hitzorduak...

4.-Gai da zerbitzu errazak eskatzeko, keinuz lagunduta edo eskuz seinalatuta, eta galdetzen zaionari erantzuteko: erosketa errazak, izen-emateak, txartelak eskatu... Gai da, denda, taberna edo ostatu batean, zerbait erosi eta kontua eskatzeko.

5.-Gai da hitz eta esaldi ezagun gutxi batzuk ozen irakurtzeko: istorio laburrak, gauza ezagunen etiketak, data, eguraldiaren iragarpena, horoskopoa... Gainera, gai da haurrei ipuin laburrak, asmakizun errazak eta galde-erantzun motzak ozen irakurtzeko.

6.-Gai da, orobat, haurren eskolako oinarrizko hitzak ulertu eta esateko (irakasgaien izenak, esate baterako).

-A1 Idatzizko elkarreragina.

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan erabiltzen den zenbait hitz eta esapide irakurtzeko, eta irakurritakoari idatziz erantzuteko, hizkuntza-baliabide gutxi batzuk erabilita.

1.-Gai da zenbait ohar informal sinple irakurri eta idazteko, sms mezuetan, mezu elektroniko errazetan... (ogia erosi, bihar etorriko naiz, liburua erosi dut...).

2.-Gai da agurtzeko, eskerrak edo zorionak emateko edo jasotzeko, postaletan eta lagunarteko eskutitz motzetan, sms-etan, zorion-txarteletan edo posta elektronikoetan.

3.-Gai da informazio errazak eskatzeko eta emateko, bere buruaz nahiz besteez (bizitokia, ohiturak, zaletasunak...): postaletan, posta elektronikoetan, txatetan, oharretan, formularioetan...

3.1.3. A1 Adierazpena.

-A1 Ahozko adierazpena.

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan euskaraz sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide mailako testuak sortzeko. Bere berehalako beharrak asetzeko esaldi soilak osatzen ditu. Badaki bere buruaren eta besteen aurkezpena egiten, eta pertsonak eta bizitokiak deskribatzen. Azaleko harremanak izan ditzake, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak argi hitz egiten badio, eta laguntzeko eta errepikatzeko prest badago.

1.-Gai da bere burua aurkezteko: izena, herria, adina, helbidea, telefonoa, lanbidea, zaletasunak...

2.-Gai da zenbakiak, zenbatekoak, salneurriak eta orduak erabiltzeko.

3.-Gai da gauzak eskatzeko, emateko eta eskaintzeko. Gai da, baita ere, zerbait proposatzeko eta agindu edo aholku errazak emateko.

4.-Gai da non bizi den esateko, eta bere bizitokia modu sinplean deskribatzeko: non dagoen, zein itxura duen...

5.-Gai da, modu sinplean, gauzak eta jendea deskribatzeko.

6.-Gai da zer eguraldi egiten duen esateko, edo iragarpenaz galdetzeko.

7.-Gai da eguneroko ohiturez hitz egiteko; gai da une jakin batean zertan ari den esateko; gai da oporretan, asteburuan edo goizean bertan egindakoa kontatzeko; eta gai da, baita ere, geroko planak adierazteko.

8.-Gai da, kontaketa labur eta sinpleetan, denbora-antolatzaile errazak erabiltzeko.

9.-Gai da zer egiteko gauza den esateko, eta zer ez.

-A1 Idatzizko adierazpena.

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide mailako testuak idazteko. Berehalako beharrak asetzeko esaldi soilak idazten ditu, oinarrizko lokailuez kohesionatuta (batez ere eta; tarteka edo eta baina): familia arteko oharrak, postal eta lagunarteko gutun motzak, posta elektroniko errazak, sms-ak...

1.-Gai da datu pertsonalak galde-sorta edo inprimakietan idazteko: izena, herria, adina, helbidea, lanbidea, zaletasunak...

2.-Gai da hitz eta esapide errazak idazteko (eskatu, zoriondu, galdetu, labur erantzun...) ohar txiki batean, txat batean edo sms batean.

3.-Gai da jarraibide errazak emateko etxekoei edo ezagunei: toki batera nola irits daitekeen, gauza bat non dagoen...

4.-Gai da deskribapen sinpleak egiteko, bere buruarena edo beste pertsona batena: toki batena, tresna edo ibilgailu batena, eguraldiarena...

5.-Gai da kontatzeko zer egiten duen, zer ohitura dituen eta zer gustatzen zaion, esate baterako, oporraldietako postaletan edo mezu elektroniko errazetan.

6.-Gai da oharrak idazteko, non dagoen esanez, zer nahi duen adieraziz eta planak proposatuz, modu soilean.

3.2. A2 maila.

3.2.1. A2 Ulermena.

-A2 Ahozko ulermena.

Orokorra: gai da ulertzeko bere eguneko bizitzako ahozko testu laburrak (aurrez aurrekoak, telefonokoak eta komunikabideetakoak), batez ere esaldi eta esapide mailakoak, betiere solaskidea laguntzeko prest badago. Behar eta ataza zehatzei aurre egiteko adina ulertzen du, baldin eta diskurtsoa ongi egituratua badago, erregistro neutroan egina bada, eta laburra, aski motela, eta ongi ahoskatua bada. Zailtasunak izaten ditu solasaldi luzeagoetan ideia nagusiak ulertzeko, batez ere ulertu ez duena errepikatzeko aukerarik ez badu.

1.-Gai da esapide eta esaldi ugari ulertzeko, hurbileko gaiei dagozkienak: erosketak, bizitokia, lana, bidaiak...

2.-Gai da ohar, mezu eta iragarki labur eta sinpleetan ideia nagusia harrapatzeko: tren geltokiko ohar errazak, telebistako trafiko-aholkuak, publizitatea, irratiko agendak...

3.-Gai da instrukziozko oso testu errazak ulertzeko: eguneroko tresnen erabilera, errezeta laburrak, helbide eta norabideetako xehetasunak, mapen gainean emandako jarraibideak...

4.-Gai da pertsona, toki, animalia eta gauzen deskribapenak ongi samar ulertzeko.

5.-Gai da kontaketa erraz eta laburren ideia nagusiak ulertzeko, gaia ezaguna eta ohikoa zaionean: ipuin errazak, eguneroko bizimoduari buruzko pasadizoak...

6.-Gai da telebistako albiste labur eta deigarrietan gertaeretako hari nagusia ulertzeko, batez ere irudien laguntza badu: bitxikeriak, txutxu-mutxuak, kirol kontuak, eguraldiaren iragarpena... Elkarrizketetan ere ideia batzuk harrapatzen ditu, oso gai arruntei buruzkoak.

7.-Gai da zerbitzuetako informazio errazak ulertzeko: jatetxea, erosketak, informazio turistiko erraza, garraio publikoak, udala, eskola...

8.-Gai da inguruko solasaldietan gaia eta ideia nagusiak ulertzeko, hurbileko kontuak badira: norberaren familia, herria, lana, osasuna, kirola, oporrak, ospakizunak..., betiere solaskideak laguntzen badio. Gai-aldaketez konturatzen hasia da.

9.-Gai da eguneroko zerbitzuetako informazio nagusia ulertzeko, poliki eta argi hitz egiten badiote, ulertu duena egiaztatzeko aukerarik badu, eta entzundako informazioa errepikarazteko aukerarik baldin badu: denda, jatetxea, zinema, kultur etxea...

10.-Gai da ulertzeko norbait zerbaitekin ados dagoen edo ez, iritzia oso argi eta modu soilean ematen badu.

-A2 Idatzizko ulermena.

Orokorra: gai da bere eguneroko bizitzan hurbileko bizipenei lotutako testuak, esaldi eta esapide mailakoak, ulertzeko. Egitura erraza eta argia duten testuen zentzu orokorra antzematen du eta beren oinarrizko informazioa ulertzen du. Xehetasun batzuk ere antzematen ditu, behin baino gehiagotan irakurtzeko aukera baldin badu. Bestalde, irudien laguntza eta testuingurua oso lagungarri zaizkio.

1.-Gai da testu formal sinpleetako jarraibideak ulertzeko: izena emateko orriak, formularioak...

2.-Gai da arau errazak ulertzeko; jokamoldeei buruzkoak, joko-arauak..., betiere hizkuntza maila errazetan emanak badira.

3.-Gai da eguneroko bizitzako tresnei buruzko argibide errazak ulertzeko: jostailuak eta altzariak nola muntatu, arropa nola garbitu...

4.-Gai da leku publikoetan dauden seinaleak eta ohar errazak ulertzeko: leku batera joateko argibideak, arrisku-oharrak, jakinarazpenak, erakundeen kanpainak...

5.-Gai da pertsona, toki, animalia eta gauzen deskribapenak ongi ulertzeko.

6.-Gai da ipuinak, liburuak, eta haien laburpenak eta eguneroko bizimoduari buruzko pasadizoak ulertzeko, gai ezagunekoak badira, eta argi egituratuta badaude.

7.-Gai da herri-aldizkarian edo auzokoan argitaratutako berri laburren informazio nagusia ulertzeko, eta baita xehetasun batzuk ere: istripuak, gertaera bitxiak...

8.-Gai da zerbitzu-zerrendetan informazio praktiko eta espezifiko erraza aurkitzeko, garraioez, saltokiez edo landetxeez: helbideak, ordutegiak, garraio-motak, informazio osagarria...: web-orrietan, esku-orrietan, tabernetako karteletan, informazio-oholetan...

9.-Gai da interesatzen zaion informazioa lortzeko, salerosketez eta bere formazioaz (egunkariko iragarkietan eta web-orrietan): zer dagoen salgai, nolakoa den eta zenbat balio duen, ikastaro bati buruzko xehetasunak...

10.-Gai da norbait zerbaitekin ados dagoen edo ez ulertzeko, betiere testua modu argian eta soilean idatzita badago.

-A2 Ulermen-estrategiak.

1.-Gai da eguneroko gai arruntei buruzko testu laburretan, idatzizkoak zein ahozkoak, ezagutzen ez dituen hitzen esanahia ondorioztatzeko, testuingurutik eta ideia orokorretik abiatuta.

3.2.2. A2 Elkarreragina.

-A2 Ahozko elkarreragina.

Orokorra: gai da solasaldi laburretan parte hartzeko, egitura errazekoak badira, eta, behar izanez gero, solaskideak laguntzen badio. Gai da informazioa eta ideiak trukatzeko eguneroko bizitzako gaiei buruz.

1.-Gai da oso galdera errazak bat-batean egiteko eta erantzuteko, aurrez aurre edo telefonoz. Zailxeagoak badira, batez ere iraganeko kontuez, errepikatu behar izaten zaizkio, eta erantzunak formulatzen lagundu.

2.-Gai da gizarte-harremanetan kortesiazko ohiko formulak eta oinarrizko informazio-trukeak ongi erabiltzeko eta ulertzeko, aurrez aurre nahiz telefonoz: agurtu, norbaitek zein bizimodu duen galdetu, barkamena eskatu eta onartu, informazio pertsonala trukatu...

3.-Gai da taldeko solasaldietan hariari jarraitzen diola adierazteko (hurbileko bizipenez ari direnean), eta gai da tarteka zerbait esateko. Gai da, era berean, solasaldi laburretan ekarpenak egiteko, gai orokorrei buruzko testuinguru arruntetan.

4.-Gai da informazio errazak eskatzeko eta emateko, zerbitzuei buruz: salerosketak, matrikulak, kultur etxeko edo ikastetxeko kontu errazak...

-A2 Idatzizko elkarreragina.

Orokorra: gai da esaldi eta ohar errazak irakurtzeko eta idazteko, berehalako premiei erantzuteko asmoz.

1.-Gai da eguneroko gauzei buruzko ohar eta testu errazak ulertzeko, lagunek edo lankideek idatzitakoak, zerbait egin dezan eskatzeko, plan baten xehetasunak eman ditzan, edo gauza pertsonalak galdetzeko: sms-ak, mezu elektroniko eta gutun errazak eta soilak... Eta gai da horiei erantzuteko: informazio erraza eman, gonbidatu, eskerrak edo eskumuinak eman, barkamena eskatu...

2.-Gai da, berehalako beharrak asetzeko asmoz, zerbait galdetzeko, proposatzeko, informazioa errepikarazteko... ohar, eskutitz eta posta elektronikoetan. Adibidez, gai da zerbitzu bati buruzko informazioa eskatzeko eta erantzuna ulertzeko.

3.-Gai da haurrei ipuin errazak ozenki irakurtzeko, eta baita asmakizun errazak kontatzeko ere. Gai da eskolako problema eta eragiketa sinpleak ulertzeko. Eta gai da irakaslearen ohar, jakinarazpen eta jarraibide errazak ulertzeko.

-A2 Elkarreragin-estrategiak.

Hitza hartzea:

1.-Gai da aurrez aurreko solasaldi laburrak hasteko, jarraipena emateko edo amaitzeko teknika errazak erabiltzeko.

Hartzaileari laguntzea:

2.-Gai da esaten dena zenbateraino ulertu duen adierazteko.

Azalpenak eskatzea:

3.-Gai da solaskideari esandakoa argitzea eskatzeko, oso era errazean.

4.-Gai da ulertu ez dituen hitz-gakoak edo enuntziatuak azaltzea eskatzeko, ohiko esaldiak erabiliz.

5.-Gai da zer ez duen ulertu esateko.

3.2.3. A2 Adierazpena.

-A2 Ahozko adierazpena.

Orokorra: gai da bere hurbileko bizipenei lotutako testu labur eta soilak sortzeko. Oinarrizko lokailuak erabiltzen ditu kohesiorako: eta, edo, baina, zeren eta... Badaki egoera arruntetan komunikatzen, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eskatzen badute. Gauza da bere iraganaz narrazio eta deskribapen errazak egiteko, eta baita ere berehalako beharrak adierazteko. Gauzak modu soilean esaten ditu, labur, eta oinarrizko egiturak erabilita. Oso hizketaldi geldoa du, akatsez, etenez eta itzulinguruz betea, eta batzuetan ez zaio ongi ulertzen. Solaskidearen laguntzarekin aritzen da maiz.

1.-Gai da argibide errazak emateko eta ulertzeko: toki batetik bestera nola joan, errezeta laburrak, zerbait nola egiten den... Gai da, orobat, mapa eta planoetan bidea galdetzeko edo adierazteko.

2.-Gai da pertsonen, ibilgailuen, lekuen, paisaien eta eguraldiaren deskribapen objektiboak egiteko. Gai da konparazio sinple batzuk egiteko.

3.-Gai da eguneroko gertaeren kontaketa laburrak eta xumeak egiteko (pasadizoak, bizipenak, albiste laburrak...). Ideia orokorrak ematen ditu, nolanahi ere, xehetasun askorik eman gabe.

4.-Gai da kontatzeko aisialdian zer egitea gustatzen zaion, zer egiten duen lanean, nolako heziketa jaso duen, zer interesatzen zaion...

5.-Gai da eguneroko bizitzako azalpen laburrak emateko: festak, kultura-jarduerak...

6.-Gai da zerbaitekin ados dagoen edo ez adierazteko, oso argudio garaturik eman gabe. Gai da hurbileko gauzez zer pentsatzen duen modu soilean esateko.

7.-Gai da ingurukoekin planak egiteko, hitzorduak jartzeko, eta zer egin daitekeen edo ez proposatzeko. Gai da iradokizunak egiteko, adostutakoa ongi iruditzen zaion edo ez azaltzeko, eta eman beharreko urratsez ustea adierazteko. Gai da aitzakiak jartzeko edo onartzeko.

-A2 Idatzizko adierazpena.

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan hurbileko bizipenei lotutako testu labur eta soilak idazteko. Oinarrizko lokailuak erabiltzen ditu kohesiorako: eta, edo, baina, zeren eta... Badaki bere iraganaz eta inguruneaz narrazio eta deskribapen errazak egiten, eta bere berehalako beharrak labur adierazten, oharretan, postal eta lagunarteko gutun motzetan, mezu elektroniko errazetan...

1.-Gai da galdera sorta bati erantzuteko, bere intereseko gauzez, lanaz, bere osasunaz, zaletasunez, ohiturez...Gai da, baita ere, informazio eskematikoa ematen duen curriculum vitae erraz bat idazteko.

2.-Gai da jarraibideak emateko, ohar eta iragarkietan: arau errazak, berak zerbait nola egin ohi duen, errezeta laburrak...

3.-Gai da pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen txukuna egiteko. Konparazio errazak baliatzen ditu horretarako.

4.-Gai da bere burua edo beste norbait labur aurkezteko (familia, ikasketak, bizimodua, lana, aisia, zaletasunak...), gutun edo posta elektroniko batean.

5.-Gai da gertatutakoak edo bizi izandakoak esaldi motzekin kontatzeko (zer, non eta noiz): istripu bat, festa bat, esperientzia pertsonal bat, denborazko lokailu errazak erabiliz, kronologia eta maiztasuna adierazteko.

6.-Gai da eguneroko jarduerez (ospakizunak, zerbitzuak, lana...) ohar, sms eta mezu elektroniko laburrak idazteko.

7.-Gai da irakurritako testuen laburpen motzak egiteko: albiste laburra, gertaera hurbilak, agenda kulturalak, egitarauak...

8.-Gai da zerbaitekin ados dagoen edo ez idatziz adierazteko, oso argudio garaturik eman gabe.

-A2 Adierazpen-estrategiak.

Planifikatzea:

1.-Gai da ataza baten xede orokorra identifikatzeko.

2.-Gai da ataza egiteko beharrezkoak diren urratsak zehazteko eta sekuentziatzeko.

Konpentsatzea:

3.-Gai da zer adierazi nahi duen ikusarazteko edo identifikatzeko, hura seinalatuz, bere errepertorioan hitz egokirik aurkitzen ez badu (adibidez: Hori nahi dut, mesedez).

3.3. B1 maila.

3.3.1. B1 Ulermena.

-B1 Ahozko ulermena.

Orokorra: gai da, euskara estandarrean eta argi ahoskatutako eta egituratutako solasaldietan, ideia orokorrak eta zenbait xehetasun ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, eta eguneroko testuinguruetan gertatzen badira, batez ere harremanetan eta aisialdian. Bestela, zailtasunak izaten ditu zehaztasunak ulertzeko. Argibide, eztabaida, narrazio eta azalpenetan emandako informazio orokorra ulertzen du, eta baita zehaztasunak ere, igorlea laguntzeko prest badago, informazioa errepikatuz edo birformulatuz. Badaki toki euskaldun gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan.

1.-Gai da ahozko jarraibide xehe gehienak ongi ulertzeko: erosketak egiteko aholkuak, nola egin matrikula bat, medikuaren gomendioak...

2.-Gai da instrukzio tekniko sinpleak ulertzeko: etxetresna elektrikoak, laneko prozedurak...

3.-Gai da pertsonen, gauzen eta tokien deskribapen xeheak ulertzeko.

4.-Gai da pertsonen deskribapen psikologikoak ulertzeko, batez ere adjektiboetan oinarritutakoak (aldartea, tristura, grina... adierazten dituztenak), ohiko solasaldi edo kontaketetan: norbaitek nola sentitzen den kontatzen duenean, beste baten izaeraz ari denean...

5.-Gai da kontaketa eta narrazio laburretan informazio gehiena ulertzeko: egunerokoak, ipuinak, ametsak, ezbeharrak, pasadizoak, liburuen eta filmen laburpen soilak...

6.-Gai da irratsaio eta telebista-saioetako ideia nagusiak ulertzeko, eguneko kontuez edo gai ezagunez ari direnean: albiste laburrak, berriak, elkarrizketa informalak, agenda eta ikastaroak, errepideen egoera, eguraldiaren iragarpena, kirol emanaldia, magazin eta dokumental arinak, reality show-ak... Mesedegarria zaio ahoskera argia eta motela, eta irudien laguntza.

7.-Film eta telesailak ulertzen ditu, solasaldiak errazak badira, eta gaiak arinak; xehetasun asko galtzen du, dena den.

8.-Gai da azalpenen eta informazioen hari nagusia ulertzeko, eguneroko kontuez (aurrez aurre, edo komunikabideetan): etxebizitza, langileen eskaerak...

9.-Gai da inguruko solasaldien eta eztabaiden hari nagusia ulertzeko, euskara estandarrean ari badira, eta eguneroko kontuez: sukaldaritza, harremanak, txikitako kontuak, laneko ohiko solasaldiak... Dena den, gauzak maiz errepikatu eta argitu egin behar zaizkio.

10.-Gai da eztabaida informal edo errazetan hitz egiten ari direnen iritzia ulertzeko, argi eta poliki hitz egiten badute. Aldeko eta kontrako argudio nagusiak ulertzen ditu, gai ezagunez ari badira: ekologia, auzo-elkartearen, herriaren edo auzoaren arazoak, udalaren erabakiak...

-B1 Idatzizko ulermena.

Orokorra: gai da ongi egituratutako eta euskara estandarrean sortutako testuen ideia nagusiak eta hainbat xehetasun ulertzeko, betiere gai ezagunei buruzkoak badira, eta eguneroko testuinguru ezagunetan sortuak, batez ere harremanetan eta aisialdian. Testuok egitura linealekoak izan ohi dira, ez oso luzeak, kohesio eta koherentzia handikoak eta lexiko errazekoak. Hala ere, hartzaileak ez du igorlearen jarrera edo aldartea zein den antzemateko nahiko baliabiderik, argi adierazten ez badu.

1.-Gai da, testu labur nahiz luzeetan, bere intereseko jarraibideak xehetasunez ulertzeko: elkarteen arauak, lan-ohar errazak... Gai da, orobat, autolaguntzarako testu errazak ulertzeko, aldizkari eta egunkarietan, eta esku-orrietan: nola utzi erretzeari, nola antolatu oporrak ez estresatzeko...

2.-Gai da erabilera- eta instalazio-gidak eta zerbitzu teknikoen argibide errazak ulertzeko: ikuzgailua, telefonoa, ordenagailua...

3.-Gai da objektuen eta kontzeptuen definizioak ulertzeko.

4.-Gai da pertsonen deskribapen psikologikoak ulertzeko, batez ere sentimenduak (atsekabea, poza...) adierazten dituzten adjektiboak baliatuta, eskutitz eta mezu elektroniko pertsonaletan, adibidez.

5.-Gai da testu narratibo errazak ulertzeko, batez ere garapen lineala dutenak: ipuinak eta narrazio laburrak, albisteak, titularrak, kronikak, pasarte biografikoak, eta kontakizunak. Gai da hari nagusia nahiko ongi ulertzeko, eta gertaera nagusiak zein diren antzemateko.

6.-Gai da egunkarietako azalpen laburren puntu nagusiak ulertzeko: zutabeak, artikuluak, irudi askoko erreportajeak, elkarrizketak..., gaiak arruntak edo ezagunak direnean.

7.-Gai da informazioa lortzeko, testu motz eta luzeak kontsultatuta (gutunak, katalogoak, agiriak...). Gai da testu bateko zenbait ataletatik edo zenbait testutatik informazioa biltzeko, jarduera zehatz bat burutu ahal izateko asmoz.

8.-Gai da kontsulta orokorrak egiteko azalpenezko eta deskribapenezko testu errazetan: kontsulta-liburuetako azalpen laburrak, entziklopedia digitaletako definizioak, web-orriak... Xehetasunak ulertzeko, ordea, zailtasunak izaten ditu.

9.-Gai da eskolako problema eta eragiketa asko ulertzeko, eta baita testu-liburuetako azalpen sinpleak eta jarraibideak ere.

10.-Gai da argudio-testuen ildo nagusiak identifikatzeko, gaia ezaguna bazaio, nahiz eta xehetasunik ez ulertu, Interneteko foroetan, zuzendariarendako gutunetan, edo posta elektronikoetan.

-B1 Ulermen-estrategiak.

1.-Gai da, testuinguruaren bidez, bere intereseko gaiekin eta espezialitatearekin zerikusia duten hitz ezagunak identifikatzeko.

2.-Gai da, testuingurutik abiatuta, hitz eta esaldi ezezagun batzuen esanahia asmatzeko, gaia ezagutzen badu.

3.3.2. B1 Elkarreragina.

-B1 Ahozko elkarreragina.

Orokorra: gai da, eguneroko testuinguruetan, nolabaiteko segurtasunez komunikatzeko, batez ere aisialdian eta giza-harremanetan. Gai da sor daitezkeen ohiko egoera gehienetan ongi moldatzeko. Beharrezkoa du, dena den, informazioa maiz errepikatzea edo birformulatzea.

1.-Gai da gertuko gaiez solasaldi sinpleak hasteko, mantentzeko, eta bukatzeko: familia, zaletasunak, lana, bidaiak, gaurkotasunezko gertakariak... Eragozpen handiegirik gabe moldatzen da, eta ez du, esate baterako, etengabe galdetu beharrik. Baina tarteka komunikazio-arazoak gerta daitezke.

2.-Gai da arrazoiak emateko eta besteenak entzuteko, jarraitu beharreko urratsez eztabaidatzeko, eta aukerak balioesteko, helbururen bat lortu nahi duenean, edo arazo bat konpondu nahi duenean. Dena den, maiz birformulatzen du, eta birformulatu behar izaten zaio.

3.-Badaki zalantzak transmititzen, iritziak ematen, baldintzak jartzen eta jarrerak adierazten eta ulertzen, betiere modu xumean: bidaietan, dendetan, udaletxean, kultur etxean, elkartean, bankuan...

4.-Gai da eguneroko bizitzan kutsu formaleko kexa edo erreklamazioak egiteko, eta argibideak eskatzeko eta emateko, modu xumean, eta erregistro neutroan. Gai da eskatzen zaion informazioa zehatz emateko: bankuko eragiketa errazetan, kultur etxean, ikastetxean...

-B1 Idatzizko elkarreragina.

Orokorra: gai da gutun eta ohar pertsonalak ulertzeko eta idazteko, informazio erraza eskatuz eta emanez, eta garrantzitsuak diren alderdiak nabarmenduz.

1.-Gai da ohiko harremanetan ongi samar moldatzeko (informazio erraza eskatzeko edo emateko, afera zehaztasunez adierazteko, eta alderdi garrantzitsu batzuk nabarmentzeko, eta proposamen xeheak egiteko): oharren, gutunen, posta elektronikoen, eta Interneteko sare sozialen bidez.

2.-Gai da lagunekin gutun-truke sarria izateko, edo sare sozialetan maiz parte hartzeko eta bertan gertaerak eta sentimenduak bereizteko.

3.-Gai da, zerbitzu publikoetan, informazioa orokorra eta zehatza eskatzeko, gutun edo posta elektronikoen bidez, eta administrazioko inprimaki erraz bat betetzeko.

4.-Gai da ohar eta eskutitz formal estandar sinpleak ulertzeko: elkarteetakoak, seme-alaben ikastetxekoak, zerbitzu publiko batenak (opor-eskaerak, izen-emateak, jakinarazpen laburrak...).

-B1 Elkarreragin-estrategiak.

Hitza hartzea:

1.-Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko, hitza hartzeko esapide egokia erabiliz.

2.-Gai da solasaldi errazak hasteko, jarraipena emateko eta amaitzeko, aurrez aurre, gai arruntei edo interes pertsonaleko gaiei buruz.

3.-Gai da besteen arreta erakartzeko.

Hartzaileari laguntzea:

4.-Gai da oinarrizko hizkuntza- eta estrategia-errepertorio bat erabiltzeko, solasaldia edo eztabaida gerta dadin.

5.-Gai da esandakoa laburtzeko, eztabaida bideratzen laguntze aldera.

6.-Gai da norbaitek esandakotik parte bat errepikatzeko, elkar ulertzen dutela berrestearren eta ideiak garatzen laguntzearren. Gai da beste pertsona batzuei eztabaidan parte hartzera animatzeko.

Azalpenak eskatzea:

7.-Gai da esandakoa argitzea edo hobeki azaltzea eskatzeko.

3.3.3. B1 Adierazpena.

-B1 Ahozko adierazpena.

Orokorra: gai da gehienetan euskaraz ongi moldatzeko, eguneroko harremanetan eta aisialdian. Gai ezagun edo interes pertsonaleko gaiei buruzko hizketa soilak eta koherenteak osa ditzake, nolabaiteko jariotasunez. Gai da gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko, eta baita bere iritziak labur-labur arrazoitzeko ere. Zailtasunak ditu, alabaina, zehaztasunean, zuzentasunean, jarioan, eta hartzailearen erregistroari egokitzen, baina konpentsazio-estrategiei esker, eraginkorra da, eta komunikazioa ez da erabat eteten.

1.-Gai da gai praktikoetako argibideak emateko, zehaztasunez: ohiko tresnen erabilera, bizikidetzarako aholkuak, errezeta laburrak, zerbitzuen erabilera...

2.-Gai da pertsonen deskribapen xeheak egiteko (zaletasunak, familia, ikasketak...), eta baita objektuena, tokiena, paisaiena eta zerbitzuena ere. Kokapen xehea ematen ahal du.

3.-Gai da pertsonen deskribapen psikologikoak egiteko, baina oso modu errazean. Gai da bere aldartea eta sentimenduak modu soilean azaltzeko: haserrea, poza, harridura, atsegina, maitasuna...

4.-Gai da eguneroko gertaerak kontatzeko, modu sinple eta linealean (pasadizoak, ustekabeak, bizipenak, albisteak...) eta horiek sortzen dizkioten emozioak nolabait transmititzeko. Ideia orokorrak ematen ditu, eta xehetasun batzuk ere bai.

5.-Gai da hainbat iturritatik jasotako informazioa laburtzeko, jatorrizkoari oso lotua. Gai da liburu, film, eztabaida eta dokumental errazen laburpenak egiteko, eta iritzia emateko.

6.-Gai da haurrei ipuin errazak kontatzeko, eta baita asmakizunak eta hitz-jokoak esateko ere.

7.-Gai da azalpen laburrak egiteko, nolabaiteko jariotasunez, gai arruntei buruz, edo bere alorreko gaiei buruz, batez ere aurrez prestatu baditu, eta egiten zaizkion galderei erantzuteko.

8.-Gai da asmoak eta planak xeheki azaltzeko. Gainera, ametsak, itxaropenak eta nahiak ere agertzen hasia da, baina xehetasun handiegitan sartu gabe.

9.-Gai da, solasaldi informaletan, bere iritzia labur emateko, eta besteen iritziaz iruzkin laburrak egiteko, gaia ezaguna bazaio. Ideia osagarriak eta adibideak eman ditzake, zenbait aukeraren alde onak eta txarrak nabarmenduta, eta arrazonamendu logikoak eraikita. Hala ere, sarritan mugak ditu horiek zehazteko.

-B1 Idatzizko adierazpena.

Orokorra: gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri idatziz emateko. Gai da, baita ere, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak adierazteko, bere interes pertsonaleko gaietan eta koherentzia mekanismo errazak erabilita.

1.-Gai da inkesta formal bati erantzuteko, laneko, gizarteko kontuez...

2.-Gai da instrukzio eta argibide praktikoak txukun emateko, hiztegi zehatza erabilita: gailuen erabilera, zaborren sailkapena, bizikidetzarako arauak...

3.-Gai da pertsonen, tokien eta gauzen deskribapenak nolabaiteko xehetasunez egiteko. Deskribapen psikologikoak ere egiten hasia da, baina oso modu orokorrean, eta adjektiboetan oinarrituta. Gai da bere sentimenduak ere adierazteko, aditzondoetan oinarrituta: zoriona, tristezia, mina, damua..., eskutitzetan eta sare sozialetan.

4.-Gai da gertaerak nolabaiteko xehetasunez emateko, denbora-antolatzaileak egoki erabilita, eta gai ezagun abstraktu nahiz zehatzei buruzko ideiak jaso eta transmititzeko, gutun pertsonaletan edo mezu elektronikoetan.

5.-Gai da esperientziak ezagunei kontatzeko, sentimenduak eta erreakzioak modu soilean adieraziz, testu argi eta egituratuetan (bidaiak, eskolako kontuak, bizipenak...), gutunen, mezu elektronikoen eta oharren bidez.

6.-Gai da interes orokorreko eta gai ezagunei buruzko testuak nolabaiteko zehaztasunez laburtzeko; baita filmen, liburuen edo ikuskizunen argumentuak ere.

7.-Gai da berehalako informazio eta azalpen errazak emateko, lagun edo lankideei, garrantzizkoak iruditzen zaizkion alderdiak nabarmenduz, oharretan edo mezu elektronikoetan.

8.-Gai da bere gustuko arloetan testu sinple eta koherenteak idazteko, iritziak emanez, arrazoi laburren bidez; esate baterako, zerbitzu bati buruz (ostatua edo garraioa), ekitaldi bati buruz edo gertaera bati buruz, mezu elektronikoen, foroen, sare sozialen bidez...

-B1 Adierazpen-estrategiak.

Planifikatzea:

1.-Gai da hitz-konbinazio eta esamolde berriak adierazteko saioak egiteko, eta gai da mezua adierazteko dituen baliabideei egokitzeko.

Konpentsatzea:

2.-Gai da adierazi nahi duen kontzeptuaren antzeko esanahia duen hitz erraz bat erabiltzeko, eta gogoratzen ez duen hitzaren nolabaiteko definizioa egiteko.

3.-Gai da bere lehendabiziko hizkuntzako hitz bat egokitzeko, eta ea ulertu dioten galdetzeko.

Kontrolatzea eta zuzentzea:

4.-Gai da aditz-denboren nahasketak zuzentzeko, baita gaizki ulertua sor dezaketen esapideak zuzentzeko ere, solaskideak okerren bat dagoela adierazten badio. Gai da, baita ere, erabili duen forma ea zuzena den galdetzeko.

5.-Gai da, komunikazioa etenez gero, bestelako taktika bat aukeratu eta berriz hasteko.

3.4. B2 maila.

3.4.1. B2 Ulermena.

-B2 Ahozko ulermena.

Orokorra: gai da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko edozein solasaldi estandar ongi eta zehatz ulertzeko, bai aurrez aurre, bai komunikabideetan. Bere hurbileko euskalkian eta euskara estandarretik gertu dauden euskalkietan (batez ere erdialdeko euskalkia eta euskalki nafarra, Koldo Zuazok 1998an egin zuen euskalkien sailkapena oinarri hartuta), ideia nagusiak ere ulertzen ditu. Gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten hizkera konplexuetako ideia nagusiak eta bigarren mailako esplizituak ere ulertzeko gai da. Bere espezialitateaz ari badira, zehaztasunak ere ulertzen ditu. Arazoak izan ditzake egitura zailekin eta esamolde jatorrekin.

1.-Gai da abisuak eta jarraibide zehatzak oso ongi ulertzeko, baita eremu teknikoan ere, arloa ezaguna badu.

2.-Gai da deskribapen xeheak oso ongi ulertzeko. Deskribapen psikologikoak ere ongi ulertzeko gai da: jarrerak, sentimenduak eta emozio-graduak, solasaldi, azalpen eta kontaketetan.

3.-Gai da pasarteak, gertaerak, pasadizoak, kontaketa historikoak... xeheki ulertzeko, aurrez aurre entzun, nahiz grabazioan entzun.

4.-Gai da telebista eta irratietako kontaketa eta azalpen gehienak ongi ulertzeko, gaur egungo gaiez ari direnean: albistegiak, informazio-saioak, filmak, dokumentalak, telesailak, reality show-ak... Ideia nagusiak ulertzen ditu, eta baita xehetasun asko ere. Traba txikia egiten diote, hala ere, egitura nahasiek, esamolde eta egitura ezezagunek...

5.-Gai da bere intereseko hitzaldi, diskurtso edo jardunaldietako komunikazioetako kontaketa eta azalpenetan ideia nagusiak ulertzeko (izan gai zehatzak, izan gai abstraktuak, izan zuzenekoak, izan grabatuak), hizketaren erritmoa eta egituraketa egokiak direnean. Egitura nahasiekin, ordea, arazoak izan ditzake.

6.-Gai da komunikabideetako elkarrizketak eta eztabaida gehienak ulertzeko. Solaskideen jarrera edo aldartea zein den ere antzematen du.

7.-Gai da zuzenean entzuten dituen elkarrizketa gehienak ongi ulertzeko, hurbileko gaiez ari direnean: kaleko elkarrizketak, seme-alabek lagunekin izaten dituzten solasaldiak, irakasleen arteko solasaldiak... Ahalegina eskatzen dio, hala ere, eta erne egon behar du. Xehetasun batzuk gal ditzake.

8.-Gai da solaskideen iritzi eta argudioak ongi ulertzeko. Xehetasunak eta bigarren mailako arrazoiak ongi ulertzen ditu, batez ere esplizituak direnean. Solaskideen jarrera eta aldartea zein den ere antzematen du: ezustekoa, zoriona, tristura...

9.-Gai da zuzeneko eta hedabideetako eztabaidak ulertzeko, egungo auzi sozial eta politikoez. Partaideen aldarteari ere antzematen dio. Arazoak izan ditzake gaia ezagutzen ez duenean, eta solaskideek batera hitz egiten dutenean.

-B2 Idatzizko ulermena.

Orokorra: gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ulertzeko, batez ere gizarte-harremanen esparruan. Bere espezialitateko testuetan zehaztasunak ere ulertzen ditu. Lexiko zabala du, baina zailtasunak izan ditzake ñabardurak antzemateko. Hasia da igorlearen jarrera eta aldarte inplizituak zein diren antzematen. Testuetako erreferentzia-iturriak era selektiboan irakurtzeko eta ulertzeko gai da, bere helburuaren arabera.

1.-Gai da autolaguntzarako testuak ongi ulertzeko, aldizkari, egunkari eta liburuetan: nola hobetu lan-harremanak, zer egin osasuna hobetzeko...

2.-Gai da jarraibide luze eta konplexuak ulertzeko, betiere atalik zailena berriz irakur badezake. Gai da, beraz, gidaliburuak azkar begiratzeko (esate baterako, programa informatiko batena, edo zerbitzu tekniko batena), eta arazo jakinak konpontzearren, behar diren argibideak aurkitzeko.

3.-Gai da pertsonen deskribapen subjektibo xeheak ulertzeko (aldartea, grina, zaputza, itxaropena...), eskutitz eta mezu elektronikoetan, sare sozialetan, testu literarioetan...

4.-Gai da testu narratibo literarioak ulertzeko, emoziotik eta subjektibitatetik kontatuak badira ere (nobela laburra, ipuina, narrazio laburra...). Pertsonaien aldarteak eta jokaerak, eta azken horien ondorioak ulertzen ditu.

5.-Gai da egunkari, aldizkari eta Interneteko testu informatiboen edukia eta esanahia azkar harrapatzeko, bere intereseko gaiei buruz: albisteak, erreportajeak, foroak, webguneak, blogak, wikiak...

6.-Gai da aldizkari, egunkari, eta Interneteko testu dibulgatiboak ulertzeko, baldin eta hiztegia erabil badezake eta gauzak zuzen interpretatu dituela egiazta badezake: artikuluak, erreportajeak, webguneak, wikiak, blogak... Gai da testuotan xehetasun esanguratsuak erraz aurkitzeko.

7.-Gai da testu formal asko ulertzeko, eta baita administrazioko inprimakiak ere, nahiz eta hainbat xehetasun ez ulertu (jakinarazpenak, erreklamazioak...). Gai da bere espezialitateari buruzko gutun eta txosten laburrak ulertzeko, eta erraz jabetzen da esanahi orokorraz; xehetasun gehienak ere ulertzen ditu.

8.-Gai da gaur egungo auzi sozial eta politikoez iritzi-emaileek adierazten dituzten ikuspegiak eta iruzkinak ongi ulertzeko, iritzi-artikuluetan, gutunetan, manifestuetan, foroetan, blogetan... Ongi antzematen ditu aldeko eta kontrako jarrerak, eta horien arrazoiak, batez ere esplizituak direnak.

9.-Gai da kultura arloko kritikak ulertzeko: filmak, antzerkiak, liburuak, kontzertuak...

-B2 Ulermen-estrategiak.

1.-Gai da askotariko estrategiak erabiltzeko, adibidez: adi entzutea, ideia nagusiez jabetzeko; testuinguruko hitz-gakoak erabiliz, ulermena egiaztatzea...

3.4.2. B2 Elkarreragina.

-B2 Ahozko elkarreragina.

Orokorra: gai da nahiko jariotasunez, zehaztasunez eta eraginkortasunez komunikatzeko, halako eran non solaskideek ez duten ahaleginik egin behar elkarri ulertzeko. Bat-bateko komunikazioa erraza egiten zaio, bai ohiko gaietan, bai eta gai konplexuagoetan ere. Zailtasunak izan ditzake, dena den, zuzentasunean eta jariotasunean.

1.-Gai da euskaldunekin sortzen diren solasaldi informaletan parte hartzeko, bizipenak argi adierazteko eta proposamenak egiteko, jariotasunez eta naturaltasunez. Solaskideak tarteka birformulazioetan lagundu behar izaten dio, baina ez da ia-ia geldiunerik sortzen.

2.-Gai da, gai orokor eta gaurkotasun handikoetan, bere ideiak eta iritziak eztabaidatzeko, argudio-ildoak argi aurkezteko eta besteen argudioak ongi ulertzeko, azalpen, argudio eta iruzkin egokiak eginez.

3.-Gai da eraginkortasunez bere laneko edo arloko informazioa trukatzeko, gertaerei eta jarraibide zehatzei buruz.

4.-Gai da talde-lanean aritzeko, besteak parte hartzera bultzatuz. Arazoak edo auziak garbi azaltzen ditu, alde onak eta txarrak alderatzen ditu eta ondorioak ateratzen ditu, tentsiorik ez sortzeko moduan.

5.-Gai da zerbitzuak erreklamatzeko, eta gatazken konponbidea negoziatzeko: isunak, lan-arazoak...

-B2 Idatzizko elkarreragina.

Orokorra: gai da kontaketak eta azalpenak trukatzeko, eta bere ikusmoldea ongi adierazteko, besteen ikusmoldearekin lotuz.

1.-Gai da gutun eta mezu elektronikoetan, foroetan, sare sozialetan eta blogetan testuak ulertzeko, eta azalpen- eta iritzi-truke sarriak izateko, kontu pertsonalez, gizarteko kontuez, eta baita bere espezialitateko gaiez edo gai dibulgatiboez ere. Emozioak eta iritziak antzematen ditu.

2.-Gai da zerbitzuei buruzko informazio-trukea erraz egiteko. Gai da produktu bati buruzko informazio osatuagoa eta zehatza eskatzeko, eta baita erreklamazio bat egiteko ere, esate baterako, autoaz, lanaz, ikastaro batez...

-B2 Elkarreragin-estrategiak.

Hitza hartzea:

1.-Gai da solasaldi batean ongi aritzeko, esamolde egokiak erabiliz.

2.-Gai da hizketaldia hasteko, hitzari eusteko eta, behar denean, amaitzeko, hitz egiteko txanda eraginkortasunez erabiliz.

3.-Gai da esaldi eginak erabiltzeko, denbora irabaztearren eta hitz egiteko txandari eustearren, zer esan pentsatzen duen bitartean.

Hartzaileari laguntzea:

4.-Gai da besteen ekarpenei eta inferentziei jarraipena emateko eta horien aurrean zuzen erreakzionatzeko, solasaldiaren garapenari laguntzearren.

5.-Gai da eguneroko gaiei buruzko eztabaiden garapenean laguntzeko, besteek esandakoa ulertzen duela berretsiz, beste solaskide batzuk parte hartzera bultzatuz, eta abar.

Azalpenak eskatzea:

6.-Gai da galderak egiteko, solaskideak esandakoa ulertzen duela egiaztatzearren, eta zalantzazko alderdiak azal diezazkioten eskatzeko.

3.4.3. B2 Adierazpena.

-B2 Ahozko adierazpena.

Orokorra: gai da, ohiko gai eta egoeretan, solasaldiak, narrazioak, deskribapenak, azalpenak egiteko eta instrukzioak emateko, testu argiak eta xeheak sortuz. Euskaldun osoekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez. Gai da, baita ere, gai orokorrei buruzko iritzia emateko, aldeko eta kontrako argudioak emanez. Dena den, zailtasunak izan ditzake xehetasunak emateko. Hutsegiteak izaten ditu zuzentasunean, eta mugak jariotasunean.

1.-Gai da arau eta jarraibide formal xeheak ahoz emateko, auzo-elkarteko, laneko, bere arloko gaiez...

2.-Gai da deskribapen argi eta zehatzak egiteko, bere arloko edo laneko gauzen gainean.

3.-Gai da jarrerak eta sentimenduak ongi adierazteko, bereak eta besteenak, eta baita emozio-graduak adierazteko ere.

4.-Gai da ohiko berri eta gertaerei buruzko narrazio eta azalpen xeheak eta ongi garatuak egiteko, nahiko jariotasunez eta argitasunez, entzulearengan tentsiorik edo eragozpenik sortu gabe.

5.-Gai da gertaera eta esperientzia jakin batzuek berarendako duten garrantzia nabarmentzeko, eta bere ikuspegia argi adierazteko. Alderdi esanguratsuak eta lagungarri izan daitezkeen xehetasunak ongi bereizten ditu, eta ohar osagarriak eta adibide egokiak ematen ditu.

6.-Gai da azalpenak modu eraginkorrean emateko, gai akademiko eta profesional askori buruz, ideien arteko lotura argi adieraziz.

7.-Gai da egunkari eta aldizkarietako elkarrizketa edo erreportajeak ahoz laburtzeko, ikuspegiak, argudioak eta eztabaidak islatuz, eta bere ikuspegia gehituz.

8.-Gai da iritzi eta argudioak garatzeko, eta bere ikuspegiari eusteko, alderdi esanguratsuak nabarmenduz, eta argudio osagarriak eta xehetasunak emanez, gai orokorrei buruz.

9.-Gai da, eztabaida edo auzi batean, bere aldartea adierazteko (ezustekoa, zoriona, tristura...), argudio-kate arrazoituak osatuz.

-B2 Idatzizko adierazpena.

Orokorra: gai da ohiko gai eta egoerei buruzko jarraibideak, deskribapenak, narrazioak eta azalpenak idazteko, modu argi, xehe eta kohesionatuaz. Gai da, orobat, gai ezagun bati buruzko iritzia eta aldeko eta kontrako argudioak emateko.

1.-Gai da arauak eta jarraibide xeheak idazteko: auzo-elkarteko edo laneko arauak, bere arloko prozedurak...

2.-Gai da deskribapen argiak, xeheak, aberatsak eta ongi egituratuak egiteko, narrazio edo azalpen baten testuinguruan.

3.-Gai da jarrerak eta sentimenduak ongi adierazteko, ongi kohesionatutako esaldien bidez, gutun batean edo mezu elektroniko batean.

4.-Gai da gai ezagunen inguruko berriak eta gertaerak xeheki kontatzeko, eta alderdi esanguratsuak nabarmentzeko, denbora erreferentziak ongi erabilita, auzoko aldizkariko albiste batean, esate baterako.

5.-Badaki kontaketak eta azalpenak egiten alderdi nagusiak nabarmenduz eta esanguratsuak diren xehetasunak emanez, gutunetan, mezu elektronikoetan, foroetan, sare sozialetan edo eremu akademikoari lotutako idazlanetan.

6.-Gai da testu luzeen laburpenak egiteko, esate baterako, albiste edo erreportaje batena, ideia nagusiak eta xehetasunak ongi bilduta, gaia ezaguna bada.

7.-Gai da zerbitzuak eskatzeko, eskertzeko, erreklamazioak egiteko edo datuen zuzenketa eskatzeko, gutun formaletan edo idazki administratiboetan. Gai da, orobat, bere laneko ohiko testuak idazteko, eginak dauden eredu estandarretatik abiatuta.

8.-Gai da film, liburu edo ikuskizun baten aipamen edo kritika laburrak idazteko, foroetan, blogetan edo auzoko aldizkariren batean, adibidez.

9.-Gai da bere iritzia emateko, alde edo kontra eginez, zenbait aukeraren alde onak eta txarrak nabarmenduz, eta argudioak arrazoituz, foroetan, blogetan, edo zuzendariarendako gutunetan, adibidez.

-B2 Adierazpen-estrategiak.

Planifikikatzea:

1.-Gai da, entzulearengan izan dezakeen eragina kontuan hartuta, esateko duena antolatzeko, eta horretarako behar dituen baliabideak ere bai.

Konpentsatzea:

2.-Gai da, lexiko eta egituretan dituen hutsuneak betetzeko, itzulinguruak erabiltzeko.

Kontrolatzea eta zuzentzea:

3.-Gai da akats ohikoenez ohartzeko eta diskurtsoa kontrolatzeko, akats horiek kontzienteki zuzentzeko moduan.

4.-Gai da akatsek eta hutsegiteek sortzen dituzten gaizki-ulertuak konpontzeko.

3.5. C1 maila.

3.5.1. C1 Ulermena.

-C1 Ahozko ulermena.

Orokorra: gai da berbaldi luze edota biziak nekerik gabe jarraitzeko, nahiz eta litekeena den xehetasunen bat (hitz, esamolde...) ziurtatu behar izatea, batez ere intonazioarekin ohituta ez badago. Esamolde idiomatiko asko ezagutzen ditu, erregistro formaletan eta lagunartekoan, eta gai da erregistro-aldaketaz ohartzeko. Gai da ideiak xehetasunez ulertzeko, baita inplizituak ere. Gai da euskalki gehienetako solasaldietako ideia nagusiak ulertzeko, intonaziora ohitzeko denbora izan badu.

1.-Gai da informazio tekniko konplexuak eta espezializatuak ulertzeko, adibidez, mediku espezialisten azalpenak, tresnen eta aparatuen funtzionamenduari buruz teknikariek ematen dituzten argibideak, eta Administraziotik jasotzen diren eguneroko zerbitzuen gaineko zehaztapenak.

2.-Gai da deskribapen konplexuak, abstraktuak eta teknikoak ulertzeko (gauzen, tokien eta pertsonen deskribapen fisikoak edota psikologikoak), bai ohiko solasaldietan, baita laneko azalpenetan ere. Bere espezialitatekoak ez badira, arazoak izan ditzake lexikoa oso teknikoa denean.

3.-Gai da kontaketa eta narrazio konplexuen informazio esplizitua zein inplizitua ulertzeko (pasarteak, gertaerak, kontaketa historikoak eta literarioak; gai konkretuez zein abstraktuez...). Gai da, orobat, ideia nagusien, bigarren mailakoen eta xehetasunen arteko harremanak antzemateko.

4.-Gai da hedabideetako testuak ulertzeko, arazorik gabe: filmak, irratia, telebista, Internet, eta xehetasunez eta ñabardurez ohartzeko, hiztunen jarrerez eta haien arteko harreman inplizituez, esaterako.

5.-Gai da erregistro intimoa ia zailtasunik gabe ulertzeko, batez ere modu estandarrean formulatua badago: filmak, telefilmak...

6.-Gai da talde bateko hiztunen arteko solasaldi konplexuak eta biziak erraz ulertzeko, baita gai abstraktuei, konplexuei eta ezezagunei buruz ari badira ere, aurrez aurre edo hedabideetan; informazioa esplizitua edo inplizitua izan daiteke. Umorea edo ironia erabilita ere ulertzeko gai da, baina gaia ezezaguna bazaio, bere erreferentziak eta ezagutza kulturalak martxan jarri beharko ditu.

7.-Gai da, jendaurreko zein grabatutako azalpenetatik, informazio espezifikoa ateratzeko, azalpenen grabazioek kalitate txarra eta soinu distortsionatua edo egitura nahasia izan arren (adibidez, geltokian, estadioan, etab.).

8.-Gai da maila jasoko hitzaldiak, kontaketak eta azalpenak ulertzeko, batere arazorik gabe, zuzenean zein grabazio bidez, eta gaiak abstraktuak eta ezezagunak baditu ere. Arazoak izan ditzake, hala ere, gaiak oso espezializatuak direnean.

-C1 Idatzizko ulermena.

Orokorra: gai da ia edozein testu luze eta konplexu erabateko xehetasunez ulertzeko, baita beren ideia inplizitu gehienak ere; gai da, era berean, igorlearen asmoa eta aldartea zein diren antzemateko, nahiz eta tonua oso ironikoa izan; gaia norberaren arlokoa ez denean, eta lexikoa oso teknikoa denean, traba izan daiteke.

1.-Gai da tresnei eta aparatuei buruzko instrukzio luzeak konplexuak eta zehatzak ulertzeko, bere espezialitatearekin lotura dutenak nahiz bestelakoak, betiere lexikoa oso teknikoa ez bada.

2.-Gai da deskribapen konplexuak, abstraktuak eta teknikoak ulertzeko (gauzen, tokien eta pertsonen deskribapen fisikoak, psikologikoak edo teknikoak), ohiko solasaldietan eta lanari buruzko azalpenetan. Bere espezialitatekoak ez badira, arazoak izan ditzake lexikoa oso teknikoa denean.

3.-Gai da testu narratibo eta literario konplexuetan xehetasun esanguratsuak erraz aurkitzeko. Gai da ideia nagusien, bigarren mailakoen eta xehetasunen arteko harremanak bereizteko, eta testuak interpretatzeko jarrera kritikoa hartzen du, bere ezagutza erreferentziala erabiliz.

4.-Gai da testu dibulgatibo eta informatibo konplexuak eta luzeak ulertzeko: albisteak, artikuluak, erreportajeak, foro, webgune, blog, wiki espezializatuak..., bere arlokoak direnean... Testuak arazorik gabe ulertzen ditu, xehetasunak barne, eta jarrera eta iritzi inplizituak zein esplizituak modu kritikoan identifikatzen ditu.

5.-Gai da hainbat gai profesionali buruzko berrien, artikuluen eta txostenen edukiaz eta garrantziaz azkar ohartzeko, eta horien analisi sakonagoa egitea beharrezkoa den ala ez erabakitzeko. Administrazioko inprimakiak eta dokumentuak ere ulertzen ditu arazorik gabe (jakinarazpenak, erreklamazioak, araubideak...).

6.-Gai da era guztietako gutunak, formalak eta informalak, ulertzeko, gai orokorrekoak zein bere espezialitatekoak.

7.-Gai da argudioak zehazki bilatzeko eta interpretatzeko, eta, gainera, jarrerak eta iritzi inplizituak nahiz esplizituak adierazten dituzten xehetasunez ohartzeko: gizarte-harremanetako, lan-arloko eta testu akademiko zabal eta konplexuetan, hala nola, testu literario eta zientifiko-dibulgatiboetan, hedabide idatzietako editorialetan, eta Interneteko foro, blog, wiki eta sare sozialetan...

-C1 Ulermen-estrategiak.

Trebea da, testuinguruko hitz-gakoak, hitz-gako gramatikalak eta lexikalak baliatuta, jarrera, aldartea, adimen-jarrerak eta asmoak inferitzeko, eta ondoren gertatuko dena aurreikusteko.

3.5.2. C1 Elkarreragina.

-C1 Ahozko elkarreragina.

Orokorra: gai da jariotasunez eta bat-batekotasunez hitz egiteko, ia ahaleginik egin gabe. Hitzen errepertorio zabala du, eta gai da bere gabeziak erraz gainditzeko itzulinguruak eginez. Gai kontzeptual zailetan eta solasaldi bizi eta umoretsuetan bakarrik izan dezake arazoren bat.

1.-Gai da gizarte-harremanetan, baita erregistro intimoan ere, hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko, sentimenduak eta emozioak adierazteko, norbaiti edo zerbaiti buruz jarduteko eta umorea, ironia... adierazteko.

2.-Gai da, naturaltasun osoz, hiztunen arteko solasaldi bizietan parte hartzeko, ideiak jariotasunez eta laguntzarik gabe adieraziz, eta harridura-esapideak ongi erabiliz.

3.-Gai da eztabaida-taldeetako solaskideen artean gertatzen diren elkarreragin konplexuak erraz ulertzeko, gaiak ezezagunak badira ere, eta horietan parte hartzeko.

4.-Gai da solasaldi formaletan eta laneko bileretan, eztabaiden erritmoari erraz jarraitzeko, baita gai abstraktu, konplexu eta ezezagunei buruzkoak badira ere.

5.-Gai da bere jarrera era formalean eta ziurtasunez argudiatzeko, galderei, adierazpenei, eta argudio konplexuei jariotasunez, bat-batean eta egokitasunez erantzunez.

6.-Gai da bere lanbidearekin zerikusia duten gai guztiei buruzko informazio konplexua eta aholkuak trukatzeko.

7.-Gai da gatazken konponbidea negoziatzeko, adibidez, zirkulazio-isun bidegabe bat erreklamatzeko, pisu batean eragindako kalteen ordain ekonomikoa edo istripu baten erantzukizuna eskatzeko.

8.-Gai da arazo baten azalpena egiteko eta zerbitzuaren emaileak edo bezeroak amore eman behar duela argi adierazteko.

-C1 Idatzizko elkarreragina.

Orokorra: gai da gauzak argi eta zehatz adierazteko, eta hartzaileari malgutasunez eta eraginkortasunez egokitzen zaio idatzizko elkartrukeetan.

1.-Gai da, gutun pertsonaletan (tradizionalak edo posta elektronikoak) eta sare sozialetan gauzak argi eta zehatz adierazteko, eta hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko, sentimenduak eta emozioak ulertzeko eta adierazteko, norbaiti edo zerbaiti buruz jarduteko eta umorea, ironia... erakusteko.

2.-Gai da, arazoei aurre egitearren, informazioa eskatzeko eta emateko. Erregistro ezberdinak erabiltzen ditu eta erraz egokitzen da egoera edo kanal aldaketetara. Salerosketetan eta transakzio formaletan ongi konpontzen da, eta adostasuna edo desadostasuna ongi eta zehazki adierazten ditu.

3.-Gai da berehalako informazioa transmititzen duten oharrak eta testu formalak idazteko, ideia garrantzitsuak nabarmenduz, lagunei, irakasleei, zerbitzu publikoei...

-C1 Elkarreragin-estrategiak.

Hitza hartzea:

1.-Gai da, aukera guztietatik, esaldi egokia hautatzeko, hitza hartzeko edo hitz egiteko txandari eusteko asmoz, zer esan pentsatzen duen bitartean.

Hartzaileari laguntzea:

2.-Gai da bere ekarpena eta gainerako solaskideena trebetasunez lotzeko.

Azalpenak eskatzea:

3.-Gai da, solaskideak esandakoa ulertzen duela egiaztatzearren, galderak egiteko eta zalantzak azal diezazkioten eskatzeko.

3.5.3. C1 Adierazpena.

-C1 Ahozko adierazpena.

Orokorra: gai da deskribapen, narrazio eta azalpen argiak eta xeheak gai konplexuei buruz egiteko, beste gai batzuk txertatuz, ideia zehatzak garatuz eta bukaeran ondorio egokia atereaz.

1.-Gai da prozedura bat gauzatzeko moduari buruzko jarraibide argiak, zehatzak eta teknikoak egiteko, batez ere bere espezialitatekoak badira.

2.-Gai da esperientzien, pertsonen, emozioen eta gertaeren deskribapen argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, eta gai nagusiari bigarren mailako beste gai batzuk txertatzeko, ideia zehatzak garatzeko eta amaieran ondorio egokiak ateratzeko.

3.-Gai da iturri espezializatuetatik informazioa eta argudioak laburtzeko. Horretaz aparte, gai da informazioa eraldatzeko, xehetasun handiz, ikuspegi kritikoa eta bere ezagutza erreferentziala erabiliz.

4.-Gai da jendaurreko adierazpen labur zein luzeak jariotasunez egiteko, ia ahalegin berezirik egin gabe, aurretik idatzi edo prestatu baditu, azentuaren eta intonazioaren bidez esanahiaren ñabardurak zehaztasunez transmitituz. Gai da, gainera, bere ikuspegiari eusteko, eta bat-batean erantzuteko.

5.-Gai da ohikoak ez diren berri eta gertaerei buruzko kontaketa xeheak, konplexuak eta ongi egituratuak egiteko, jariotasun eta argitasun handiz.

6.-Gai da asmoak, jarrerak eta sentimenduak xehetasun handiz adierazteko, bereak zein besteenak.

7.-Gai da argudioak era sistematikoan, zabaltasunez, argitasunez eta xehetasunez garatzeko, alderdi garrantzitsuak nabarmenduz, bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez, auzo bileretan, mahai-inguruetan, irratsaioetan...

8.-Gai da arazo edo auzi bati buruzko ikuspegiak azaltzeko eta alderatzeko, zenbait aukeraren alde onak eta txarrak adieraziz. Gai da emandako arrazoiez gogoeta egiteko eta ondorioak atera edota laburbiltzeko.

-C1 Idatzizko adierazpena.

Orokorra: gai da testu argiak eta ongi egituratuak idazteko, gai orokor gehienei eta bere espezialitateari buruzkoak, ideia nagusiak nabarmenduz, zabaltasunez. Eta gai da, bestalde, bere ikuspegiari eusteko ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez, eta ondorioak ateratzeko.

1.-Gai da prozedurak argi eta zehazki azaltzeko (arauak, jarraibideak, argibideak...).

2.-Gai da sormenezko deskribapen eta narrazio argiak, xeheak eta ongi egituratuak idazteko, estilo sinesgarria, pertsonala eta naturala erabiliz.

3.-Gai da esperientziak, sentimenduak eta emozioak azaltzeko, lexiko aberatsa eta zehatza erabiliz.

4.-Gai da testu konplexuen eta tekniko-dibulgatiboen eskemak edo laburpenak egiteko, batez ere bere espezialitatekoak badira, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz.

5.-Gai da azalpen argiak eta ongi egituratuak idazteko (txostenak, eremu akademikoari lotutako idatziak...), gai konplexuei buruzkoak, ideia nagusiak nabarmenduz.

6.-Gai da bere eta besteen ikuspegiari buruzko azalpenak xehetasunez eta zabaltasunez emateko, eta bere ikuspegiari eusteko, eta ideia osagarriak eta adibide egokiak emateko ere bai.

7.-Gai da gai orokor edota auzi bati buruzko ikuspegiak azaltzeko eta alderatzeko, zenbait aukeraren alde onak eta txarrak adieraziz; era berean, gai da emandako arrazoiez gogoeta egiteko eta ondorioak atera edota laburbiltzeko, hedabideetan, Interneten eta Administrazioarekiko harremanetan.

-C1 Adierazpen-estrategiak.

Planifikatzea:

1.-Gai da bere azalpenetan behar dituen baliabideak planifikatzeko, entzulearengan izan dezakeen eragina kontuan hartuta.

Konpentsatzea:

2.-Gai da itzulinguruak eta parafrasiak erabiltzeko, hiztegian eta egituretan dituen hutsuneak betetzeko.

Kontrolatzea eta zuzentzea:

3.-Gai da zailtasunak gainditzeko, eta esan nahi duena berriro formulatzeko, bere diskurtsoaren jarioa erabat eten gabe.

4. Komunikazio-gaitasunak.

Gizakiaren gaitasun guztiek laguntzen dute erabiltzailearen komunikazio-gaitasuna nola edo hala garatzen. Gaitasun-orokor horiek norberaren ezagutza-, trebetasun-, ahalmen-, ezaugarri-multzoari deritzo, mota guztietako jarduerak gauzatzeko, eta horietako batzuk komunikazio-gaitasunaren osagaitzat jo daitezke.

Curriculum honek komunikazio-gaitasun orokorrak ?soziokulturalak eta estrategikoak? eta hizkuntza-gaitasunak bereiztu ditu. Hizkuntza-gaitasunek honakook hartzen dituzte beren baitan: gaitasun pragmatikoak ?testu-, funtzio- eta diskurtso-gaitasunak- eta gramatika-gaitasunak -lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta entonazioa, ortografia eta morfosintaxia-.

Eduki didaktiko esanguratsua duten gaitasunak mailaka sailkatu dira, eta eduki horien progresioa gauzatu da, maila batetik bestera (gaitasun gramatikalak eta, gaitasun pragmatikoen kasuan, testu-generoak, esate baterako). Kohesiorako baliabideak modu orokor batez azaldu dira, diskurtso-gaitasunei dagokien atalean, eta, aldi berean, mailaka sailkatu dira, gramatika-gaitasunen atalean. Eduki orokorreko atalak ez dira mailakatu.

Proposatzen diren zerrendak baliabideak dira eta, aldian-aldiko, euskaltegi edo irakasle bakoitzak behar dituenak aukeratuko ditu, kontuan hartuta ikasleen ikaskuntza-estiloa, irakasleen metodologia, programa, ataza-mota, sekuentzia didaktikoa, helburua... Jakina, bermatu behar da, betiere, hautatutako eduki horien bidez behar diren gaitasunak egoki garatuko direla mailako hizkuntza-jarduerak gauzatzeko, estrategia egokiak erabiliz.

4.1. Komunikazio-gaitasun orokorrak.

Erabiltzaile eta ikasleek, komunikazio-egoeretan atazak eta jarduerak burutu behar dituztenean, euren aurreko esperientzietan garatutako hainbat gaitasun baliatzen dituzte (munduaren ezagutza, trebetasunak, ezaugarri pertsonalak...).

Helduek munduaz eta haren funtzionamenduaz duten eredua oso landua eta xehetasunez artikulatua da, eta, jakina, lotura estua du beren lehendabiziko hizkuntzako lexikoarekin eta gramatikarekin; izan ere, bi alderdiak elkarri lotuta garatu dira. Horrenbestez, euskararen ikas-irakas-prozesuan, gogoan izan behar da, besteak beste, ikasleen jatorria gero eta zabalagoa dela, eta euskara-ikasle etorkin gehiago dagoela. Kontuan hartu behar da zein den/diren ikasle bakoitzaren lehendabiziko hizkuntza/k, eta munduaren zein eredutan oinarritzen den/diren.

Munduaren ezagutzak (esperientziatik, hezkuntzatik, informazio-iturrietatik eta abarretatik eratorriak) ondorengoak hartzen ditu bere baitan:

-Lekuak, erakundeak, pertsonak, objektuak, gertaerak, prozesuak edo zenbait eremutako esku-hartzeak. Hizkuntza jakin bat ikasten ari den ikaslearendako bereziki garrantzizkoa da hizkuntza hori hitz egiten den herrialdea ezagutzea; adibidez, ezaugarri geografiko nagusiak, ingurumenekoak, demografikoak, ekonomikoak eta politikoak.

-Entitate-motak (konkretuak eta abstraktuak, bizidunak eta bizigabeak, eta abar) eta horien ezaugarriak eta harremanak (espazio-denborazkoak, asoziatiboak, analitikoak, logikoak, kausa-ondoriozkoak, eta abar).

Ondoko lerrootan komunikatzeko bi gaitasun orokor azalduko dira: gaitasun soziokulturala eta gaitasun estrategikoa.

4.1.1. Gaitasun soziokulturalak.

Gaitasun soziokulturala hizkuntza bat hitz egiten duen komunitatearen (edo komunitateen) kultura eta gizartea ezagutzea da. Izan ere, ezagutza hau munduaren ezagutzaren alderdi garrantzitsu bat da, eta berebiziko pisua du hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzan. Kultura baten ezaugarri bereizgarri horiek honako eremu hauekin lotuak egon daitezke:

a. Eguneroko bizitza:

-Jan-edanak, jatorduak, jatorduetako ohiturak.

-Jaiegunak.

-Lansaioak eta lan-ohiturak.

-Aisiako jarduerak (zaletasunak, kirolak, irakurketa ohiturak, hedabideak...).

b. Bizi-baldintzak:

-Bizi-maila (eskualdearen, gizarte-mailaren eta kulturaren araberako aldaerekin).

-Etxebizitzaren ezaugarriak.

-Gizarte-laguntzarako neurriak eta hitzarmenak.

c. Pertsonarteko harremanak (botere eta elkartasunezkoak barne):

-Gizarte-antolaketa eta gizarteko kideen arteko harremanak.

-Sexuen artekoak.

-Familiaren egitura eta familiarteko harremanak.

-Belaunaldien artekoak.

-Lan-egoeretakoak.

-Agintariekiko, Administrazioarekiko... harremanak.

-Arrazen eta komunitateen artekoak.

-Talde politikoen eta erlijiosoen artekoak.

d. Gizarte-balioak, sinesmenak eta jarrerak, honako eragile hauei buruz:

-Gizarte-maila.

-Talde profesionalak (akademikoak, enpresakoak, zerbitzu publikoetakoak, langileenak...).

-Aberastasuna (diru-sarrerak eta ondasunak).

-Eskualdeko kulturak.

-Segurtasuna.

-Erakundeak.

-Tradizioa eta gizarte-aldaketa.

-Historia: batez ere, pertsonaia eta gertaera adierazgarriak.

-Gutxiengoak (etnikoak, erlijiosoak eta kulturalak).

-Nazio-identitatea.

-Atzerriko euskal komunitateak.

-Politika.

-Arteak (ikusizko arteak, literatura, antzerkia, musika, herri-abestiak eta abesti modernoak...).

-Erlijioak.

-Umorea.

e. Gorputzaren hizkuntza eta jarduera paralinguistikoak:

-Keinuak.

-Aurpegierak.

-Jarrerak.

-Ikusizko kontaktua.

-Gorputz-ukipena.

-Proxemika.

-Onomatopeiak.

-Ezaugarri prosodikoak (ahotsaren tonua, iraupena, bolumena eta ezaugarriak...).

f. Gizarte-hitzarmenak (adibidez, harrera ona egitea eta jasotzea):

-Puntualtasuna.

-Opariak.

-Jantziak.

-Jan aurrekoak, edariak, janariak.

-Portaerari eta solasaldiei buruzko hitzarmenak eta tabuak.

-Egonaldiaren iraupena.

-Agurrak.

g. Portaera erritualak, honako arlo hauetan:

-Erlijio-ospakizun eta jarduerak.

-Jaiotza, ezkontza eta heriotza.

-Ikusleen jarrera jendaurreko ekitaldietan eta ospakizunetan.

-Ospakizunak, festak, tabernak, sagardotegiak, dantzak, diskotekak, eta abar.

4.1.2. Gaitasun estrategikoak.

Gaitasun estrategikoak bide ematen dio hizkuntza-erabiltzaileari komunikazio eraginkorra lortzeko, izan ditzakeen hutsuneak betetzeko, edo egon daitezkeen komunikazio-etenak konpontzeko. Beraz, estrategiak honakoak dira: eragiketa mentalak, mekanismoak, taktikak eta prozedurak (hitzezkoak eta hitzik gabekoak), atazak gauzatzeko edo ikasketa prozesuan egoera berriei aurre egiteko. Mekanismo horien garapenak komunikazioa errazten du: diskurtsoa kontrolatzea, azalpenak eskatzea, ondorioak ateratzea, norberaren esperientzia eta ezagutza berrerabiltzea, informazioa errepikatzea, zuzentzea, eta abar. Mekanismo horien garapenak ikaskuntza-prozesua errazten du, eta hizkuntza-baliabideetan egon daitezkeen gabeziak ordezkatzen laguntzen du. Hortaz, nork bere ikaskuntza-prozesuaz ohartzeko eta ardura hartzeko bidea bilatu behar du.

Gaitasun estrategikoen helburua da testuinguruko komunikazio-beharrei erantzutea, eta dagozkien atazak ahalik eta era arrakastatsuenean gauzatzea. Erabiltzaileek era guztietako komunikazio-estrategiak erabiltzen dituzte, etengabe, komunikazioa hobetzeko, baita haien lehenengo hizkuntzan ere. Komunikazio-estrategiak erabiltzea (planifikatzea, gauzatzea, jarraitzea, kontrolatzea, zuzentzea...) printzipio metakognitiboen baitan dago, eta horien bidez hizkuntza-jardueren komunikazio-prozesuak errazten dira.

Hizkuntza batez jabetzeko prozesuan, estrategia garrantzitsuenak honako hauek dira: komunikazio-prozesukoak, estrategia komunikatiboak eta ikaskuntza-prozesuko estrategiak.

4.2. Hizkuntza-gaitasunak.

Hizkuntza-gaitasunak ezinbestekoak dira hizkuntza-komunitate batean modu egoki eta eraginkorrean komunikatzeko eta jokatzeko, eta ikasteko balio duten hizkuntza-jarduerak gauzatzeko.

Curriculum honetan bi multzotan sailkatu dira: gaitasun pragmatikoak (funtzionala, testuala, eta diskurtsiboa) eta gaitasun gramatikalak (lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta intonazioa, ortografia eta morfosintaxia).

4.2.1. Gaitasun pragmatikoak.

Testua edo diskurtsoa komunikazio-egoerara moldatzeko gaitasunak dira: solaskideei, egoerari, inguruari, xedeari... Horrenbestez, komunikazioa ziurtatzeko, hizkuntza-erabiltzaileak diskurtsoaren eta testuinguruaren elementuak eta ezaugarriak aukeratu behar ditu (kontzeptuak, erregistroa, testu-generoa, ezaugarri linguistikoak...), eta elementu horiek egoki antolatu behar ditu.

Gaitasun pragmatikoetan, honakoak bereizi dira: testu-generoak, gaitasun funtzionalak eta diskurtso-gaitasunak.

4.2.1.1. Testu-generoak.

Testua erabiltzaileek edo ikasleek, ahoz zein idatziz, jasotzen, sortzen edota trukatzen duten diskurtso-sekuentzia da. Gutxieneko komunikazio-unitatea da, autonomoa, egituratua, koherentzia eta kohesioa duena, testuinguru jakin batean eta xede jakin baterako sortua. Komunikazioaren funtsezko oinarria denez, ezin egon daiteke hizkuntza-jarduerarik testurik gabe eta, beraz, jarduerak eta prozesuak antolatzeko eta sailkatzeko abiapuntua da curriculumetan.

Gizartean testuak zenbait xederen arabera sortzen dira, eta, horregatik, alde handiak izaten dira beren forman eta muinean. Igorlearen xede edo funtzio komunikatibo nagusiaren arabera, testuak oinarrizko testu-sekuentzia edo makrofuntzio batzuen arabera bereizten dira. Ohikoenak hauexek dira: solasaldi bidezkoak, instrukziozkoak deskriptiboak, narratiboak, adierazpen-azalpenezkoak eta argudiozkoak. Kontuan hartu behar da testu batzuek ez dutela makrofuntzio bakarra izaten; gehienetan, oinarrizko testu-sekuentziaz gain, bestelakoak ere agertzen dira testu berean.

Ezaugarri komunak kontuan hartuta, testuak testu-genero eta azpigeneroetan sailkatzen dira. Egin daitezkeen sailkapen guztien artean, esan dezakegu osatuenetakoa dela ondorengo osagaiak kontuan hartzen dituena: xede komunikatiboa, kanala, erabilera eremuak, baliabide linguistikoak eta testu-generoak. Testu-generoak eta azpigeneroak asko dira; horregatik, hizkuntzen irakaskuntzari eta ebaluazioari dagokienez, haietako zenbaitetan jarri behar izan dugu arreta handiagoa, hizkuntza-jarduerak egiteko maiztasun eta praktikotasun handiena izaten dutenetan, alegia. Hona testu-generoak, mailaz maila antolatuak:

A1 maila.

-Hitz eta esapide errazak, kalean, dendetan, jatetxeetan, garraiobideetan...: zenbakiak, prezioak, denbora-erreferentziak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Adeitasunezko hitz eta esapide errazak: aurkezteko, agurtzeko, zoriontzeko... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Aurkezpen errazak: izena, herria, adina, helbidea, telefonoa, lanbidea, zaletasunak...

-Galde-erantzun errazak, azaleko kontuez: non bizi den, nora doan, zer gustatzen zaion... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Solasaldi errazak, ezagunekin: eskatzeko, emateko, proposatzeko, agintzeko, gonbidatzeko, deskribapen bat egiteko... (elkarreragina, ahoz).

-Solasaldi errazak, zerbitzu publikoetan, informazio zehatza eskatzeko eta zalantzak argitzeko: tabernetan, dendetan, jatetxeetan, izen-emateak... (elkarreragina, ahoz).

-Jarraibideak, kokatzekoak: toki batetik bestera nola joan, gauza bat non dagoen... (ulermena eta adierazpena, ahoz).

-Mapak, planoak, atlasak, krokisak, horma-irudiak: bideak, tokiak, mendi eta ibaiak... (ulermena, idatziz).

-Formulario edo inprimaki errazak betetzea eta horretarako jarraibideak ulertzea: izena, herria, adina, helbidea, lanbidea... (ulermena eta adierazpena, idatziz).

-Ohiko instrukzio tekniko errazak: kutxazainak, parkimetroak, azterketa-oharrak, ordenagailu baten agindu nagusiak... (ulermena, idatziz).

-Deskribapen errazak: pertsonak, gauzak, tokiak... (ulermena, adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Kontaketa errazak: pasadizoak, gauzen galerak, planak eta asmoak, biografia errazak... (ulermena, adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Istorio eta ipuin motz ezagunak, asmakizunak... (ulertu, eta ozen irakurri).

-Ohar eta eskaera informal errazak: sms mezuak, ohar txikiak, txatak (Ogia erosi; Bihar etorriko naiz...) (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Mezu elektroniko errazak eta lagunarteko postalak: galdetzeko, zoriontzeko, proposatzeko, zerbait labur kontatzeko, asmoak adierazteko, zerbait deskribatzeko... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina). Lagunarteko gutunak ere bai, ulermen-mailan.

-Eguraldiaren iragarpenak, horoskopoak... (ulertu, ahoz eta idatziz, eta ozen irakurri).

-Sarrerak, txartelak, etiketak, iragarkiak, katalogo komertzialak, agendak, kartelak, turismo-gidak, informazio zehatza bilatzeko, Interneten, aldizkarietan, eta abar: tokiak, ordutegiak, helbideak, salneurriak, ezaugarriak... (ulermena, idatziz).

A2 maila.

-Esapide errazak: erosketak, bizitokia, lana, bidaiak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Adeitasunezko esapideak: eskerrak emateko, zoriontzeko, barkamena eskatzeko... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Galderak, poliki eta argi eginak, eguneroko kontuez: norbait ezagutzen ote duen, zerbait norena den, osasun kontuak, zaletasunak, ohiturak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Galde-sortak eta inkestak betetzea, informazio errazak eta eskematikoak emateko: bizitokia, ohiturak, zaletasunak, lan kontuak... (ulermena eta adierazpena, idatziz).

-Solasaldiak, aurrez aurre eta telefonoz, lagunartean: planak egitea, hitzorduak jartzea, iradokizunak egitea, ustea adieraztea, adostasuna/ezadostasuna edo irudipena adieraztea (justifikazio handirik eman gabe) ... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Solasaldiak, zerbitzuak eskatzeko: erosketak, izen-emateak, jan-edanak eskatzea, zerbait nola egiten den edo norabait nola joaten den galdetzea, mapa edo planoak baliatuta emandako azalpenak, deskribapen laburrak... (elkarreragina, ahoz).

-Solasaldi arinak, telebistan nahiz aurrez aurre, ohiko kontuez: familia, herria, osasuna, kirola, oporrak, ospakizunak... (ulermena, ahoz).

-Ohar, mezu, seinaleak eta iragarki laburrak: garraio-zerbitzuetakoak, grafitiak, trafiko-aholkuak eta abisuak, publizitatea, irratiko agendak, erakundeen kanpainak, osasun-aholkuak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Instrukzio tekniko errazak, eguneroko tresnez: jostailuak eta altzariak nola muntatu, nola erabili garbigailua... (ulermena, idatziz).

-Errezeta laburrak eta errazak (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Joko-arauak eta erabilera-arauak, errazak eta ohikoak (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Kontaketa eta deskribapen xumeak, ideia orokorrak ematen dituztenak, xehetasunik gabe eta esaldi motzetan, lokailu errazak erabiliz, kronologia eta maiztasuna adierazteko: gertatutakoak, bizi izandakoak, albiste laburrak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Albiste errazak eta titularrak: herri-aldizkarietakoak edo auzoetako aldizkarietakoak: istripuak, gertaera bitxiak, kirola, efemerideak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Ipuin motz ezagunak, asmakizunak, eguraldiaren iragarpenak... (ulertu eta ozen irakurri).

-Postalak, gutunak, zorion-txartelak, mezu elektronikoak, sms mezuak, oharrak, lagunen artekoak, eta esapide errazen bidez: agurtzeko, eskerrak emateko, zoriontzeko, informazioak trukatzeko, deskribapenak egiteko, zerbait kontatzeko... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, idatziz).

-Iragarkiak, egunkarietakoak eta webguneetakoak: salerosketak, produktuen ezaugarriak, ikastaroei buruzko xehetasunak... (ulermena, idatziz).

-Zerbitzu-zerrendak eta informazio errazak: agendak, webguneak, esku-orriak, kartelak, informazio-oholak, katalogo komertzialak, turismo-gidak... (ulermena, idatziz).

-Horma-irudiak, krokisak, planoak, eskemak (ulermena, idatziz).

B1 maila.

-Solasaldi errazak ohiko gaiez, asmoak eta nahiak adieraztekoak: familia, lana, zaletasunak, bidaiak, gertakariak... (ulermena eta elkarreragina, ahoz).

-Jarraibide eta aholkuak, hiztegi zehatza erabilita: joko-arauak, elkarteetako arauak, ohiko gauzak egiteko aholkuak, medikuaren gomendioak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Instrukzio tekniko errazak eta zehatzak, ohiko gailuen gainekoak: erabilera- eta instalazio-gidak, etxetresna elektrikoen eta ordenagailu-programen gaineko argibideak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Autolaguntzarako testu errazak, esku-orrietan eta hedabideetan: nola utzi erretzeari, nola antolatu oporrak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Kontaketa errazak, ohiko gaiez, garapen lineala dutenak, eta emozioak eta deskribapen psikologikoak islatzen dituztenak: ipuin eta istorio laburrak, gertaerak, bizipenak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Literatura-testuak, egitura errazekoak, eta deskribapen fisiko eta psikologiko ugarikoak: ipuin klasikoak, narrazio laburrak, mailakatutako eleberriak, komikiak, asmakizunak, olerkiak, bertsoak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Hedabideetako kontaketak eta azalpenak, gai arruntez eta arinez: albisteak, titularrak, kronikak, pasarte biografikoak, erreportajeak, elkarrizketak... (ulermena, idatziz).

-Irrati-telebistetako eta Interneteko informazio eta azalpenak, harremanez eta aisialdiaz: albiste laburrak, prentsaurrekoak, elkarrizketa informalak, iragarkiak, agendak, errepideen egoera, eguraldiaren iragarpenak, kirol emanaldiak, magazin eta erreportaje arinak, reality show-ak, film eta telesail errazak, web-kamera bidezko mezuak, Interneteko bideo eta audio arinak... (ulermena, ahoz).

-Laburpenak, jatorrizkoari oso lotuak, eta testu-iruzkinak, inpresioak eta balorazioak dituztenak: liburuenak, filmenak, debate eta dokumental errazenak, biografienak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Azalpen eta informazio laburrak arlo ezagunetan, kontsultak egiteko: kontsulta-liburuak, Interneteko entziklopediak, webguneak, testu-liburuak, eskolako problemak eta eragiketak, jendaurreko aurkezpenak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Katalogo komertzialak, turismo-gidak eta publizitatea, informazio zehatzekoak eta deskribapen teknikoekin (ulermena, idatziz).

-Iruzkin eta eztabaida laburrak, hedabideetan, gai ezagunekoak, eta emozioak agertzen dituztenak: irrati-telebistetan, Interneteko foroetan, sare sozial eta blogetan, mahai-inguruetan, iritzi-zutabeetan, zuzendariarendako gutunetan... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Iritzi-trukeak eta solasaldi arinak eta informalak: planak egiteko, gauzak kontatzeko, arazoak konpontzeko, zalantzak eta jarrerak agertzeko... Ondorengo zerbitzuetan: bidaia-agentzietan, udaletxean, kultur etxean, auzo-elkartean, bankuan... (ulermena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Gutunak, mezu elektronikoak, Interneteko sare sozialak eta blogak, harreman sozialak izateko, lagunartean eta zerbitzuetako arduradunekin: ustea eta iritzia modu xumean emateko, deskribapenak egiteko, sentipenak trukatzeko, informazioa trukatzeko, proposamenak egiteko, aferak zehaztasunez adierazteko... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, idatziz).

-Inkesta formalak eta administrazioko inprimakiak: inkesta sozialak eta laneko inkestak, instantziak, opor-eskaerak, izen-emateak, jakinarazpen laburrak; lanekoak, erakundeetakoak, gizarte-bizitzako kontuetakoak... (ulermena eta adierazpena, idatziz).

-Ohar eta eskutitz formalak, estandarrak eta errazak, eredu ezagunetan oinarrituta: elkartekoak, seme-alaben ikastetxekoak, zerbitzu publiko batenak, gonbitak, curriculum vitae-ak... (ulermena eta adierazpena, idatziz).

B2 maila.

-Solasaldi informal eta formalak, aurrez aurre, telefonoz, web-kamera bidez, bideo-konexio bitartez... (ulermena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Jendaurreko aurkezpenak, hitzaldiak, kazetari-elkarrizketak, prentsaurrekoak, mahai-inguruak, debateak, komunikatuak, bideokonferentziak... (ulermena, ahoz). Aurkezpen laburrak, eta aldez aurretik oso ongi prestatuak (adierazpena, ahoz).

-Jarraibide teknikoak eta formalak: laneko prozedurak, programa informatikoak, zerbitzu teknikoak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz). Gidaliburu formalak eta autolaguntzarako liburuak ?nola hobetu lan-harremanak, osasuna...? (ulermena).

-Gertaerak, pasadizoak, ohiko gaiez, eta kontaketa historikoak, emozio-graduak xeheki adieraziz (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Testu narratibo literarioak, emoziotik eta subjektibitatetik kontatuta: nobelak, ipuin klasiko eta modernoak, narrazio laburrak, poesiak eta bertsoak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Irrati-telebistetako saioak, gaur egungo gaiez: albistegiak, informazio-saioak, filmak eta telesailak, iragarkiak, dokumentalak, mahai-inguru eta debateak, reality show-ak... (ulermena, ahoz).

-Testu informatibo eta dibulgatiboak, prentsan, Interneten eta entziklopedietan; kontaketa, deskribapen edota azalpen xehekoak; intereseko gaiez edota norberaren espezialitateaz: artikuluak, erreportajeak, dokumentalak, foroak, Interneteko atariak, sare sozialak, blogak... (ulermena eta adierazpena, idatziz).

-Kultura arloko sintesi eta kritika errazak: filmak, antzezlanak, liburuak, kontzertuak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Laburpenak, ideiak eta emozioak islatuta: albisteenak, elkarrizketenak, erreportajeenak, debateenak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Iritzi-zutabeak, editorialak, iritzi-artikuluak, adituen hausnarketak, arrazoi-kate errazetakoak (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Gutun, mezu elektroniko eta sare sozial informalak, gertaerek sortzen dituzten emozioak islatzen dituztenak, batez ere; informazioa eman eta eskatzeko, proposamenak egiteko, aferak zehaztasunez adierazteko... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, idatziz).

-Azalpen, kontaketa, iritzi-truke formalak eta lagunartekoak, gizarteko kontu sozial eta politikoez, eta dibulgazio mailako eta bere espezialitateko gaiez: iritzi-artikuluak, gutunak, mezu elektronikoak, foroak, blogak, sare sozialak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Informazio-truke teknikoak eta zehatzak, zenbait zerbitzutan: zirkulazio-isun bidegabeak, ordainketak, istripuetako gorabeherak, udalerako kexuak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Idazki formal errazak, administraziokoak eta lanekoak, eredu estandarrekoak: jakinarazpenak, erreklamazioak, opor-eskaerak, curriculum vitae-ak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, idatziz).

C1 maila.

-Gertaerak, pasadizoak eta kontaketa historikoak, baita emozio-graduak xeheki adierazten dituztenak ere; formalak, neutroak, informalak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Gutunak, mezu elektronikoak, foroak, sare sozialak, blogak, azalpenak, eztabaidak, lagunarteko eta erritu sozialetako solasaldiak (urteurrenak, jaiotzak, ezkontzak...); formalak, neutroak eta informalak; aurrez aurre, telefonoz, bideo-konexio bitartez, komunikabideetan, Interneten... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Komunikatuak, aurkezpen ofizialak, hitzaldi publikoak...; formalak eta neutroak (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Albistegiak, informazio-saioak, filmak eta telesailak, iragarkiak, dokumentalak, elkarrizketak, kirol eta kultura saioak, artikuluak...; formalak eta neutroak; irrati-telebistetako saioetan eta Interneten (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Debateak, reality show-ak, lehiaketak...; informalak eta neutroak; komunikabideetan (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Iritzi-zutabeak, editorialak, iritzi-artikuluak, adituen hausnarketak eta kritikak...; formalak; komunikabide idatzietan (ulermena, idatziz).

-Zuzendariari gutunak eta iritzi-artikuluak, formalak eta neutroak; komunikabide idatzietan (ulermena eta adierazpena, idatziz).

-Testu-liburuak, kontsulta-liburuak (entziklopediak, hiztegiak...); formalak (ulermena, idatziz).

-Testu informatiboak, informalak, neutroak eta formalak: foroak, sare sozialak eta blogak...; erakunde publikoetan, prentsan eta Interneten (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, idatziz).

-Testu literarioak: saiakera dibulgatiboak, nobelak, ipuinak, kantak, poesiak, bertsoak, antzerkia (baina ez literatura esperimentalekoak) ... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Laburpenak, erreseinak eta kritikak, informalak, neutroak eta formalak; argudioak eta emozioak islatuta: albisteenak, elkarrizketenak, erreportajeenak, debateenak, filmenak, antzezlanenak, liburuenak, kontzertuenak... (ulermena eta adierazpena, ahoz eta idatziz).

-Jarraibide, agindu eta azalpen teknikoak: laneko prozedurak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Jarraibide, agindu, azalpen teknikoak eta abisuak: medikuen azalpen teknikoak, zerbitzu bat lortzeko jarraibide teknikoak (diru-laguntzak...), etxeen planoen gainekoak, kirol-araudiak, ibilgailuen eta tresnen funtzionamendurako jarraibide zehatzak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

-Idazki formalak, informazio-truke teknikoak eta zehatzak, zerbitzuetakoak eta lanekoak (eredu estandarrekoak): abisu, ohar eta iragarpen publikoak, eskutitz komertzialak, txostenak, memoriak, aktak, egitasmoak... (ulermena, adierazpena eta elkarreragina, ahoz eta idatziz).

-Idazki formal tekniko eta zehatzak, zerbitzuetakoak eta lanekoak, eredu estandarrekoak: deialdiak, kontratuak, araudiak, legeak... (ulermena, ahoz eta idatziz).

4.2.1.2. Gaitasun funtzionalak.

Gaitasun funtzionala norbaitek ahozko eta idatzizko testuak helburu jakin batzuen arabera moldatzeko duen gaitasuna da. Erabiltzaileak, komunikazio-egoera bakoitzean, testu-sekuentziak sortu eta ulertuko ditu, komunikazio-xede jakinen arabera moldatuta, eta horretarako beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideak erabilita. Komunikazio-funtzioak asko eta asko izan daitezke, asmoa, igorlea, hartzailea, ingurunea... kontuan hartzen badira. Baina esan daiteke badirela makrofuntzioak edo funtzio orokorrak (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak atala), eta mikrofuntzioak, edo funtzio xeheak, kategoria batzuen arabera sailkatuta, erabiltzaileek elkarreraginean sortzen dituzten testu sinpleen eta laburren erabilera funtzionala adierazten dutenak.

4.2.1.3. Diskurtso-gaitasunak.

Diskurtso-gaitasuna erabiltzaileak testu egokiak, koherenteak eta kohesionatuak sortzeko edo interpretatzeko duen gaitasuna da. Gaitasun diskurtsiboaren ardatza koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa, ideien koherentzia, kohesiorako baliabideak eta modalizazioa dira.

a. Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoak hizkuntzaren erabileraren alderdi sozialera egokitzeko behar diren ezagutzak eta gaitasunak hartzen ditu bere baitan: erregistro-desberdintasunak, gizarte-harremanen adierazle linguistikoak, herri-jakintzaren adierazpenak, euskalkiak, azentua...

Hizkuntza-erabiltzaileak kontuan hartu behar ditu hizkuntza-jardueretan eragina duten faktoreak, eta horien arabera moldatu behar du bere diskurtsoa:

1. Solaskideak (igorlea eta hartzailea nor diren, zenbat diren, nolako harremana duten, elkarreragina, beren gaitasunak...).

2. Komunikazioaren testuingurua eta erabilera eremua: etxea, lantokia, ikastetxea..., ea solaskideak toki berean dauden edo ez...

3. Komunikazio-unea.

4. Komunikazio-kanala: ahozkoa edo idatzizkoa, aurrez aurrekoa, edo bestelakoen bitartekoa (telefonoa, irrati-telebistak, megafonia, web-kamera, ordenagailua...) ...

5. Komunikazioaren gaia: ezaguna den edo ez, interesekoa den edo ez, ohikoa den edo teknikoa...

6. Komunikazio-xedea: informatzea, konbentzitzea...

Aldagai horien guztien ondorioz, euskara-erabiltzaileak erregistroa eta modalizazio baliabideak egokitu behar ditu, besteak beste.

Erregistroa esaten zaie hizkuntza beraren aldaeren arteko ezberdintasun sistematikoei; aldaera horiek testuinguru ezberdinen arabera erabiltzen dira. Erregistroa aukeratzeko, komunikazio-egoeraren ezaugarri sozialak hartu behar dira kontuan: solaskideen arteko harremana, asmoa, gaia, formaltasun-maila... Igorleak, norekin ari den eta zertan ari den kontuan hartuta, bere hizkera egokituko du (neutroa, informala edo lagunartekoa, formala, intimoa eta ofiziala/espezializatua), eta horretarako hainbat hizkuntza-baliabide erabiliko ditu. Erregistroa egokitzeko gaitasuna handitu egiten da hizkuntzaren ezagutza handitzearekin batera.

Euskara, beste hizkuntzak bezala, bi modutan ikas daiteke: ibilbide naturala eginda (lehendabiziko hizkuntza), edo ibilbide akademikoa eginda (ikastetxean edo euskaltegian ikasita, batez ere). Eta ibilbide bakoitzak oso bilakaera desberdina du, hizkuntzaren erregistroen garapenari dagokionez. Ondorengo motak bereiz daitezke: neutroa, informala, intimoa, ofiziala/espezializatua.

Jarraian, egokitasun soziolinguistikoa zehaztuta agertzen da, mailaka:

-A1 maila.

Eguneroko gizarte-harreman errazak eratzen ditu, hitz eta formula arruntenak erabiliz eta ulertuz: kaixo, eskerrik asko, zorionak, barkatu...

-A2 maila.

Gizarte-harremanetan hizkuntzaren oinarrizko funtzioak gauzatzen ditu: norbait aurkeztu, eskerrak eman, informazioa eskatu, norbait nola dagoen galdetu... Ez du, oraindik, erregistro bereizketarik egiten, ez ulermen ez adierazpen-mailan.

-B1 maila.

Ulermen-mailan, erregistro formaleko eta informaleko hainbat esapide eta diskurtso bereizten ditu. Ingurukoen ohitura, jarrera, balio eta sinesmenen arteko desberdintasunez jabetzen da.

Hizkuntza-funtzio asko gauzatzen ditu, erregistro neutroa erabiliz: zalantzak agertu, kexak adierazi, balorazioak egin, gauzak eskatu...

-B2 maila.

Erregistro formala eta informala bereizten ditu, ulermen-mailan, nahiz eta tarteka xehetasunak galtzen dituen. Bere espezialitateko testuak eta zenbait testu ofizial ere ulertzen ditu, eta erregistro intimoaz ere jabetzen hasia da.

Ziur, argi eta adeitasunez jarduten du, solaskideari eta egoerari egokituta. Hasia da bere adierazpenean ere erregistro formalean eta informalean jarduten, nahiz eta erregistro neutrorako joera handia duen, oraindik ere. Jatorrizko euskaldunekin oinarrizko harremanak izaten ditu, eragozpenik sortu gabe.

-C1 maila.

Esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ulertzen ditu. Ongi bereizten ditu erregistro formala, informala, ofiziala eta espezializatua, eta intimoa. Jabetzen da, beraz, hizkuntzaren inplikazio soziolinguistikoaz.

Desberdintasun soziolinguistikoetara moldatzen da, eta euskara gizarte-harremanetan malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du. Erregistro formala eta informala ongi erabiltzen ditu. Bere espezialitateko hainbat testu eta testu ofizial batzuk ere ekoizten ditu. Baina mugak ditu, oraindik, oso diskurtso tekniko eta espezializatuak sortzeko, eta arazoak izan ditzake diskurtso intimoetako xehetasunak eta emozio-graduak adierazteko.

b. Ideien koherentzia.

Koherentzia testuaren edo diskurtso-sekuentziaren ezaugarrietako bat da. Koherentzia egoteko, testuko ideiek eta kontzeptuek ongi egituratuta egon behar dute; ordenatuta, alegia. Ideiek uztardura logiko bat izan behar dute: bigarren mailako ideiek informazio garrantzitsua eman behar dute, ideia nagusira edo gaira iristeko; horrela, irakurleak testuaren esanahi orokorra ulertu ahalko du. Testu-koherentzia lortzeko, honako osagaiak hartu behar dira aintzat:

1.-Ideien antolaketa:

-Gaia eta tesia, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ongi bereiztea.

-Informazioaren kantitatea (adibideak, arrazoiak, informazioa osagarria...) eta kalitatea (kontzeptu pertinenteak, informazio egokia...) ongi neurtzea.

2.-Esaldien arteko aurrerabide tematikoa: tema/rema:

Testuetan beharrezko informazioak daude, batetik, eta bigarren mailakoak, bestetik. Eta informazio hori testuan galdegaia-mintzagaia legearen arabera garatzen da, informazio ezaguna/ezezaguna, berria/aurretik esana; nabarmentzekoa/bigarren mailakoa uztartuz eta harilkatuz, esaldi batetik bestera. Horrek berebiziko ondorioak ditu esaldien hitz-ordenan, eta esaldien arteko loturetan.

3.-Paragrafoen antolaketa:

Idatzizko komunikazioan, testuaren progresio logikorako garrantzi handiko unitatea da paragrafoa. Izan ere, paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat biltzen du, eta ideia horrek markatzen du testuaren barruko esaldien kohesioa.

c. Kohesiorako baliabideak.

Ongi egituratutako testuaren ezaugarria da kohesioa; esaldiak elkarrekin lotzen dira, zenbait baliabide linguistiko -gramatikalak, lexikoak, fonetikoak- eta grafikoren bidez; baliabide horiek bide ematen dute esaldi eta paragrafo bakoitza ulertzeko, gainerakoekin duten loturaren arabera.

Kohesio-baliabideak bi mailatakoak izan daitezke: perpaus-mailakoak eta testu-mailakoak. (ikus baliabide hauek mailaz maila sailkatuta, 4.2.2. Gaitasun gramatikalak atalean):

1.-Perpaus-mailako kohesio-prozedurak:

Perpaus barruko hitz eta sintagmak lotzeko baliabideak:

  • Deklinabide-kasuak.
  • Postposizioak (atze, aurre, barru, bitarte...).
  • Lokailuak: emendiozkoak (eta...), hautakariak (edo...) eta aurkaritzakoak (baizik...).
  • Menderagailuak:
  • Perpaus osagarriak: konpletiboak, zehar-galderak, subjuntibozko perpausak...
  • Erlatibozko perpausak.
  • Perpaus adberbialak: denborazkoak, moduzkoak, konparaziozkoak, helburuzkoak, kausazkoak, baldintzazkoak, kontzesiozkoak eta ondoriozkoak.

2.-Testu-mailako kohesio-baliabideak:

Testuko pasarteak eta elementuak lotzeko eta estekatzeko dauden bitartekoak:

-Konexiozkoak (testu-markatzaileak):

  • Antolatzaileak: hasiera emateko, jarraipena, amaiera, ordena, arrazoiak, aipamenak, indartzeko, hierarkizazioa, denbora, lekutasuna, ideia berriak txertatzeko, adibideak emateko, parekidetasuna, kontrastea, onarpena, ziurtasuna, beharrizana, balorazioa eta ondorioa adierazteko.
  • Lokailuak: emendiozkoak, hautakariak, aurkaritzakoak, ondoriozkoak eta kausazkoak.
  • Puntuazio-markak: puntua; koma; puntu eta koma; bi puntuak; eten-puntuak; galdera -eta harridura-markak; parentesia; marra luzea; komatxoak edo aipu-markak; marratxoa; apostrofea; zehar-marra.
  • Gorputzarenak, baliabide paralinguistikoak (keinuak, jarrerak...), eta idatzizkoak (irudiak, grafikoak, ortotipografia...).
  • Intonazioa, erritmoa, bolumena eta intentsitatea.

-Erreferentziazkoak (deiktikoak), testuan kate anaforikoa eratzeko: anafora (aurretik esana dagoenari erreferentzia egiteko), eta katafora (gero esan behar denari erreferentzia egiteko):

  • Izenordainak (zuek, neronek, haren/bere/beraren, haien/beraien/euren, geure burua, elkar, deus ez, zera, zeinek...).
  • Determinatzaileak (haurra, emakumeok, hau, horixe, bat/batzuk, asko, denak/denok, laurak, aita eta biok, geure burua, elkar...).
  • Aditzondoak (hemen, hortxe, bertan, hona/horra, horrela/honela, gaur, edonon...).
  • Ordezkapen lexikala: sinonimia (lapurtu/ostu); hiperonimia (lilia>lorea); hiponimia (eguna>asteartea) eta perifrasia (lehoia>oihaneko erregea).
  • Hitz-errepikapena (Ez dago siesta egitea bezain gauza onuragarririk. Siesta egunero egin beharko genuke).
  • Elipsia (Arraina erosi dugu. Ø Gero prestatuko dugu).
  • Aditz laguntzailearen komunztadura (da, dugu, diogu, zaio...).

d. Modalizazioa.

Modalizatzaile esaten zaie igorleak hitz egiten edo idazten duenean hartzen duen jarrera eta inplikazioa islatzeko erabiltzen dituen hizkuntza-baliabideei. Gertaera baten aurrean edo gai baten gainean igorleak duen aldartearen edo egiten dituen balorazioen berri ematen du, betiere bere xede komunikatiboaren arabera.

Hona adibide batzuk, zenbait modutan modalizatuta:

Igandean ekarriko dut, ziur. (Ziurtasuna) / Agian igandean ekarriko dut. (Duda).

Ez nator bat zurekin. (Baieztapena) / Esan duzun hori gezurra galanta da. (Balorazioa).

Eskertuko nuke egia esango bazenit. (Proposamena) / Egia esan behar didazu, nahi edo ez nahi. (Derrigortasuna).

Atzo istripu bat egon zen. (Neutraltasuna) / Atzo istripu lazgarri bat egon zen. (Balorazioa).

Nahi badut, egin dezaket. (Ziurtasuna) / Nahi izanen banu, egin nezake. (Hipotesia).

Modalizatzaileak zenbait kategoriatakoak izan daitezke. Neurria edo gradua emateko balio duen edozein hizkuntza-baliabide erabil daiteke modalizatzaile moduan, adierazitakoa indartzeko edo lausotzeko:

-Aditzondoak (oso, ozta-ozta, agian, nonbait...).

-Postposizioak (zikina dago/zikin antza dago...).

-Atzizkiak (gehiegi/gehiegixko...).

-Aditz moduak: ahalera (egin dezaket...); hipotetikoa (ez legoke gaizki...); baldintza: (ikusiko nuke...); agintera (egin ezazu!...).

-Lokailuak (ez ezik... ere; nolanahi ere...).

-Esapideak (Zur eta lur...; Aho bete hortz...).

-Adjektiboak (polita/ederra/liluragarria...).

-Aditzak (poztu, harritu, uste izan, iritzi...).

-Deiktikoak (diote/denek esaten dute/denok esaten dugu; Iragarki batean: Zapatak konpontzen dira/Zapatak konpontzen ditugu...).

-Baliabide semantikoak: ironia, exagerazioa, zentzu bikoitzeko adierazpenak, metaforak, biraoak, piropoak...

-Egitura adierazgarriak:

  • Erakusleak indargarri (Hau zoriona!).
  • Bai... -(e)la egitura (Bai polita dela!).
  • Ze(r)/zein/zelako/nolako egiturak (Nolako egia esan duen!).
  • Atributua izenaren aurretik (Ederra astakeria! Polita esandakoa!).
  • (r) en+izenondoa (Hori liburuaren polita!).
  • Eskerrak... -(e)n (Eskerrak egia esan duen!).
  • Sekuentziak (Esan dizut ez naizela etorriko ez gaur, ez bihar, ez etzi.).
  • Elementu bat isiltzea eta ordezkatzea (Zera esatea ere!).
  • Baieztapen eta ezeztapen indargarriak (Baietz!; Ezetz!; Esan dizudala!).
  • Konparazioak (Leize-zuloa baino ilunagoa da.).
  • Baldintzazko esaldi etenak (Zer gertatu den jakingo balu!).
  • Harridurazko galderak (Nola?!).
  • Errepikapena (Jakina, jakina; Hau da hau!).
  • Adizki inpertsonalak (Gehiago ikasi beharko zenuke ? Gehiago ikasi beharra dago.).
  • Kortesiazko baiezkoa (Ez naiz zurekin joango ? Beste batean izan beharko du.).
  • Ezeztapen indargarriak (Esan ez du ba berak ez duela etorri nahi!; Ezta hurrik eman ere!; Inondik ere ez!...).
  • Baieztapen indargarriak (Bai horixe; Nola ez ba...).

-Azentua eta ahoskera indargarriak:

  • Azentu adierazkorra: [émakumeà!] (neutroa: [emákumeà].
  • Bokalak luzatzea: (Haandi-haandia zen!).
  • Silabaka ahoskatzea (Ez-du-da-la-e-gin-nen!).

-Hitzen eta esaldien intonazioa, bolumena, etenak eta intentsitatea, kontzeptuak nabarmentzeko edo lausotzeko.

4.2.2. Gaitasun gramatikalak.

Gaitasun gramatikala esaten zaio hizkuntza-erabiltzaileak hizkuntza jakin baten baliabide gramatikalak zuzen, egoki eta eraginkor erabiltzeko eta ulertzeko duen gaitasunari. Baliabide gramatikalak hizkuntza baten unitate eta printzipio multzo bat dira, unitate horiek nola erabiltzen eta uztartzen diren arautzen duena: lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta intonazioa, ortografia, morfosintaxia, eta kohesiorako baliabideak.

Komunikazio-jarduera bakoitzak eta testu-genero bakoitzak baliabide gramatikal jakin batzuk eskatzen dituzte; ideia horretan oinarriturik sailkatu dira atal honetan baliabide gramatikalak, mailaz maila.

Baliabideak maila batetik bestera errepikatu gabe sailkatu dira, progresio bati jarraikiz, argi uzteko maila bakoitzean zer landu behar den bereziki, eta ebaluazioan ere zer baloratu behar den, betiere malgutasunez. Ez da ahaztu behar maila bakoitzean aurrekoetan landutako baliabideak ere kontuan hartu behar direla; hots, lotura bermatu egin behar da maila batetik hurrengora.

4.2.2.1. A1 maila.

a. A1 Lexikoa eta semantika.

Ikasleak oso oinarrizko hitz errepertorioa du gizarte harremanetan jarduteko (norberari buruzkoa, familia, eguraldia, etxea...). Berehalako beharrak asetzeko hitz eta esapideak erabiltzen ditu, galde-erantzunen egituran (eskatzeko, emateko, galdetzeko, erantzuteko, aurkezteko...). Hasia da kategoria lexikoak bereizten: izen propioak eta arruntak; bizidunak eta bizigabeak; bakunak, eratorriak eta elkartuak.

b. A1 Fonetika, fonologia eta intonazioa.

-Euskararen bokalak eta kontsonanteak ezagutu eta ahoskatzea.

-Fonema txistukariak: /tz/, /tx/, /ts/, /z/, /s/, /x/.

-Hots eta fonema bokalikoak:

  • Diptongoak: /ai/ aizu; /ei/ zein; /oi/ goi; /au/ auzo; /eu/ euri.
  • Beheranzko hiatoak: /ei/ gizonei; /eu/ ehun...
  • Goranzko hiatoak: /ia/ handia; /ua/ altua; /ue/ zuek...

-Hots eta fonema kontsonantikoak:

  • /g/-ren ahoskera (geografia, filologia...).
  • /j/-ren ahoskera (joan, erloju...).
  • /s/ eta /ts/-ren ahoskera (soinu, hots...), /z/ eta /tz/ (aza, hitz...), /x/ eta /tx/ (xaboi, txori...).
  • Maileguen egokitzapena: funtzionario, erresistentzia, manifestazio...

-Prozesu fonologikoak:

  • Palatalizazioak: /in/>[ñ], baina> [baña]; /il/>[ill], mutila> [mutilla].
  • /e/-ren galerak dakarren zenbait laburdura (ehun eta bi>[eundabi]; Hau merkea da, eta hori?>[Hau merkea da, ta hori]...).
  • /g/-ren galera (egon>[eon], egin>[ein]...).

-Fonetika sintagmatikoa eta elipsiak: /r/>[Ø] (Zer ordu da?>[ze ordu da]...).

-Intonazioa: perpaus bakunaren intonazioa lantzen hastea.

c. A1 Ortografia.

-Euskararen alfabetoa.

-Txistukariak: ts, tt, ts eta tz.

-r-ren aurrean bokala, mailegu zaharretan (arropa, errege, erloju...).

--nb- eta -np- grafiak (ganbara, denbora, kanpaldi...).

-g-/j- grafiak (gero, giro...; jende...).

-Absolutuan deklinatutako orduen grafia (hirurak eta erdi...).

d. A1 Izen-sintagma.

Adjektiboen eta determinatzaileen komunztadura izenarekin eta izenordainekin.

1. Izena:

-Izen bereziak eta arruntak bereizi (Uharten /uhartean...).

-Izen bizigabeen eta bizidunen kontzeptuak bereizi eta ulertu (kalera/emakumearengana...).

-Izen bakunak eta eratorriak bereizi (bertso/bertsolari...).

-Eratorriak. Atzizkiak: -ari (kirolari...), -gailu (garbigailu...), -garren (zortzigarren...), -gile (etxegile...), -ka (korrika...), -le (idazle...), -tegi (barnetegi...), -tzaile (zulatzaile...), -dun (euskaldun...), -kide (jolaskide...), -zale (pilotazale...).

-Hitz elkartuak (seme-alabak, anai-arrebak...).

2. Deklinabidea eta galdetzaileak:

-Deklinabide singularra eta plurala. Mugagabea izen propioekin eta zenbat galdetzailearekin (Josu etorri da. Zenbat urte dituzu?...).

-Izen bereziekin; eta arruntekin singularrean eta pluralean:

  • Absolutua: NOR (Donostia, gizona, haurrak...).
  • Ergatiboa: NORK (Mirenek, gizonak, haurrek...).
  • Datiboa: NORI (Aneri, gizonari, haurrei...).
  • Genitibo edutezkoa: NOREN (Mikelena, gizonaren lana, haurrena...).

-Izen bereziekin; eta arruntekin singularrean:

  • Inesiboa: NON/NOIZ (Gasteizen, etxean, igandean...).
  • Adlatiboa: NORA (Iruñera, etxera...).
  • Ablatiboa: NONDIK/NOIZTIK (Bilbotik, lanetik, gaurtik aurrera...).
  • Genitibo leku-denborazkoa: NONGO (Iruñeko, kaleko...).
  • Soziatiboa: NOREKIN (Ikerrekin, gizonarekin...).
  • Destinatiboa: NORENTZAT/NORENDAKO (Julenentzat, haurrarentzat/haurrarendako...).

-Instrumentala, mugagabean (autoz, oinez...).

-Birdeklinabidea: ZEREZKO (artilezko jertsea...).

-Partitiboa (etxerik, gizonik...).

3. Izenordainak:

-Galdetzaileen deklinabidea (Zenbat etorri dira? Zeinek esan du? Zer ordu da?...).

-Pertsona-izenordain arruntak (ni, nik, zuri, zure, zurekin, gure...).

-Izenordain zehaztugabeak:

  • Ezezkoetan (inor [ez], ezer [ez], deus [ez], inon [ez], inora [ez], inorekin [ez], inori [ez]).

4. Determinatzaileak:

-Mugatzaileak:

  • Artikulu mugatuak (-a/-ak).
  • Artikulu mugagabeak (bat/batzuk).

-Erakusleak (hau, hori, hura; hauek, horiek, haiek; honetan, horretan, hartan; hauetan, horietan, haietan; honek, horrek, hark; honetara, horretara, hartara...).

-Zenbatzaileak:

  • Zehaztuak: kardinalak (0-100; 0-1.000...) eta ordinalak (lehendabizi, bigarren, hogeigarren...).
  • Zehaztugabeak (batzuk, asko, gutxi, nahikoa, pixka bat...).
  • Orokorrak: (osoa[k], dena[k], guztia[k]).
  • Esapide zenbait (aita eta biok, hogei bat, hogei inguru...).

-Data: hilabeteak eta urteak.

5. Adjektibo-sintagma:

-Izenondoak:

  • Nola eta nolakoa(k) bereizi (Nolakoa da? Nola dago? Beti alaia da; gaur ez dago alai...).

-Eratorriak: -tsu (euritsu...).

  • Graduazioa: askea (oso, nahiko...); finkatua (onena...); errepikapenaren bidezkoa (txiki-txikia...) eta atzizkien bidezkoa (txikitxo...).
  • Konparazioa (termino bakarrekoa): -ago(a)(k) (zoriontsuagoa...).

-Izenlagunak:

  • NOREN eta NONGO (ikus deklinabidea).

-Aposizioa:

  • Aposizio murrizgarria (Osaba Iñaki, Lasa andrea...).

e. A1 Aditz-sintagma.

-Aditza.

1.-Ezaugarri orokorrak:

  • Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereizi (dator, ikasten dut...).
  • Aditz iragangaitzak eta iragankorrak: NOR eta NOR-NORK aditzak bereizi (sartu da, sartu du...).

2.-Indikatiboko orainaldia:

  • NOR laguntzailea (naiz, da...), eta trinkoak: egon, joan, ibili, etorri (dago, doa, dabil, dator...).
  • NOR-NORK laguntzailea (dut, du...), eta trinkoak: ukan, eduki, jakin (du, ditu, dauka, daki...).
  • NOR-NORI laguntzailea: NOR 3. pertsonan (zait, zaizkit...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea (diot, didazu...).

3.-Indikatiboko lehenaldia:

  • NOR laguntzailea (nintzen, zen) eta egon trinkoa (nengoen, zegoen).
  • NOR-NORK laguntzailea (nuen, zuen).

4.-Aspektua:

  • Orainaldi eta lehenaldi burutua (joan naiz, joan nintzen...).
  • Orainaldi eta lehenaldi burutugabea, iraunkorra (joaten naiz, joaten nintzen...).
  • Geroaldia (joanen/joango naiz, etorriko naiz...).
  • Orainaldiko puntukaria eta trinkoak (ikasten ari naiz, dago, nago...).

5.-Baldintzazko adizkiak: baldintza erreala (etortzen bada...).

6.-Agintera:

  • Partizipio burutua (Etorri! Segi! Ez margotu zuhaitzak!...).
  • NOR laguntzailea (zaitez, zaitezte), eta joan, etorri trinkoak (zoaz, zoazte, zatoz, goazen eta zatozte).
  • NOR-NORK laguntzailea (ezazu, itzazu...).

7.-Ahalera:

  • Ahal izan (Azokara joan ahal naiz. Azokara joaten ahal naiz...).
  • Ezin izan (Ezin naiz azokara joan...).

8.-Subjuntiboa (maila honetarako ez da adierazlerik proposatu).

9.-Aditz-lokuzioak:

  • Ari izan, bizi izan, nahi izan, balio izan, behar izan; baiezkoan eta ezezkoan (etxera joan behar dut/ez dut etxera joan behar...).

10.-Aditz-izena, ondorengoak adierazteko:

  • Iritzia, nahia, araua...: -t(z)ea (Komeni da denok erne egotea. Gustatzen zait lasai jatea. Debekatuta dago erretzea...).
  • Agindua edo debekua: -t(z)eko (Joateko esan diot...).
  • Helburua: -t(z)era (Bazkaltzera joango naiz...); -t(z)eko (Hori lortzeko, asko ikasi behar duzu...).
  • Ekintza: -t(z)en, jakin, hasi eta ikasi aditzekin (Hasi naiz idazten. Badakizu kantatzen. Ikasiko dugu josten...).

11.-Bestelako erabilerak:

  • Eguraldia (Euria ari du. Elurra ari du. Haizea dabil...).

-Adberbio-sintagma.

1.-Aditzondoak:

  • Lekuzkoak (hemen, hor, han, hona, horra, hara, hemendik, hortik, handik, hemengo, kanpoan, barruan, kanpora, barrura, urrun, hurbil, goian, behean).
  • Moduzkoak (honela, horrela, gaizki, ondo, ongi, poliki, bakarrik, korrika); -ta atzizkia (nekatuta, lotsatuta...).
  • Denborazkoak (gaur, atzo, bihar, etzi, orain, gero, lehen, lehenago, berandu, laster, goiz); -ro atzizkia (urtero, egunero...).
  • Lokuzioak (gutxi gorabehera, duela bost urte...).
  • Graduatzaileak (batere, oso...).

2.-Postposizioak:

  • NOR edo partitiboa eskatzen dutenak: -(r)ik gabe (dirurik gabe).
  • NOREN eskatzen dutenak (artean, aurka, aurrean/atzean, aurrera/atzera, barruan/kanpoan, erdian, ezkerrean/eskuinean, gainean/azpian, inguruan, ondoan...).
  • NONDIK eskatzen dutenak (etxetik urrun, herritik hurbil/gertu...).

f. A1 Sintaxia.

-Perpaus bakunak.

1. Komunztadura baiezkoetan eta ezezkoetan:

  • NOR eta NORK singularra eta plurala (Nik egin dut/Ni joan naiz... Sagarrak erosi dituzte...).
  • Denbora erreferentzia eta aditz-aspektua (Gero joanen da...).

2. Adierazpen-perpausak: baiezkoak eta ezezkoak (Berandu da. Ez dut ulertzen...).

3. Galde-perpausak: galde-hitza dutenak eta ez dutenak (Noiz etorri da? Etorri da?...).

4. Aginte-perpausak (Itxaron! Etorri hona!...).

5. Harridurazko perpausak (Zer ondo! Bai polita!...).

-Perpaus elkartuak.

a. Juntadurazkoak:

1. Emendiozkoak:-eta eta ere (Koldo etorri da eta Miren joan da. Koldo etorri da eta Miren ere bai. Nik ez dut ikusi. Nik ere ez...).

2. Hautakariak:

  • Edo (Bi edo hiru liburu ekarri ditu. Zinemara joan edo etxean geratu; zer nahiago duzu?...).
  • Ala (Zinemara joan ala etxean geratu; zer nahiago duzu?...).

3. Aurkaritzakoak: baina (Euria ari du, baina ez naiz bustiko...).

b. Menderakuntzazkoak:

1. Perpaus osagarriak:

  • Adierazpen-perpausak:
  • -(e)la (Pozik dagoela esan du...).
  • Galde-perpausak edo zehar-galderak:
  • -(e)n (Ez dakit zer ordu den...).

-Aditz-izenaz osaturiko perpausak:

  • Iritzia, nahia, araua...: -t(z)ea (Komeni da denok erne egotea. Gustatzen zait lasai jatea. Debekatuta dago erretzea...).
  • Agindua edo debekua: -t(z)eko (Joateko esan diot...).

2. Erlatibozko perpausak:

  • Erlatiboa erreferente gabe, NOR kasuan deklinatua (Kalea garbitzen duenA).

3. Konparaziozkoak:

  • Berdintasuna: bezala (Zuk bezala egin dut...).

Desberdintasuna:

  • -ago (Mendia nahiago dut. Zer nahiago duzu?...).
  • -ena (Ni txikiena naiz...).
  • Gehien/gutxien (Hori gustatzen zait gehien...).

4. Baldintzazko perpausak (errealak): ba-, baldin ba- (Igandean bada, joango naiz. Bihar baldin bada, ez naiz joango...).

5. Denborazkoak:

  • Aldiberekotasuna: -(e)nean (Etorri naizenean hemen zegoen...).
  • Aurrekotasuna:
  • Baino lehen (Patatak egosi baino lehen, garbitu egin behar dira...).
  • Aurretik, aitzinetik (Patatak egosi aurretik, garbitu egin behar dira...).
  • Ondokotasuna: ondoren, eta gero (Patatak egosi ondoren, utzi hozten...).
  • Iraupena adieraztekoak: arte (Txirrinak jo arte, ez altxatu...).

6. Helburuzkoak:

  • -t(z)era (Bazkaltzera joango naiz...).
  • -t(z)eko (Hori lortzeko lan handia egin behar duzu...).

7. Kausazkoak:

  • Horregatik (Horregatik esan dizut...).
  • -(e) lako (Maite zaitudalako kontatuko dizut egia...).
  • (-)eta (Oso pozik gaude, guretzat dira-eta...).

8. Kontzesiozkoak (maila honetarako ez da adierazlerik proposatu).

9. Moduzkoak (maila honetarako ez da adierazlerik proposatu).

g. A1 Kohesiorako baliabideak (ikus 4.2.1.3.c eta 4.2.2.1.g atalak):

-Testu-markatzaileak.

1.-Antolatzaileak:

  • Hasiera (bat, bi, lehendabizi, bigarren...).
  • Jarraipena (gero, ondoren, jarraian...).
  • Amaiera (azkenean...).
  • Adibideak (adibidez...).
  • Denbora (lehen, aurretik, ondoren, eta gero, orduan, noizean behin, egunero, batzuetan, askotan, gutxitan, goizean, arratsaldean, heldu den urtean, orain, oraintxe, aspaldian, hilabeteak, asteko egunen izenak, orduak...).
  • Espazioa (hemen, hor, goian, behean, ezkerretan, eskuinetan...).

2.-Lokailuak:

  • Emendiozkoak: ere, gainera (Herriko plaza handia da. Ederra ere bai/Ederra, gainera...).
  • Hautakariak: bestela (Zoaz zu, bestela ez dute bukatuko...).
  • Aurkaritzakoak: baina (Merkea da, baina ez zait gustatzen...).
  • Ondoriozkoak: bada (Nor etorri da, bada?...).

-Puntuazioa.

Atal honetan mailari dagozkion puntuazio-baliabideak ematen dira, puntuazioa oso tresna garrantzitsua delako kohesioa emateko. Dena den, zerrendatu diren baliabide guztiak ez dauden propio kohesioari lotuak; aitzitik, badira ortografia kontu hutsak ere.

  • Puntua:
  • Esaldi amaieran (Etxea handia da...).
  • Milatik gorako zenbakietan (1.500...); urteak, berriz, punturik gabe (2010...).
  • Zenbaki ordinaletan (1.; 5.;...).
  • Koma:
  • Enumerazioak eta adibideak ematean (Kolore guztiak gustatzen zaizkit: gorria, berdea, urdina...).
  • Zenbakietan, zenbaki osoen zatiak bereizteko (1,25...).
  • Deiktiko edo bokatiboetan (Egun on, Asun...).
  • Bi puntuak:
  • Gauzak zerrendatzeko edo adibideak emateko (Gaur erosketak egin behar ditut: arraina, ogia, barazkiak...).
  • Orduak (08:30...).
  • Eten-puntuak:
  • Adibide eta zerrendetan, eta abar adierazteko (sagarra, udarea, gerezia...).
  • Galdera- eta harridura-markak: esaldiaren amaieran bakarrik (Aspaldiko!...).
  • Marra luzea: elkarrizketaren hasieran (-Zer eginen dugu asteburuan?...).

-Hitz-ordena.

Perpauseko sintagmen barruko hitz-ordena:

Izen-sintagma:

  • Izen-sintagmako elementuen kokapena:
  • (Determinatzailea)+(zenbatzailea)+izena+(adjektiboa)+ (determinatzailea) (sagar gorria; lau mendi handiak...). Izenen aurreko determinatzaileak (lehen emakumea...) eta izenen ondorengo determinatzaileak (txakur bat, sagar erdia...).
  • Adjektibo-sintagmako elementuen kokapena: (graduatzailea)+adjektiboa+(graduatzailea)+(artikulua) (oso beltza, txikitxoa...).
  • Aposizio murrizgarria: izen arrunta+izen berezia (Osaba Iñaki...)/izen berezia+izen arrunta (Lasa andrea...).
  • Postposizio-sintagmako osagaien kokapena: izena+deklinabide kasua+postposizioa+deklinabide kasua (mahaiaren gainean...).
  • Aditz-sintagmako elementuen kokapena:

Baiezkoetan (ez-markatua denean):

  • (IS)+(IS)+ad. nagusia+ad. laguntzailea (Lagunak istripua ikusi du).
  • Galderazko perpausetan: galdetzailea+aditza (Zergatik etorri zara...?).
  • Baieztapena galdegai denean:

Aditz perifrastikoekin (Etorri zarete? Bai, etorri gara...).

Aditz trinkoekin (Baduzue? Bai, badugu; Badator trena...).

  • Ezeztapena galdegai denean:

Aditz trinkoekin: (IS)+ez+ad. trinkoa+(IS) (Nik ez dakit ezer).

Aditz laguntzaileekin: (IS)+ez+ad. laguntzailea+ad. nagusia (Jone ez da etorri).

-Baliabide paralinguistikoak.

1.-Ahozko komunikazioan:

  • Askotan, gorputzaren hizkuntza ahozko komunikazioaren oinarria izaten da maila honetan: keinuak, gorputzaren jarrerak, begirada, gertutasuna/urruntasuna...
  • Ahotsa: intonazioa eta bolumena zenbait perpausetan (harridura, agindua, galdera...). Soinu onomatopeikoak, hitzak eta esaldiak ordezkatzeko (mm, ee, puff...).

2.-Idatzizko komunikazioan:

Baliabide paratestualak linguistikoen osagarri izaten dira:

  • Ilustrazioak: argazkiak, marrazkiak...
  • Grafikoak: taulak, diagramak...
  • Irudiak: ikurrak, logotipoak, ikonoak, emotikonoak...
  • Mailari dagozkion testu-generoen formatuak kontuan hartu behar dira (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak): baliabide paratestualak, elementu testual eta paratestualen kokapena, hitz, esaldi eta paragrafoen disposizioa, euskarriak, ohiko ereduak eta txantiloiak...

4.2.2.2. A2 maila.

a. A2 Lexikoa eta semantika.

Ikasleak egoera eta gai ezagunei buruzko jarduera arruntetan parte hartzeko moduko gaitasun lexiko-semantikoa du (osasuna, kirola, oporrak, bidaiak...). Eguneroko trukeetan moldatzeko adina lexikoa du (argibideak emateko, deskribapen eta kontaketa errazak egiteko...). Elementu lexikoen kategoriak ongi samar bereizten eta baliatzen ditu: izen zenbakarriak eta zenbakaitzak; bizidunak eta bizigabeak; generoa eta gradua... Atzizki eta aurrizki ohikoenak erabiltzen ditu, eta baita zenbait hitz elkartu ere.

b. A2 Fonetika, fonologia eta intonazioa.

-Kontsonante-taldeen ahoskera (antz, hortz, nork...).

-Prozesu fonologikoak:

  • Palatalizazioa (/is/>[ix]: isilik>[ixilik], /in/> [iñ]: mina>[miña]...).
  • Bokal epentesia: /e/ (Ixabelek, lurrean...).
  • Kontsonante epentesia: /r/ (hirurehun, lauretan...).
  • Ahostuntzea (berrehun eta bost>[berrehundabost]).
  • Asimilazioak eta elipsiak (ez dira/[eztira], ez naiz/[enaiz], badator/[baator], ez ba/[ezpa]...).

-Intonazioa:

Euskararen hitz luzeen azentu bikoitza:

  • Lau silabakoak: [mendíllorrì] *[mendillórri], [osásunà] *[osasúna]...
  • Bost silabakoak: [emákumeà] *[emakuméa], [etórkizunà] *[etorkizúna]...

c. A2 Ortografia.

-Maileguen moldaketa:

  • Txistukariak: -s->-ts-, -z->-tz- (bertso, poltsa, dantza...).
  • -ción>-zio amaiera (nozio...); -sión>-sio (ilusio...); -on>-oi (balkoi...); -ado>-atu (estatu...).

-Letra larrien eta xeheen idazkera: izen arruntak eta bereziak.

-Fonema berezien transkripzioa: /ll/ (koadrila...) ...

d. A2 Izen-sintagma.

1. Izena:

-Zenbakarriak (etxe, katu...) eta zenbakaitzak (gose, hotz...).

-Eratorriak. Atzizkiak: -keria (pellokeria...), -tasun (batasun...), -aldi (merkealdi...), -gai (salgai...), -gintza (etxegintza...), -gin/-kin (hargin, okin...); aurrizkiak: anti- (antisorgailu...), aurre- (aurrekontu...), des- (deskontu...), kontra- (kontraeraso...), ez- (ezbehar...).

-Elkartuak: -alde (mendialde...), -leku (pilotaleku...), -toki (jolastoki...).

-Generoa (seme/alaba, neska/mutil, zaldi/behor...).

-Gradua: absolutua (etxe...) eta erlatiboa (etxetxo...).

-Sintagmako elementuen ordena:

  • Izenen aurreko determinatzaileak (lehen, bigarren...).
  • Izenen ondorengo determinatzaileak (bat, erdi...).

2. Deklinabidea:

-Izen bereziak eta arruntak: mugagabean (absolutua, ergatiboa, datiboa denean). Amaieran -a organikoa duten hitzak, eta kontsonantea eta diptongoa dutenak.

  • Absolutua: NOR (zein gizon, hamar etxe).
  • Ergatiboa: NORK (edozein haurrek, zenbat etxek...).
  • Datiboa: NORI (zein gizoni, zein neskari...).
  • Inesiboa: NON (zenbait etxetan, zein arautan...).

-Izen bereziak; eta arruntak singularrean eta pluralean.

  • Inesiboa: NON (mendietan...).
  • Adlatiboa: NORA (mendietara...).
  • Ablatiboa: NONDIK (mendietatik...).
  • Soziatiboa: NOREKIN (haurrekin...).
  • Genitibo leku-denborazkoa: NONGO/NOIZKO (etxeetako, urteetako...).
  • Destinatiboa: NORENTZAT/NORENDAKO (haurrentzat/ haurrendako...).
  • Adlatibo bukatuzkoa: NORAINO (Uharteraino, kaleraino, tontorretaraino...).
  • Adlatibo norabidezkoa: NORANTZ (Lapurdirantz, etxerantz...).
  • Motibatiboa: ZERGATIK, NORENGATIK (Mikelengatik, lagunengatik...).
  • Instrumentala: NORTAZ/ZERTAZ (Josunez, zure boligrafoaz, haurrez...).
  • Birdeklinabidea: NORAKO (etxerako lanak...).

-Orduen deklinabidea: Zein ordutan? Ze(r) ordutatik ze(r) ordutara? ?Lauretatik seietara. Ze(r) ordu arte?...

3. Izenordainak:

-Zehaztugabeak:

  • Galderetan (inor [ez], ezer[(ez], deus [ez], inon [ez], inora [ez], inondik [ez],inorekin [ez], inori [ez], inorentzat [ez]...).
  • Galderetan eta baiezkoetan (zerbait, norbait, zerbaitek, norbaitek, zerbaiti, norbaiti...).

4. Determinatzaileak:

-Erakusleak (honengatik, hauengatik...).

-Zenbatzaileak:

  • Zenbatzaile zehaztugabeak (hainbeste, gehiegi, gutxiegi, pilo bat, apur bat...).
  • Zatikiak (erdi, laurden, heren...).
  • Esapide zenbait (bizpahiru, hiruzpalau, gutxi gorabehera, ehunka, milaka...).

5. Adjektibo-sintagma:

-Izenondoak:

  • Huts izenondoa (kafe hutsa/poltsa hutsa...).
  • Eratorpena. Atzizkiak: -garri (harrigarri...), -ti (beldurti...), -gabe (lotsagabe...).
  • Errepikapenak (beltz-beltza, arin-arina...).
  • Graduazioa: askea (handi samarra, izugarri handia, alfer hutsa...); atzizki bidezkoa: -egi, -ago (handiegia, gero eta handiagoa...).

-Izenlagunak: nominalizazioa+-(e)ko (kaleak garbitzeko makina...).

-Aposizioa: aposizio ez-murrizgarria, aposizioa IS denean NOR kasuan (Julian Gaiarre, Erronkariko tenorea, euskalduna zen...).

e. A2 Aditz-sintagma.

-Aditza.

1.-Ezaugarri orokorrak:

  • Aditz iragankorrak eta iragangaitzak: NOR-NORK, NOR-NORI-NORK, NOR eta NOR-NORI aditzak bereizi (sartu du, sartu dio, sartu da, sartu zaio).

2.-Indikatiboko orainaldia:

  • NOR-NORK laguntzailea (nauzu, nau, nauzue, naute, zaitut, zaitugu, zaituzte, gaitu, gaituzue, gaituzte); eta trinkoak: ekarri, eraman, erran/esan, irudi (dakar, darama, dio, badirudi, dirudienez...).

3.-Indikatiboko lehenaldia:

  • NOR laguntzailea (nintzen, zen...); eta trinkoak: egon, joan, ibili, etorri (nengoen, zegoen, nindoan, nenbilen, nentorren...).
  • NOR-NORK laguntzailea (ninduen, zintuen...) eta trinkoak: eduki, jakin (neukan, nekien...).
  • NOR-NORI laguntzailea (zitzaidan, zitzaizkidan...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea (nion, nizkion...).

4.-Aspektua:

  • Iragan burutua (joan nintzen...).
  • Iragan burutugabea (joaten nintzen...).
  • Lehenaldiko puntukaria perifrastikoetan eta trinkoetan (egiten ari nintzen, nenbilen, zenbiltzan...).

5.-Baldintzazko adizkiak (ikus A1).

6.-Aginterako adizkiak:

  • NOR-NORI-NORK trinkoak (galdeiozu, esaiozu...).

7.-Ahalerako adizkiak (orainaldia):

  • NOR laguntzailea (naiteke, zaitezke...).
  • NOR-NORK laguntzailea, NOR 3. pertsona (dezakegu, ditzakegu...).

8.-Subjuntiboa (maila honetarako ez da adierazlerik proposatzen).

9.-Aditz-lokuzioak:

  • Aditz-lokuzioen aspektua (nahi izan, nahi izaten, nahi izanen=nahiko).
  • Lehenaldia (ari izan, bizi izan, nahi izan, balio izan, behar izan, ahal izan, ezin izan...).
  • Zenbait aditz-lokuzio (logura naiz, haserre naiz...).

10.-Aditz-izena:

  • -t(z)ea, espero, erabaki eta pentsatu aditzekin (Harekin ez joatea erabaki dugu...).

11.-Bestelako erabilerak:

  • Aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean al partikula (Berak egin al zuen?...).

-Adberbio-sintagma.

1.-Aditzondoak:

  • Moduzkoak (inola [ez], ederki/ederto...).
  • Denborazkoak (sekula [ez], betiko...).
  • Graduatzaileak (erabat, guztiz, ikaragarri, izugarri...).

2.-Postposizioak:

  • NORI eskatzen dutenak: buruz, begira (filosofiari buruz, zuri begira...).
  • NON eskatzen dutenak: zehar, gora/behera (kalean gora, basoan zehar...).
  • NOREN eskatzen dutenak: zain, bila (autobusaren zain, amaren bila...).

f. A2 Sintaxia.

-Perpaus bakunak.

1.-Komunztadura (ikus A1).

2.-Adierazpen-perpausak (ikus A1).

3.-Galde-perpausak:

  • Bai/ez erantzuna eskatzen dutenak, ezta partikula erabiliz (Bilbokoa zara, ezta?...).
  • Galde-hitza dutenak (Zenbatean daude sagarrak?...).

4.-Aginte-perpausak (ikus A1).

5.-Harridurazko perpausak:

  • Zein (Zein polita den!...).
  • Interjekzioak (Noski!...).
  • Erakusleak erabiliz (Hau hotza!...).

-Perpaus elkartuak.

a. Juntadurazkoak:

1.-Emendiozkoak: baita... ere/... ere bai, ezta... ere/... ere ez (Koldo etorri da, baita Miren ere...).

2.-Hautakariak: edo... edo (Edo etorri da edo galdu da...).

3.-Aurkaritzakoak: baizik (Ez da alaba etorri, ama baizik...).

b. Menderakuntzazkoak:

1.-Perpaus osagarriak:

  • Adierazpen-perpausak:
  • Baietz/ezetz (Baietz uste dut...).
  • -(e)nik: (Ez dut uste pozik dagoenik...).
  • Galde-perpausak:
  • -(e)n ala ez (Ez dakit etorri den ala ez...).
  • ea... -(e)n (Galdeiozu ea zer nahi duen...).
  • Aditz-izenaz osaturiko perpausak:
  • -t(z)ea, batez ere espero, erabaki eta pentsatu aditzekin (Harekin ez joatea erabaki dugu...).

2.-Erlatibozkoak:

  • Erreferentedun deklinatua: NOR, NORK, NORI, NOREN... (Kalea garbitzen duen gizona/gizonari...).
  • -tako(a)/-dako(a) (Goizean erositako ogia...).

3.-Konparaziozkoak:

  • Berdintasuna:
  • Bezalako(a/ak) (Zurea bezalako telefonoa erosi dut...).
  • Bezain, adina (Hori bezain polita da. Zuk adina jan dut...).
  • Desberdintasuna:
  • Baino... -ago(a/ak)/gehiago, gutxiago (Zu baino gazteagoa da. Esneak txokolateak baino gutxiago balio du...).
  • -(r)ik... -en(a) (Mendirik altuena...).
  • Konparazio erromanikoa:
  • Gero eta... -ago (Gero eta ederrago zaude, laztana...).
  • Hain, hainbeste (Ez dira hain onak. Ez dugu hainbeste ikasi behar...).

4.-Baldintzazkoak (errealak):

  • -t(z)en ba-/baldin ba- (Zu etortzen bazara, ni ere etorriko naiz...).

5.-Denborazkoak:

  • Aldiberekotasuna:
  • -t(z)ean (Etortzean esango diot...).
  • -(e)n bitartean (Afaria prestatzen dugun bitartean hitz eginen dugu...).
  • Ondokotasuna: bezain laster/eta berehala (Baimena lortu bezain laster joango da. Etorri eta berehala joan da...).
  • Iraupena adieraztekoak: bitartean (Bazkaldu bitartean ez da hitz egin behar...).

6.-Helburuzkoak (ikus A1).

7.-Kausazkoak:

  • Aditz jokatua dutenak: (e)la eta (Auto-istripua dela eta, ez da etorri...).
  • Aditz jokatugabea dutenak: -t(z)eagatik (Korrika ibiltzeagatik gertatu zaizu...).

8.-Kontzesiozkoak: nahiz eta jokatu gabeko aditzekin: (Nahiz eta hori jakin, oporretara joan da...).

9.-Moduzkoak (maila honetarako ez da adierazlerik proposatzen).

g. A2 Kohesiorako baliabideak (ikus 4.2.1.3.c. eta 4.2.2.2.g. atalak):

-Testu-markatzaileak.

1.-Antolatzaileak:

  • Hasiera (hasteko, lehenik, lehendabizi...).
  • Amaiera (bukatzeko, amaitzeko, azkenik...).
  • Ondorioa (beraz...).
  • Kausa (horregatik...).
  • Adibideak emateko (esaterako, esate baterako...).
  • Denbora (txikitan, gaztetan...).
  • Espazioa (aitzinean, gibelean, goiko aldean, azpiko aldean...).

2.-Lokailuak:

  • Emendiozkoak (baita ere/ere/ere bai..., bestalde...).
  • Ondoriozkoak: beraz, orduan... (Non dago, orduan?).
  • Kausazkoak: zeren, zergatik... (Hori ez da harritzekoa, zeren ez du ezagutzen).

-Puntuazioa.

Atal honetan, mailari dagozkion puntuazio baliabideak zehaztu dira, bai kohesioari bai ortografiari soilik dagozkionak, arrazoi praktikoengatik.

  • Koma:
  • Baina-ren aurrean (Ez naiz joango, baina deituko dizut...).
  • Bai edo ez bat baino gehiago jarraian daudenean (Ez da beltza, ez gorria, ez zuria...).
  • Juntadurazko esaldiak lotzeko (Gaur denok mendira joango gara, eta bihar egun librea izanen dugu...).
  • Aposizioetan (Josu, Martaren laguna, atzo ikusi genuen...).
  • Bi puntuak:
  • Gutun, postal eta mezu elektronikoetako hasierako agurretan (Adiskide maitea:).
  • Hitzez hitzeko aipamenetan (Eta esan zion: "Ez nago ados").
  • Adibideak emateko (Gehienak etorri ziren: Aitor, Tomas, Lurdes...).
  • Parentesia (edo marra luzea): azalpenak emateko (Josuri ?Zizurren bizi dena? eman diogu). Parentesi barrukoak ez du komunztadurarik behar esaldi nagusiarekiko.
  • Galdera eta harridura markak: harriduraz egindako galdera (Atzo eman zeniola!?).
  • Marratxoa: hitz elkartuetan, batez ere izen eta adjektiboekin (senar-emazte, anai-arreba, zuri-beltz...).

-Hitz-ordena.

  • Aditz-sintagma:
  • Galderazko al partikula aditz perifrastikoetan (Koldo etorri al da?); eta trinkoetan (Ba al duzu dirurik?).
  • Aditz-lokuzioen tartekia aditzaren barnean, ezezkoetan (lan egin, joan behar...): IS+ez+ad. laguntzailea+IS+ad. nagusia (Jonek ez du lanik egiten...).
  • Perpaus bakunaren hitz-ordena: ordena markatua eta ez-markatua:
  • Ordena ez-markatua: Subjektua+Osagarria+Aditza (Joseba kalean dago).
  • Ordena markatua: galdegaia aditz aurrean.
  • NON dago Joseba? ? Joseba KALEAN dago.
  • NOR dago kalean? ? JOSEBA dago kalean.
  • Aditzaren ekintza galdegai denean, aditza hasieran jartzen da (Bukatu da kontua...).

-Baliabide paralinguistikoak.

1.-Ahozko komunikazioa:

  • Ahotsa: galdegaia intonazioaren bidez indartzea. Esapide batzuk nabarmentzeko, intentsitatea eta bolumena baliatzea. Onomatopeia ez-lexikalizatuak, hitzak eta esaldiak ordezkatzeko (mm, ee, puff...).

2.-Idatzizko komunikazioa (ikus A1).

4.2.2.3. B1 maila.

a. B1 Lexikoa eta semantika.

Ikasleak eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko oinarrizko lexikoa ezagutzen du (harremanak, aisialdia, auzoa...), testuinguru ezagunetan eta ohiko beharrak asetzeko (gertaerak kontatzeko, asmoen berri emateko, iritziak eta azalpenak labur emateko...). Hitzak sortzeko baliabideen kontrol ona du: hitz elkartuak, eratorriak (atzizkiak eta aurrizkiak) ... Sinonimoen eta antonimoen errepertorioa garatzen hasia da, eta hainbat baliabide lexikal ongi erabiltzen du: esapide lexikalizatuak, sarri erabiltzen diren esaerak, maileguak, adjektibazioaren graduak...

b. B1 Fonetika, fonologia eta intonazioa.

-Zailtasunak dituzten fonema txistukariak bereziki landu: /z, s, ts/>[x, tx] (zakur [txakur], itsaso [*itxaso]) ...

-Palatalizazio adierazkorra (xuhur, pollita, goxo, txuri, edder...).

-Zailtasunak dituzten prozesu fonologikoak:

  • /z/-k eragindako aldaketak: (izanez gero [izanezkero], hor zegoen [hortzegoen]...).
  • Asimilazioak eta elipsiak (ez luke [eluke]...).
  • /g/-ren galera (egon [eon]...).
  • /e/-ren galera (zu eta ni [zu ta ni], ehun eta bi [ehundabi]...).

-Intonazioa:

Euskal hitzen berezitasun batzuk:

  • Hiru silabako hitzek azentua bigarren silaban izaten dute: [erántzun], [etórri]...
  • Bi silabako zenbait hitzek azentua hasieran izaten dute: [órdu], [néska], [písu]...
  • Mailegu moldatuak: [dirékzioà], [autómobilà]...
  • Hitz errepikatuen intonazioa: gorri/gorri-gorri [górri/gorrí-gorrí]...

c. B1 Ortografia.

-Geminazioa:

  • Izen eta adjektiboetan, bustidura adierazteko: -dd-, -ll-, -tt- (onddo, pollita/politta, pottoka...).
  • Izen berezietan: -dd-, -ll-, -tt- (Anttoni, Maddi...).

-H grafia (hau, harri, ahal...).

-Atzerriko ohiko izenen idazkera (Erroma, Bartzelona, Madril, Pirinioak...).

-Zenbakien (bi kilo eta erdi), ordinalen (8.a; 5.ean...) eta daten idazkera (2007ko; XX. mendea...).

-Letra larriak eta xeheak nola erabiltzen diren.

  • Erreferentzia kardinal hutsak (Hegoaldea, Ekialdea...).
  • Egun handien eta erlijio-jaien izenak (Aste Santua, Maiatzaren Lehena...).

-Ortografiari dagozkion erabilera bereziak (-(e)z gero...).

d. B1 Izen-sintagma.

1.-Izena:

-Izen elkartuak: izena+izena (arrain zopa, negu giro, babalore, itsas gizon...).

-Eratorriak. Atzizkiak: -gura (logura...), -zain (kutxazain...), -zulo (etxezulo...), -aro (nerabezaro...), -era (errusiera...), -kada (betekada...), -kari (egunkari...), -kuntza (aldakuntza...), -tza (harritza...), -keta (azterketa...), -men/-pen (ulermen, askapen...), -te (eurite...), -di (pinudi...); aurrizkiak: ber-/bir- (berresan...), sasi- (sasieskola...).

-Maileguak (bioklima, termometro...).

-Generoa: kasu bereziak (maisu/maistra, printze/printzesa...).

-Gradua: erlatiboa (mutikote, andereño...).

-Numeroa: plural hurbila (neska-mutilok, ikasleok...).

-Siglen eta laburduren deklinabidea (BEZa gutxituko dute...).

2.-Deklinabidea:

-Aurreko mailetan landutakoak sakondu (singularra, plurala, mugagabea).

-Genitibo edutezkoa, mugagabean: NOREN (zein lagunen, zein neskaren...).

-Bizidunen deklinabidea (singularra, plurala, mugagabea):

  • Inesiboa: NORENGAN, singularrean, pluralean eta mugagabean (haurra(ren)gan, haurrengan, zein haurrengan, Anerengan...).
  • Adlatiboa: NORENGANA (ama(ren)gana, lagunengana, zein neska(ren)gana, Mikelengana...).
  • Ablatiboa: NORENGANDIK (laguna(ren)gandik, lagunengandik, zein lagunengandik, Josunerengandik...).
  • Adlatibo bukatuzkoa: NORENGANAINO (ama(ren)ganaino, alabenganaino, zein lagunenganaino, Ikerrenganaino...).

-Bizigabeen eta bizidunen deklinabidea (singularra, plurala, mugagabea):

  • Adlatibo norabidezkoa: NORANTZ/NORAT/NORENGANANTZ (tontorretarantz, etxerat, alabenganantz, edozein neskarenganantz, Iratxerenganantz...).

3.-Izenordainak:

-Forma indartuak (neu, zeu... neroni, neronek, bera, bere..., ni neu...).

-Izenordain zehaztugabeak (edozein, edozeinek, edozeini, edonor, edonork, edozer...).

-Galdetzaileak (nortzuk, zertzuk...).

-Zehaztugabeak (nor edo nor, zer edo zer, zein edo zein, nornahi, zernahi, zeinahi, beste...).

-Bihurkariak: noren+burua (Ez du bere burua onartzen...).

-Elkarkariak: elkar, absolutuan, datiboan, soziatiboan eta genitiboan (Elkar ikusi dugu. Elkarrekin etorri gara. Elkarren ondoan eseri gara...); bata bestea (Batak besteari musu eman diote...).

4.-Determinatzaileak:

-Mugatzaileak: bat zenbatzailea eta -a artikulua bereizi (Institutu berria behar dugu/Beste institutu bat behar dugu...).

-Erakusleak (honengana, hauengana...; honengan, hauengan...).

-Zenbatzaileak:

  • Zehaztuak: zatikiak (bosten bat, bost seiren...); ehunekoak eta portzentajeak (ehuneko bost, hamarretik bik...).
  • Banatzaileak: -na (Zenbana? Bana, bina... Disko bana erosi dute); -naka (Launaka sartu dira...); -ko (Liburu bakoitzeko, 10 euro kobratu digute...).
  • Zehaztugabeak (ugari, makina bat, zenbait, hainbat...).
  • Esapide zenbait (hogeiren bat, baten bat, bizpahiru, bost axola, hamaika arrazoi...).

5.-Adjektibo-sintagma:

-Izenondoak:

  • Elkartuak: izena+adjektiboa (sudur-luze edo sudurluze, ipurtarin...).
  • Eratorriak: -koi (herrikoi...), -kor (sarkor...), -erraz (konponerraz...), -ezin (konponezin...), -tiar (goiztiar...).
  • Graduazioa: askea (erabat itsusia, txit arina...); atzizki bidezkoa (askoz larriagoa da...).
  • Esamoldeak: -arena egin (pailazoarena egin...).
  • Generoa: kasu bereziak (gizajo/gaixo...).

-Izenlagunak:

  • Zenbatzailea+izena+-(e)ko (bi urteko umea, hiru litroko botila, zenbateko prezioa?...).

-Aposizioa:

  • Aposizio ez-murrizgarria, aposizioa IS denean, kasu guztietan (Julian Gaiarrerena, Erronkariko tenorearena, da eskutitz hori...).
  • Aposizio ez-murrizgarria, aposizioa perpausa denean, batez ere NOR kasuan (Asier, nirekin bizi dena, gaixotu egin da...).

e. B1 Aditz-sintagma.

-Aditza.

1.-Ezaugarri orokorrak:

  • Aditzaren egitura: aditzoina, partizipioa, aditz-izena (etor, etorri, etortze...).
  • Komunztadura: subjektu+predikatua+atributua edo osagarria:
  • Aditzarekin komunztaduran datozen elementuen elipsia ([zuk] [niri] [partiturak] utzi zenizkidan...).
  • Zenbait aditzen erregimena (begiratu, deitu, eragin, gonbidatu, itxaron, abisatu...).

2.-Indikatiboko orainaldia:

  • NOR-NORI trinkoa: egoki (dagokio...).

3.-Indikatiboko lehenaldia:

  • NOR trinkoak, pertsona guztietan: egon, joan, ibili, etorri (zeunden, zindoazen...).
  • NOR-NORK laguntzailea, pertsona guztiak (ninduzun, gintuzten...); eta trinkoak: eraman, ekarri 1. eta 3. pertsona (nekarren, zekarren, neraman, zeraman).
  • NOR-NORI laguntzailea, NOR 3. pertsona (zitzaidan, zitzaizkidan...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea, pertsona guztiak (nion, zenidan...).

4.-Aspektua geroaldiko markarekin:

  • Iraganeko gertakizuna (Etorriko zela esan zuen...).
  • Ustea (Non da Jon? Bere anaiak jakingo du...).
  • Baimena (Utziko didazu sartzen...).

5.-Baldintzazko adizkiak (alegiazkoak, oraina):

  • NOR laguntzailea (izanen balitz..., litzateke...).
  • NOR-NORK laguntzailea (hartuko balu..., luke...).
  • NOR-NORI laguntzailea (etorriko balitzait..., litzaidake...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea (emango balit, banio, balizkit, banizkio..., lioke, nioke, lizkidake, nizkioke...).

6.-Aginterako adizkiak:

  • NOR aditz trinkoak: egon (zaude hor...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea (iezaiozu, iezaiozue...).
  • 3. pertsonako agintera trinkoak (doala, dagoela...).

7.-Ahalerako adizkiak: NOR laguntzailea (ninteke, liteke).

8.-Subjuntiboa (maila honetarako ez da adierazlerik proposatzen).

9.-Aditz-lokuzioak (behar izan/nahi izan/ezin izan/ahal izan):

  • Aspektua baiezko eta ezezko perpausetan (Ez dut erosi nahi izan; Egunero joan behar izaten dut...).

10.-Aditz-izena:

  • -t(z)eko prest, gogoa, beldurra, asmoa (joateko prest, hondartzara joateko gogoa...).
  • -t(z)en: utzi, ahaztu aditzekin (Semeak utzi ditugu telebista ikusten. Aitatxiri ahaztu zaio pastelak egiten...).
  • -t(z)ea: ahaztu aditzarekin (Aneri tarta prestatzea ahaztu zaio...).
  • -t(z)eak, -t(z)eari (Horrela ikusteak sutan jartzen nau. Erretzeari utziko dio...).
  • -t(z)earen, -t(z)earekin, -t(z)eaz (egitearen garrantziaz, egitearekin batera, egiteaz harro dago...).

11.-Bestelako aditzak:

  • Adizki inpertsonalak (Hemen ez zaigu/digute kasurik egiten. Eguberrietan asko edaten da. Ez dago etortzerik...).
  • Moduzko partikulak aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean: ote (Berak egin ote zuen?...) eta omen/ei (Berak egin omen zuen...).
  • Ekintzen korrelazioa eta denbora-moduen komunztadura. Denboraren korrelazioa narrazioan (Etxera deitu du/zuen berandu datorrela/etorriko zela esateko...).

-Adberbio-sintagma.

1.-Aditzondoak:

Lekuzkoak (urruti, gertu, inongo, nonbait, edonon...).

  • Moduzkoak (honelaxe, ozta-ozta...).
  • Denborazkoak (zazpiak jota, uda partean, gazte denboran...).
  • Iritzizkoak (jakina...).
  • Zalantzazkoak (agian, antza, dirudienez, itxuraz...).
  • Graduatzaileak (zeharo, erabat, izugarri, gogotik, biziki, -egi, lar, sobera...).
  • Beste maila batzuk: erdi, benetan (Erdi biluzik kaleratu zen. Benetan ondo jo zuten pieza...).
  • Aditzondo eratorriak: -ki (gardenki, automatikoki...), -ka (keinuka, gordeka...), -ro (geldiro...), -to (ederto...), -(r)ik (osorik, hutsik...).
  • Galdetzaileetatik eratorritakoak (inon, inongo, inondik, inola, nonbait, nolabait, edonon, edonola...).
  • Jarreren adierazpena (nire ustez, bere iritziz, ziur asko, jakina!, noski, zalantzarik gabe, badaezpada ere, dirudienez, itxura denez, hurrean, antza, agian, beharbada...).
  • Esamolde adberbialak (hamaika bider...).

2.-Postposizioak:

  • NOR edo partitiboa eskatzen dutenak: -(r)ik eza (ur eza, diru[rik] eza...).
  • NOREN/ZEREN eskatzen dutenak (bidez, bitartez, arabera, eske, beharrean, mende[an], ordez, partez, truk[e], jabe...).
  • NORI/ZERI eskatzen dutenak: esker (zuri esker...).
  • Instrumentalarekin ([zerez] gain[era], bestalde[an]).
  • Denbora adieraztekoak (hemendik aurrera/aitzinera, handik aurrera/aitzinera, barru...).

f. B1 Sintaxia.

-Perpaus bakunak.

1.-Komunztadura (ikus A1).

2.-Adierazpen-perpausak (ikus A1).

3.-Galde-perpausak (ikus A1).

4.-Aginte-perpausak (ikus A1).

5.-Harridurazkoak:

  • Erakusleak erabiliz:
  • Hau da hau! (Hau da hau, eguraldi ederra!...).
  • ... hori! (Mugi zaitez alfer hori!...).
  • Erakusleak izenaren aurretik (Hau zorte txarra!...).
  • Esapideak erabiliz:
  • Zer arraio! (Ez gara joango, zer arraio!...).
  • Nola demontre? (Nola demontre esan diozu hori?...).
  • Nolako...! Zelako...! (Nolako itxura duzun!...).
  • Indargarriak erabiliz:
  • ea... -(e)n! (Ea esnatzen zaren!...).
  • bai... (Bai zaila dela ariketa hau!...).

-Interjekzioak erabiliz:

  • Arraioa! Alde! Jakina!...

-Perpaus elkartuak.

a. Juntadurazkoak:

1.-Emendiozkoak:

  • Bai... bai (Bai larunbatean, bai igandean, kanpoan bazkalduko dugu...).
  • Ez... ez (Ez azaroan, ez abenduan, ez du euririk egin...).
  • Ez bakarrik... ere (Ez bakarrik Jon, beste guztiak ere galdu dira...).

2.-Hautakariak (ikus A1 eta A2).

3.-Aurkaritzakoak: baizik eta (Ez dago etxean, baizik eta bulegoan...).

b. Menderakuntzazkoak:

1.-Perpaus osagarriak:

-Galde-perpausak: galde-hitza eta partizipioa (Ez dakit zer egin -ez dakit zer eginen dudan-. Ikusiko dut non lo egin -ikusiko dut non lo egiten dudan-...).

2.-Erlatibozkoak:

  • Erreferente gabea, NOR, NORK eta NORI kasuekin, Galdera egin zuena. Mendian galdu zirenek. Bost urte dituztenei...).
  • -(r) iko (Erosiriko ogia...).

3.-Konparaziozkoak:

  • Berdintasuna:
  • Adina (Horrek guk adina daki...).
  • Moduan (Bertakoen moduan egiten du ingelesez...).
  • Moduko (Zure moduko ikaslerik ez dago...).
  • Desberdintasuna:
  • Ez bezala (Zuk ez bezala egin dugu...).
  • Honen, horren (Ez duzu horren gaizki egin...).
  • Konparazio erromanikoa:
  • Zenbat eta... -ago (hainbat eta, orduan eta) ...-ago (Zenbat eta gutxiago jan, hainbat eta lodiago nago. Zenbat eta kirol gehiago egin, orduan eta indartsuagoa izanen zara...).
  • Superlatibo erlatiboa: ahalik eta... -en (Ahalik eta lasterren...).

4.-Baldintzazkoak (alegiazkoak, orainaldia eta lehenaldia):

  • Aditza jokatuta (Ikusiko banu, ezagutuko nuke. Ikusi banu, ezagutuko nuen...).
  • Aditza jokatu gabe: -(e)z gero (Nahi izanez gero...).

5.-Denborazkoak:

  • Aldiberekotasuna: -(e)n guztietan/gehienetan/bakoitzean (Etortzen zaren guztietan alaitzen nauzu...).
  • Aurrekotasuna: -t(z)erakoan (Kirola egiterakoan beroketa egin behar da...).
  • Ondokotasuna: partizipioa+orduko (Kalera atera orduko hasi zuen euria...).
  • Iraupena:
  • -(e)n bitartean (Jaten duzun bitartean, zaude isilik, mesedez...).
  • -(e)netik (Joan zenetik alaiago dago...).

6.-Helburuzkoak: -t(z)eko asmotan (Txinara joateko asmotan nabil...).

7.-Kausa eta ondorioa:

  • Kausazko perpausak:
  • Aditza jokatuta: -(e) nez gero (Ezertarako behar ez nuenez gero, bota egin nuen...).
  • Aditza jokatu gabe:
  • -t(z)earren (Zenbat emango dizute hori garbitzearren?...).
  • ?-t(z)eagatik (Zu ikusteagatik etorri naiz...).
  • Ondoriozkoak, menderagailurik gabe:..., hain da... (Ez du lana bukatuko, hain da alferra...).

8.-Kontzesiozkoak:

  • Jokatu gabeko aditzekin:
  • Partizipioa+-ta ere (Mesedez eskatuta ere, ez zituen gauzak berehalakoan uzten...).
  • Partizipioa+arren (Etorri arren, ez zuen ikusi...).
  • Jokatutako aditzekin.
  • -(e)n arren (Galdu dugun arren, ez gaude haserre...).
  • Nahiz eta... -(e)n (Nahiz eta urruti utzi gaituen, garaiz iritsi gara...).
  • Ba-... ere (Gaixorik bazegoen ere, umore ona zuen...).

9.-Moduzkoak:

  • -(e)n bezala/-(e)n bezalakoa (Nahi duzun bezala; Nahi zenuen bezalako jertsea...).
  • -(e)n neurrian (Ahal dugun neurrian eginen dugu...).
  • -(e)n moduan (Egunkariak dioen moduan), -(e)n eran, -(e)nez, -(e)naren arabera (Egunkariak dioenaren arabera...).

g. B1 Kohesiorako baliabideak (ikus 4.2.1.3.c. atala ere):

-Testu-markatzaileak.

1.-Antolatzaileak:

  • Hasiera (aurrena, egun hartan, lehenengo eta behin...).
  • Informazioa gehitu (gainera, are gehiago, bestalde, ez hori bakarrik, hau ikusi eta gero, segidan, honetaz gain...).
  • Gai aldaketa (dena dela, dena den...).
  • Ondorioa (azken finean...).
  • Sailkapena (alde batetik..., bestetik...).
  • Indartzea (berriz, berriro diot...).
  • Adibideak ematea (besteak beste, esate baterako, hau da...).
  • Laburtzea (konklusio gisa, laburbilduz, hitz batean...).
  • Denbora eta espazioa mugatzeko antolatzaileak (orain dela, maiz, sarritan, aurreko egunean, gaurtik antzina, horren ondotik, biharamunean, handik gutxira, jadanik, dagoeneko, bertan, gibelaldean...).

2.-Lokailuak:

  • Emendiozkoak (behintzat, era/modu berean, gutxienez...).
  • Hautakariak (gainerakoan, aldiz...).
  • Aurkaritzakoak (hala ere, hala eta guztiz ere, dena dela/den, berriz, ordea...).
  • Ondoriozkoak (hortaz, honenbestez, horrenbestez, hala...).
  • Kausazkoak (izan ere, bada, hain zuzen ere...).

-Puntuazioa.

Atal honetan, mailari dagozkion puntuazio baliabideak zehaztu dira, bai kohesioari bai ortografiari soilik dagozkionak, arrazoi praktikoengatik.

  • Puntua:
  • Mendeak adierazteko (XXI. mendea...).
  • Oso laburdura erabilietan: adib. (adibidez), e.a. (eta abar), orr. (orrialdea(k), zenb.(zenbakia), jn. (jauna), and. (andre) ...
  • Punturik ez, nazioarteko unitateetan: m (metro), km (kilometro), g (gramo), ml (mililitro), seg (segundo), min (minutu), h (ordu) ...
  • Sigletan, punturik ez: EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa), EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea) ...
  • Koma:
  • Azalpenezko mendeko esaldia amaieran dagoenean (Eramanen niola esan nion, presa zeukan eta...).
  • Lokailuak eta lokuzioak, koma artean (ordea, gainera, adibidez, orduan, egia esan, hain zuzen ere, beraz, hau da, azkenean, nire ustez, hala ere, batez ere, hasteko...).
  • Data idaztean, toki-izenaren ondoren (Iruñean, 2009ko urriaren 20an...).
  • Eten-puntuak: esaldia bukatu beharrik ez dagoenean (Badakizu nolakoa den...).
  • Komatxoak:
  • Hitzez hitzeko aipamenak egiteko (Honela erantzun zion: "Hori nire esku"...).
  • Izengoitiak emateko ("Kaskagorri" deitzen diogu...).
  • Marra luzea.
  • Norbaiten hitzak hitzez hitz ematen direnean, narratzailearen hitzak tartekatzeko (-Nondik etorri zara? -galdetu zion- Oso berandu da...).
  • Marratxoa:
  • Atzerriko hitz ezezagunak deklinatzeko (Minsk-en...).
  • Hitz elkartuetan, bigarrena lehendabizikoaren oihartzuna denean (ikusi-makusi, zehatz-mehatz...).
  • Errepikapenetan, indargarri (garbi-garbi, txukun-txukun...). Marratxorik ez, ordea, aurrez aurre modukoetan (*aurrez-aurre..).
  • Hitz elkartuetan, hitz-bikoteak osatzeko (joan-etorri; ikus-entzuteko; aurre-atze...).
  • Apostrofoa t?erdi hitzean (Agur t?erdi!).

-Hitz-ordena.

  • Adjektibo-sintagma: adjektiboaren eskuinean jartzen diren graduatzaileak (txiki samar...).
  • Perpaus bakunaren hitz-ordena markatua (mintzagaia eta galdegaia):
  • Mintzagaia (solasaldiaren markoa edo informazio "ezaguna"), esaldiaren hasieran, edo amaieran (galdegaia +aditza blokearen aurretik edo atzetik):
  • Kepak Mireni oparia erosi dio.

? Oparia ALDE ZAHARREAN erosi dio.

? ALDE ZAHARREAN erosi dio oparia.

  • Ezezko perpaus bakunen hitz-ordena: Ezetza bera galdegai denean, hasieran jartzen da (EZ DUT ETORRI NAHI Jonerekin).
  • Osagarria galdegai denean: ez+ad. laguntzailea+ galdegaia+ad. nagusia+(lokuzioa): Ez naiz JONEREKIN etorri. Ez dut JONEREKIN etorri nahi.
  • Perpausaren zenbait osagai indartu, ordena markatuan:
  • Izenordaina+aditza (Kotxea NERONEK eman nion...).
  • Erakuslea+aditza (HAUXE da erosi nahi dugun etxea...).
  • Aditzondoa+aditza (HANTXE ikasi nuen nik ere...).
  • Aditzaren baieztapena/ezeztapena+aditza (BADAKI zein den. EZ GOAZ herrira...).
  • Beste fokalizazio osagarri batzuk:
  • Harridurazko hitzak erabilita (A ze suertea daukaten batzuek!. Hi haiz hi!...). A zer nolako...! esamoldea (A zer nolako jenioa duzun!...).
  • Errepikapena (Neka-neka eginda heldu zen. Jan eta jan egon gara...).
  • Luzaketa fonikoa (Eneee! Edeeeerra da, gero!...).
  • Hitzak silabaka esatea (Nola esan behar dizut? EZ-DE-LA-NI-RE-ERRU-A!...).
  • Graduatzaile lexikoak (izugarri garestia, sekulako kotxea...).
  • Erlatiboaren kokagunea izen-sintagman: determinatzailea+adjektiboa+erlatibozko perpausa+adjektiboa +determinatzailea (belarri luzeak dituen txakur txuri hori/txakur txuri hori, belarri luzeak dituena...).
  • Aditz deklaratiboak (esan, agindu, proposatu...) hasieran jarri ohi dira esaldi konposatuetan (Esan du eginen duela. Azaldu du ardoa nola egiten den...).

-Baliabide paralinguistikoak.

1.-Ahozko komunikazioa:

  • Ahotsaren modulazioa: tinbrea, tonua, intentsitatea eta bolumena, erritmoa eta etenaldiak.
  • Euskarazko onomatopeia ohikoenak (danba, plisti-plasta, klask, zipli-zapla...).

2.-Idatzizko komunikazioa:

  • Osagarri grafikoak: eskemak, mapa kontzeptualak, organigramak, krokisak, dokumentu-mapak...
  • Ikurrak: marra-estiloak, geziak, bandak, lotura-marrak, estekak...
  • Ezaugarri tipografikoak:
  • Letrak: estiloa (beltza, etzana, azpimarratua), tipoa, tamaina...
  • Koloreak: marra-koloreak, letra-koloreak, kolore betegarriak.
  • Mailari dagozkion testu-generoen formatuak (ikus aurreko mailak).

4.2.2.4. B2 maila.

a. B2 Lexikoa eta semantika.

Ikasleak hiztegi orokor zabala du, gai ezagun zehatz eta orokorretan (gaurkotasuneko gaiak, bere interesekoak...). Bere espezialitateko lexikoa ezagutzen du. Informazio zehatza eta fidagarria emateko moduko gaitasun lexiko-semantikoa du giza-funtzio gehienetan (narratzeko, azaltzeko, ikuspegiak arrazoitzeko...). Hitzen balio semantikoaren gaineko kontrola du, eta badu gaitasunik formulazioa aldatzeko, hitz bera ez errepikatzearren, edo hitz egokiago bat ematearren: sinonimoak, nahasmena sor dezaketen hitzak, inguruko hizkuntzekin sor daitezkeen interferentziak...

b. B2 Fonetika, fonologia eta intonazioa.

-Euskaltzaindiaren aholkuak (hastapenak): EBAZ (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua, Euskaltzaindia, 87. araua, 1998).

-Fonemak ahoskatzean egon daitezkeen aldaerak ezagutu eta bereizi (kalea/[kalia], astoa/[astua], behar/[biar], bihar/[bijer]...).

-Intonazioa:

Euskal hitzen berezitasun batzuk:

  • Pluralak azentua tokiz mugitzen du: [etxéa/étxeàk]...
  • Aditzak: silaba bakarreko oina duten aditzek azentua hasieran: [sáldu], [hártu], [kéndu]... Gainerako aditzek, bestela: [egín[, [esán], [etórrì]...
  • Azentua tokiz mugitzen da aditz aspektua aldatzean: [ikási/ikásikò]...
  • Ba- eta ez partikula klitikoak aditzetan: dator/badator/ez dator [datór/bádatòr/èztatòr]...
  • Ere partikularen izaera klitikoa: zu ere [zúere]...
  • Erakusleak: [zúre], [alába] > [zuréalabà]...

c. B2 Ortografia.

-Txikigarriak bereizteko egiten diren aldaketak (zuri>txuri, polita> pollita, zakur>txakur...).

-Maileguen egokitzea: x-dunak (xenofobia, taxi, testu...); g-, j- eta y-dunak (birjina, jogurt...); lehenengo silabako r- edo s-dunak (radar, izpiritu, stop...); o edo u amaiera dutenak (titulu, minutu, segundo...).

-Hizki larrien erabilera tituluetan (Axularren Gero...) eta elementu berezituetan (Lurra Eguzkiaren inguruan dabil...); baina, letra xehez, astro adiera hertsitik kanpokoak (Gure eguzki-sistema ez da bakarra...).

-Orduak.

-Ortografiazko berezitasunak (ba-, bait-...).

-Sigla erabilienak (BEZ, NUP, AEB, EHUko irakasleak, NBen bilera, AEBetako atletak, HIESaren zabalkundea).

d. B2 Izen-sintagma.

1.-Izena:

-Izen motak eta generoa, numeroa, eta kasua: sakontzea eta zabaltzea.

-Beste kategoria gramatikal batzuk izen bihurtzea (Bapo eman digute jan-edana...).

-Izen eratorriak. Atzizkiak: -(k)ari (opari...), -(t)eria (tresneria...), -go (jabego...), -ki (beroki..., txerriki...), -kizun (ospakizun...), -kunde (erakunde...), -tza (nekazaritza..., jendetza...).

-Elkartuak:

  • Izena+izena (kirol-denda, mari-mutila...); iz. eratorria+izena/izena+iz. eratorria (hurbiltze saio, odol emaile...); aditz erroa+izena (logela, idazlan...); ad. erroa+adjektiboa (ezkonberri...); izena+adjektiboa (katagorri, gibelurdin...); partizipioa+partizipioa (joan-etorri, hartueman...); izena+aditza (denborapasa...); adjektiboa+aditza (berridatzi...).

-Maileguak: aurrizkiak (mikroegitura...); atzizkiak (burutazio, amorante...). Zenbait hitz (krokodiloa...).

-Onomatopeiak (plista-plasta, kili-kolo, zurrumurru...).

-Sigla erabilienak (EAE, AEK, EH, AEB...).

2.-Deklinabidea eta galdetzaileak:

-Deklinabide osoaren erabilera, izen berezi eta arruntetan (singularra, plurala etamugagabea).

-Bereziki landuko dira izenordainak, determinatzaile zenbatzaile zehaztugabeak eta erakusleak. Kasu guztiak.

-Prolatiboa: -tzat/-tako/-dako (atezaintzat, tontotako...).

3.-Izenordainak:

Izenordain arrunten, indartuen, bihurkarien, elkarkarien eta zehaztugabeen erabilera.

4.-Determinatzaileak:

-Erakusle indartuen erabilera (hauxe, horixe...).

-Zenbatzaileak:

  • Zehaztuen zenbait erabilera sendotu: zatikiak (zortzirena), ehunekoak (ehuneko zazpi...), banatzaileak (seina, bana...), zenbait esapide (bospasei, hogei[ren] bat, baten bat...).
  • Zehaztugabeak.
  • Orokorrak.

5.-Adjektibo-sintagma:

-Izenondoak:

  • Elkartuak: aditza+adjektiboa (hasi berri...); adjektiboa+adjektiboa (luze-labur, hotz-bero...).
  • Eratorriak. Atzizkiak: -bako (ganorabako...), -bera (hozbera...), -tiar (goiztiar...), -gaitz (neurgaitz...).
  • Graduazioa: askea (nahiko, oso, guztiz, biziki, gogotik, zeharo...); finkoa (larregi, areago...) eta atzizki bidezkoa (zahartuxe...).
  • Konparazioa: are... -ago (are txikiago, are handiago...).
  • Aditz-partizipioa adjektibo gisa (gezur asmatua; oilo errea; Auto lapurtu batean egin zuten ihes...).

-Izenlaguna:

  • Deklinabide kasuei -ko atzizkia erantsita (tontorrerainoko zidorra, ikasleendako kopia...).
  • Izena+-(e)ko (hitzeko gizona...); izena+adjektiboa+-(e)ko (indar handiko pertsona...); zenbatzailea+-(e)ko (egun osoko lana, zenbateko diru-laguntza du?...).
  • Postposizio bitartez sorturiko izenlagunak (legearen aurkako/aldeko iritzia, itzulpengintzari buruzko hitzaldia...).
  • NOREKIKO (kanpotarrekiko harremanak...).
  • NORENGANAKO (zaharrenganako begirunea...).
  • NORAINOKO (hemendik aterainoko sugea...).

-Aposizioa:

  • Aposizioa ez-murrizgarria, aposizioa perpausa denean, kasu guztietan (Asierri, atzo ezagutu zenuenari, gertatu zaio hori...).

e. B2 Aditz-sintagma.

-Aditza.

1.-Ezaugarri orokorrak:

  • Aditz jokatuak eta jokatugabeak (Atzo gertatu zena larria izan zen/Atzo gertatutakoa larria izan zen...).
  • Hika eta zuka tratamenduak ezagutu (ondo zegok, egonen gaitun...).
  • Subjektu-predikatu-atributu edo osagarria: haien arteko komunztadura finkatzea.

2.-Indikatiboko orainaldia:

  • NOR, trinkoak: etzan (datza).
  • NOR-NORK, trinkoak: iraun (dirau, diraute), erabili (darabilte, darabil...).
  • NOR-NORI, trinkoak: jario (dariola).
  • NOR-NORI-NORK, trinkoak: iritzi (deritzozu...).
  • NOR-NORI laguntzailea, pertsona guztiak (natzaizu, zatzaizkit...).

3.-Indikatiboko lehenaldia:

  • NOR-NORK trinkoak: ekarri, eraman (pertsona guztiak); pluralgileak (neramatzan, zekartzaten...) eta esan/erran, 3. pertsona (zioen...).

4.-Aspektua:

  • Aspektu burutua adierazteko izan partikularen erabilera (Askotan joan izan naiz...); partizipio nominalizatua (Liburu hori irakurria dut...).
  • Etorkizuna adierazteko esamoldeak: -t(z)ekoa izan (Bihar joatekoa naiz...), -t(z)eko eduki (Ikusteko daukat...).

5.-Baldintzazko adizkiak (alegiazkoak):

  • NOR laguntzailea, lehenaldia, (joan balitz, joango zen...), eta trinkoa, orainaldia: egon (balego, legoke).
  • NOR-NORK laguntzailea, orainaldia, pertsona guztiak (eramango bagintuzu, zintuzkegu...); lehenaldia, NOR 3. pertsona (ikusi izan balu, izanen zuen...).
  • NOR-NORI laguntzailea, lehenaldia, NOR 3. pertsona (gustatu izan balitzait, gustatuko zitzaidan...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea, lehenaldia (esan balit, esango nion...).

6.-Aginterako adizkiak:

  • NOR, trinkoa: ibili (zabiltza...).
  • NOR-NORK laguntzailea, pertsona guztiak (nazazue, gaitzazue...), eta trinkoak (egizu, jakizu...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea (iezaiozu, iezazkiozu...), eta trinkoak (egiozu, eutsiozu, emadazu...).
  • 1. eta 3. pertsonako zehar-agintera aditz jokatuaz, subjuntiboan, orainaldian ?dadila, gaitezen, dezala, dezagun...? (Lehenbailehen buka dezadala eskatu dit...).

7.-Ahalerako adizkiak:

  • NOR laguntzailea, alegiazkoak, pertsona guztiak (nintekeen, ninteke...).
  • NOR-NORK laguntzailea, alegiazkoak, NOR hirugarren pertsona denean (zezakeen, lezake...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzaileak, orainaldia (diezaioket...).
  • Ahala eta ezina, aditz-izenaz egina (-t[z]erik/-t[z]ea izan/ukan/eduki/egon).

8.-Subjuntiboa (orainaldia):

  • NOR laguntzailea (nadin...).
  • NOR-NORK laguntzailea (dezadan, ditzadan...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea (diezaioten...).

9.-Aditz-lokuzioak:

  • Aditz-lokuzioak (logura, haserre, komeni izan...).
  • Laguntzailearen elisioa nahi izan, ezin izan, behar izan aditzetan, eta beste zenbait aditz-lokuzio eta esamoldetan (Gauzak hala datozela-eta, guk zer eginen dugu, ba? Konformatu egin behar. Nahi, bai, baina bankuak mailegua ukatu zigun eta ezin erosi pisua...).

10.-Aditz-izena:

  • -t(z)etik (Egitetik libratu gara...).
  • -t(z)ea ?nahi, nahiago? (Osasunak irabaztea nahi dugu/guk irabazi nahi dugu...).

11.-Bestelako erabilerak:

  • Partizipioak: -Ø (Kotxe lapurtu batean egin zuten ihes); -ta (Amaituta ditugu lanak); -(r)ik (Asperturik zebiltzan); erdi, berria, zaharra... (Erdi galdua dabil. Bazkaldu berria da. Ez da jan zaharra...); beste batzuk (Ez dugu nora joanik. Ezetz asmatu!...).
  • Aditz eragileak: -arazi (Ezkonarazi gaituzte...), -t(z)era behartu (Hori egitera behartu naute...) eta eragin (Barre eragin dit...).
  • Baimena eskatzea (Ba al dut sartzerik? Sar liteke?...).
  • Partikula modala aditz laguntzailearen eta nagusiaren artean: bide (Birusa sartu bide zaio ordenagailuan...).

-Adberbio-sintagma.

1.-Aditzondoak:

  • Denborazkoak (agudo, harrezkero, arestian, artean...), moduzkoak (aise, blai, dotore, itsu-itsuan...) eta lekuzkoak (hurrean...).
  • Baieztapenezko, ezeztapenezko edo zalantzazko aditzondoak (menturaz, itxuraz, apika...).
  • Iritzizko aditzondoak (nonbait...).
  • Aditzondoaren gradua (oraintsu, halaxe, berandutxo/beranduxko...).
  • Eratorriak: -kiro atzizkia (emekiro...).
  • Gero, indargarri gisa (Garesti zegok, gero!...).

2.-Postposizioak:

  • NOREN eskatzen dutenak: kontu, esku, orde(z) (Utzi hori nire kontu; Zure ordez joango naiz...).
  • NORI eskatzen dutenak: so (Itsasoari so zegoen...).
  • NOR eskatzen dutenak, aditza isilduta: Beharrean (Auto beltza beharrean, gorria ekarri...).

f. B2 Sintaxia.

-Perpaus bakunak.

1.-Komunztadura (ikus A1).

2.-Adierazpen-perpausak (ikus A1).

3.-Galde-perpausak (ikus A1 eta A2).

4.-Aginte-perpausak (ikus A1).

5.-Harridurazkoak:

  • Eskerrak... (Eskerrak etorri zaren...).
  • Gaitz erdi!; lastima!; alajaina!; bai horixe!...
  • Elementuen errepika (Luze-luzea!...).
  • Erlatiboaren erabilera (Hau sasoia daukaguna!...).
  • Esamolde indargarriak:... gero (Leloa zara, gero!...),... eta (Zurea da eta!...) ...

-Perpaus elkartuak.

a. Juntadurazkoak:

1.-Emendiozkoak:

  • Eta juntagailuaz lotutako elementuen deklinabidea (Mikel eta Anek egin dute/Mikelek eta Anek egin dute; Zuk eta guk egin dugu/*Zu eta guk egin dugu).
  • Ez ezik (Kafea ez ezik tostadak ere hartuko ditut...).

2.-Distributiboak:

  • Zein, nahiz (Hizkuntza bat nahiz bestea, atorra hori zein bestea...).
  • Dela... dela (Dela oinez, dela bizikletaz, ederra da mendian ibiltzea...).
  • Zein... zein (Zein kotxez zein trenez, ordu bertsuan iritsiko gara...).
  • Nahiz... nahiz (Nahiz hau nahiz bestea, hartzen duzuna hartuta, gustura ibiliko zara...).
  • Dela... dela (Dela oinez, dela bizikletaz, ederra da mendian ibiltzea...).

3.-Hautakariak (ikus A1 eta A2).

4.-Aurkaritzakoak (ikus A1 eta A2).

b. Menderakuntzazkoak:

1.-Perpaus osagarriak:

  • Adierazpen-perpausak: -(e)nik eta -(e)la bereizi (Ez dut uste ezkondua denik/Ez da egia ezkondu dela...).
  • Galde-perpausak: ote indargarria (Ez dakigu zer egin ote duten...).
  • Aditz-izenaz egindako perpausak:
  • -t(z)ea -nahi, nahiago- (Osasunak irabaztea nahi dugu...).

2.-Erlatibozkoak: galde-hitza eta partizipioa (Ez daukagu zer eginik. Ez dute non lo egin...).

3.-Konparaziozkoak:

  • Berdintasuna:
  • -(e)n bezain (Ez da dirudien bezain gaiztoa...).
  • -(e)n bezalakoa (Zaren bezalakoa izanda, urruti iritsiko zara...).
  • -(e)n adina, -(e)n hainbat (Nahi duzuen adina jan dezakezue...).
  • -(e)n besteko, adinako, bezainbesteko (Ez da normala horrek duen besteko pazientzia izatea...).
  • -(e)n bezainbat, bezainbeste (Nik zuk bezainbeste dakit...).
  • Konparazio erromanikoa (Nolako egurra, halako ezpala. Zer ikusi, hura ikasi...).

4.-Baldintzazkoak:

-Jokatutako aditzak: alegiazko orainaldia eta lehenaldia bereizi, baita ondorioan izan daitezkeen aukerak ere (Asko ikasi izan banu, proba gaindituko nuen/nukeen./Medikuntza ikasi izan banu, orain medikua izango nintzateke eta lana izango nuke./Asko ikasiko banu, proba gaindituko nuke...).

-Aditza jokatu gabe:

  • -(e)z gero (Behar izanez gero...).
  • Ezean, ezik (Legea bete ezean, ezin dira aurkeztu. Bidea erakutsi ezik, nekez aurkituko dugu borda hori...).

5.-Denborazkoak:

  • Aldiberekotasuna:
  • -(e)la(rik) (Haurra nintzelarik, musika ikasi nuen. Oporretan nengoela ezagutu nuen...).
  • Aurrekotasuna:
  • -(-(e)n) orduko (Suhiltzaileak agertu orduko errea zegoen dena...).
  • Ondokotasuna:
  • -takoan (Bazkaria amaitutakoan aterako gara...).
  • -(-(e)n) orduko (Zu agertu orduko joango gara...).
  • -t(z)earekin batera (Ohean sartzearekin batera lokartu da...).
  • Iraupena adieraztekoak:
  • -(e)nez geroztik (Karrera bukatu zuenez geroztik, ez zuen libururik hartu...).
  • -(e)n artean (Haserre zaudeten artean hobe duzue ez elkartzea...).
  • Harik eta... arte (Harik eta sendatu arte, geldi egon beharko duzu...).
  • Bitartean (Sendatu bitartean, geldi egon beharko duzu...).

6.-Helburuzkoak:

  • Aditza jokatu gabe: -t(z)earren (Haren maitasuna izatearren edozertarako prest zegoen...).
  • Aditza jokatua: subjuntiboan (Erosoago egon zaitezen ekarri dizut burukoa...).

7.-Kausa eta ondorioa:

  • Kausazko perpausak, aditza jokatuta:
  • -(e)la medio, -(e)la kausa (Zure lagunen gestioak zirela medio lortu zuen diru-laguntza hori...).
  • -(e)nez gero (Garesti samar daudenez gero, gutxi saltzen dira...).
  • -(e)la... -(e)la... (Dela lana, dela familia, beti berdin, ezin lasai bizi...).
  • Ondoriozkoak:
  • Hain/hainbeste... ezen/non... bait-/-(e)n (Hain zen toki ederra eta lasaia non paradisuan ginela uste baikenuen...).

8.-Kontzesiboak, jokatu gabeko aditzekin: -agatik (Esanagatik ez zuen kasurik egin...).

9.-Moduzkoak:

  • -(e)n aldetik (Irakaslea zaren aldetik esan dezakezu...).
  • -(e)n, eran, legez, antzera, gisan (Egizue zeuek ere besteek egin duten antzera...).
  • -(e)nez (Lehenago esan dudanez, hori ez da egia...).
  • -ba-... bezala (Aberatsak bagina bezala zabiltza, erruz gastatzen...).
  • -(e)la(rik) (Sofan erdi-etzanda zegoen, hankak mahai gainean zituela. Txiklea jaten ari zela hasi zaigu hizketan...).
  • Aditzaren elipsia (Zigarroa ahoan (zekarrela) igo zen autobusera...).
  • -t(z)eko moduan (Lanean hasteko moduan nago ni!...).
  • ahala (Orduak aurrera joan ahala, esperantza etsipen bihurtu zen...).

g. B2 Kohesiorako baliabideak (ikus 4.2.1.3.c. eta 4.2.2.3.g. atalak):

-Testu-markatzaileak.

  • Agurretako formulak (jaun-andreok, lagunok...).
  • Gaia edo asmoa aurkezteko sarrerak (hasteko esan dezadan, ezer baino lehen, lehenik eta behin, aztertuko dugun gaia, idazlan/mintzaldi honen helburua...).
  • Gaiaren jarraipena (era berean, hariarekin jarraituz, behinik behin, halaber...).
  • Balorazioa (tamalez, jakina denez, ez gaude ados horrekin, bat gatoz; sentitzen dugu, baina...).
  • Iritziak nabarmentzea (onartu behar da, dudarik gabe, zer esanik ez, ez dago zalantzarik...).
  • Kontrastatzea (bestela ere, gaia aldatuta, edozein modutan ere, hori horrela izanik ere, gaia alde batera utzita...).
  • Berriz azaltzea (hau da, bestela esan...).
  • Zuzentzea (hobeki esan, beste era batera esateko...).
  • Zehaztea (zehatz esateko, zehatzago, egia esan, egia esateko...).
  • Gogora ekartzea (jakina den bezala, hamaika aldiz esan dugun moduan...).
  • Bukatzea (amaituko nuke esanez, esandakoaren arabera...).
  • Laburbildu eta ondorioak ateratzea (guztira, hartara, honen ondorioz, kontuan izanik...).
  • Agurtzeko formulak (zure erantzunaren zain...).

-Puntuazioa.

Atal honetan, mailari dagozkion puntuazio baliabideak zehaztu dira, bai kohesioari bai ortografiari soilik dagozkionak, arrazoi praktikoengatik.

  • Puntua:
  • Ez oso ohiko laburduretan paratzen da: etorb. (etorbidea), stua. (sinatua), K.a. (Kristo aurretik), zenb.g. (zenbaki gabea) ...
  • Koma:
  • Aditz nagusiaren aurrean dauden mendeko esaldietan koma jartzen da, galdegaia ez badira (Zuk erosi behar ez baduzu, neuk erosiko dut. Iluntzen duenean, argiak piztuko ditugu...). Galdegaia direnean edo atzean jartzen direnean ez da komarik jartzen, ordea (Etorri zenean erakutsi zigun. Neuk eginen dut nahi ez baduzu...).
  • Aditza isilpean dagoenean (Iñigok baietz esan zuen. Uxuek, ezetz...).
  • Adierazpen perpausetan ez da komarik jartzen nagusiaren eta mendekoaren artean (Esan zuen kanpora joango zela. Ez zekien zenbat etorriko ziren. Esan duzun bezala eginen dut...).
  • Bi puntuak:
  • Loturarik gabeko bi esaldiren artean, aurrenekoa bigarrenaren azalpena bada (Egun hauetan hotz handia egiten du: hona guztion kexa...).
  • Aurreko hitzak laburbiltzeko (Ume batzuek 5 opari jasotzen zituzten, beste batzuek 8, eta beste batzuek 10: opari gehiegi direla esango nuke...).
  • Puntu eta koma:
  • Perpaus lokabeak lotzeko (Ez dago zurekin hitz egiterik; ez duzu entzuten...).
  • Ideia kontrajarriak adierazteko (Zure kotxea ongi dago; nirea, ordea, matxuratuta dago...).
  • Esaldi juntatuen artean, horietako baten barnean komarik bada (Egun hauetan hotz handia egiten du; eta, hala ere, mahuka motzean ibiltzen da...).
  • Eten-puntuak:
  • Zalantza, beldurra, misterioa... adierazteko (Eta ilundu zuenean... Zapla!).
  • Inoren esanak hitzez hitz aipatzen direnean, esan gabeko zatia ordezkatzeko (Hizlariak azaldu zuen: "Urak lurrazalaren ia hiru laurden estaltzen du (...). Eta gure gorputzaren %61 urez osaturik dago".).
  • Komatxoak:
  • Liburu, artikulu, aldizkari, zinema areto, antzoki eta abarren izenburuak emateko ("Bilbao-New York-Bilbao" Kirmen Uribek idatzitako liburua da...).
  • Atzerriko hitz berriak eta ezezagunak emateko (Filmaren protagonista "broker freaky" bat da...).
  • Komatxoen edo parentesiaren ondoren, puntua jartzen da (Hauxe esan zion: "Ez al nauzu ezagutzen?"...).
  • Parentesia edo marra luzea:
  • Tartekiak eta iruzkinak mugatzeko (Haren etxean -aski zabala, nire ustez- denok sartuko gara...).
  • Marratxoa:
  • Liburu, lan artistiko, egunkari, aldizkari, zinema areto, antzoki, marka-izenak... deklinatzerakoan (Berria-k, Diario de Noticias-ek...).
  • Hainbat hitz-elkartutan marratxoa noiz erabili eta noiz ez (jarleku, udal zerga, liburu[-]denda, hizkuntza[-]jarduera...).

-Hitz-ordena.

  • Aditza galdegai:
  • Aditz perifrastikoak, egin aditzaren bidez:
  • Zer egin duzu liburuarekin? ? Liburua, OPARITU EGIN DUT.
  • Ere partikularen bidez:
  • Koldo azkenean etorri ERE etorri da.
  • Aditz trinkoak, aditzaren errepikapenaren bidez:
  • JAKIN badakit. ETORRI badator...
  • Baieztapena edo ezeztapena:
  • Aditz trinkoak: Geldituko zara gurekin?
  • ? Ez, ni BAnoa paseatzera.
  • ? Bai, ni EZ noa paseatzera.
  • Aditz perifrastikoetan, ezeztapenaren indartzea:
  • Galdetu ere ez du EGIN.
  • Galdetu ere ez du GALDETU.
  • Beste fokalizazio osagarri batzuk:
  • Errepikapen bidezko fokalizazioa (Irabazi, ez genuen ezer irabazi, baina ongi pasatu genuen).
  • Zera lokailu fokalizatzailea (Zera esan behar dizut...).
  • Galdetzailearen bidezko fokalizazioa: galdetzailea+geroaldia+eta (Nor etorriko, eta Sabino!).

-Baliabide paralinguistikoak.

1.-Ahozko komunikazioa (ikus aurreko mailak).

2.-Idatzizko komunikazioa:

  • Orrialdearen diseinu orokorra: testuaren konposizioa, espazioaren antolaketa, orrialdearen tamaina, testuko elementuen kokapena...
  • Testuaren mugak: marjinak, lerroarteak, tabulazioak...
  • Mailari dagozkion testu-generoen formatuak kontuan hartzea (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak atala eta aurreko mailak).

4.2.2.5. C1 maila.

a. C1 Lexikoa eta semantika.

Ikasleak ia edozein gairen gainean hitz egiteko hiztegi zabala du (giza-harremanak, lana, dibulgazio-gaiak, kultura...). Gaitasun lexiko-semantiko garatua du, hizkuntza-funtzio gehienak xehetasunez egiteko (argudiatzeko, xehetasunez azaltzeko, bigarren mailako ideiak garatzeko...). Errepertorio lexikal zabala du, eta izan ditzakeen hutsuneak aise betetzen ditu. Ez da ahalegindu behar hitz egokia aurkitzeko. Esamolde idiomatikoak, ordezkapen lexikal zabala, esanahi bikoitza duten hitzen erabilera, aldaera dialektologikoak eta eremu lexikal xeheen kontrola du.

b. C1 Fonetika, fonologia eta intonazioa.

- Euskaltzaindiaren aholkuak (sakondu): EBAZ (87. araua). Ahoskera zaindua eta erregistroen bereizketa.

-Euskalkien ezaugarri fonologiko, fonetiko eta melodiko hedatuenak antzematea:

  • /d/-ren ordezkapenak, bokal artean ([agudo/aguro], [edan/eran]...).
  • /r/-ren galera, bokal artean ([kalera noa/kalia nue]...).
  • Bokalen alternantziak ([ontsa/untsa], [berri/barri], [bai/bei], [aita/aite], [gorria/gorrie...]).
  • Kontsonantismoa ([beste/bertze], [joan/fan/yoan], [harrizkoa/harriskoa]...).

-Intonazioa:

  • Galdegaia aditzaren talde melodikoari lotzen zaio (bihar [bíhar]/Liburua bihar erosiko dugu [biháreròsikò]).
  • Hitz elkartuek talde melodiko bera dute:
  • Ume lapurra?ume-lapurra [úme lapúrra/umélapurrà].
  • Tresna garbitzailea?tresna-garbitzailea [trésna.garbítzaileà/tresnágarbìtzaileà].

c. C1 Ortografia.

-Atzerriko izenek sortu ohi dituzten zalantzak, irizpide fonetikoa edo ortografikoa erabiltzean (James Joycen idazlanak/James Joyceren idazlanak).

-Letra larriak:

  • Bi puntuen ondoren, aipamena zuzena denean (Hauxe esan zidan: "Ez al dakizu nor naizen?"...).
  • Planeta eta astro guztien izenak (Ilargia Lurraren satelitea da...).

-Letra xeheak:

  • Antso erregea, aita santua...
  • Astro adiera hertsitik kanpokoak (eguzki-sistema, eguzki-panelak...).

-j/i txandaketa.

  • Hitz hasieran, j- (jadanik, jardun, jogurt...). Salbuespenak: iaio (trebe), iodo...
  • Bokal artean, -i- (leial, proiektu...). Diptongorik egiten ez duten hitzetan, -h- (ihartu, ihes...).

-Y letra: berriki jasotako zenbait maileguk hasierako y- gorde egiten da (yoga, yuppie...).

-Maileguen idazkera: hitzaren erdian kontsonante multzoak gorde egiten dira (sintagma, administrazio, objektu...).

- -Arazi: ortografia-arauak.

-Ezkero: orduekin eta, oro har, denborazko postposizio gisa erabil daiteke (hamarrez gero/hamarrak ezkero, San Ferminez gero/San Fermin ezkero, atzoz gero/atzo ezkero...).

-Galdetzailea (nor, zer, nola...)+nahi (gura) egiturak hitz bakar batean (nornahi, zernahi, nolanahi...). Galdetzailea -n, -t edo -k letraz amaituz gero, ordea, bi aukera daude (nonahi/non-nahi, zenbanahi/zenbat-nahi, nondinahi/nondik-nahi...).

--Na banatzailea (bana, bosna/borzna, ehuna, zenbana...).

-Alde postposizioaren kasuan, bi modu onartzen dira (atzealde/atzeko alde, *atzekalde...).

d. C1 Izen-sintagma.

1.-Izena:

-Bizidunen deklinabidea leku-denborazko kasuetan (norengan, norengana, norenganantz, norenganaino, norenganako, norengandik).

-Numeroa: zenbatzaile zehaztu batzuen balio enfatikoa (bi, bost, hamaika...).

-Deklinabidea: mugagabearen erabilera kasu guztietan:

  • Izen bereziak.
  • -A itsatsia dutenek ez dute -a galtzen (animalia, anaia...).
  • Kontsonantez eta diptongoz bukatutako hitzak (haran, jai, zelai, gau...).
  • Galdetzaileak, zenbatzaile zehaztuak eta zehaztugabeak (nor edo nor, nornahi, zertzuk, norbera, nor bere, beste, anitz, franko, aski...).
  • Zenbait aditz berezirekin (heroi bihurtu, zuzendari izendatu, alkate aukeratu...).
  • Aditz-lokuzioak, izan, egin, eman eta hartu aditzekin.
  • Kantitatea adierazten duten konparaziozko perpausetan: adina/beste/bezainbat+(izena+-Ø) (Zuk beste ardo edan du...).

2.-Deklinabidea eta galdetzaileak (ikus B2).

3.-Izenordainak:

-Forma indartuen erabilera (neu, neronek, geu, gerok, heu, zeu, zerorrek, zeuek...).

-Bihurkariak (X-(r)en burua, neure, heure, bere, geure...).

-Elkarkariak (elkar, bata bestea).

4.-Determinatzaileak:

-Erakusle indartuak (hauxe, horixe, huraxe...) eta erakuslearen balioa duten kataforak (hona hemen, horra hor...).

-Zenbatzaile zehaztuak:

  • Kantitateak adierazteko esapideak (hiru litro ardo, baso bat ur hotz, sei kilo kafe...).
  • Datak eta orduak deklinatuak (2010eko irailaren 11, hamarrak eta hamarrean, bostak laurden gutxitan, 15:30ean).
  • Frakzioak, ehunekoak, kalkuluko eragiketak.
  • Na banatzailea.
  • Biderkatzaileak (bakoitz, bikoitz...).

5.-Adjektibo-sintagma:

-Izenondoak:

  • Bera?berdina izenondoak.
  • Graduazioa: bustiduraren bidezkoa (xoxoa, pottoloa...); atzizkien bidezkoa (-xko, -xka, -tzar, -kote...).
  • Adjektiboaren leku aldaketak sortutako adierazkortasuna (Gizon bat ederra! Indarra behar da handia!...).

-Izenlagunak:

  • Zenbatzailea+izenlagun singularra -(e)ko+izena, adina, prezioa, neurria, pisua kontzeptuak adierazteko (bi urteko umea, bost euroko aldizkaria, hiru kilometroko bidea...).
  • Esanahiak bereizteko, -(e)ko/-(e)tako/-etako:
  • Zazpi urteko ardoa (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu).
  • Zazpi urtetako ardoa (ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan, bildua izan da).
  • Zazpi urteetako ardoa (azkeneko zazpi urteetan).

-Aposizioa:

  • Izen-sintagma bat beste izen-sintagma baten aposizioa denean, deklinabide-kasuaren marka aposizioaren amaieran paratzen da bakarrik:
  • Erronkariko tenore Julian Gaiarre euskalduna zen.
  • Erronkariko tenore Julian Gaiarrerena da eskutitz hori.

e. C1 Aditz-sintagma.

-Aditza.

1.-Ezaugarri orokorrak:

  • Adizki jokatugabeak ondorengo funtzioetan: adjektiboa -Ø, -a/-ak (Neska prestu bat...; Mutila(k) egona(k) ...); aditzondoa: -ta/-da (egonda, egondako); -(r)ik (egonik); -(e)z (egonez); -(e)an (egonean); izena: partizipioa+(adjektiboa)+mugatzailea/partizipioa+izan +mugatzailea (etorria, etorri izana).

2.-Indikatiboko orainaldia (ikus aurreko mailak).

3.-Indikatiboko lehenaldia: NOR-NORI laguntzailea, pertsona guztietan (nintzaizun, zintzaizkidan...).

4.-Aspektua:

  • Aspektu burutugabea, ohi erabiliz (Igandeetan joan ohi naiz...).
  • Etorkizuna, esamoldeen bidez: -t(z)ekoa izan (Bihar joatekoa naiz...); -t(z)eko eduki (Ikusteko daukat...).
  • Etorkizuna, -kizun adierazpidea erabiliz (Hori ikuskizun da...).

5.-Baldintzazkoak: NOR-NORI laguntzailea, pertsona guztietan (banintzaizu, zintzaizkidan...).

6.-Aginterakoak: zehar-agintera aditz jokatuaz, lehenaldiko subjuntiboan (Lehenbailehen buka nezala eskatu zidan...).

7.-Ahalerakoak:

  • NOR-NORK laguntzailea, lehenaldiko alegiazkoa, pertsona guztiak (zenezakeen, zenezaketen, zintzaketedan...).
  • NOR-NORI-NORK laguntzailea, lehenaldiko alegiazkoa (niezaiokeen, geniezazukeen...).

8.-Subjuntiboa:

  • NOR, lehenaldia (nendin...).
  • NOR-NORK, lehenaldia (nezan...).
  • NOR-NORI, orainaldia (dakigun...).
  • NOR-NORI-NORK, lehenaldia (ziezaioten...).

9.-Aditz-lokuzioak (ikus aurreko mailak).

10.-Aditz-izena: -t(z)eraino, t(z)erainoko (Hiltzeraino estutu zuen. Lehertzerainoko barrea eragin zion...).

11.-Bestelako erabilerak:

  • Aditz arazleak: -arazi, eragin aditz laguntzaileen erabilera, sistema guztietan.
  • Gerundioa: ezean (zer erantzun ezean geratu zen), batean (negar batean aurkitu nuen), -ki (gazteena izaki), -(e)an (jakinean dago).

-Adberbio-sintagma.

1.-Aditzondoak:

  • Denbora: galdetzaileak (noizdanik, noizdaino) eta maiztasuna adieraztekoak (zenbatean behin, zenbatetik behin... esapide adberbialak).
  • Lekua: esapide adberbialak (hor nonbait, tokian-tokian, nora edo hara...).
  • Modua: esapide adberbialak (arin bai arin, zaharraren zaharrez...).
  • Iritzi eta jarrera (-en aburuz, nonbait, itxura (denez), antza (denez), agidanez, agidanean, -en irudiko... ).
  • Adizlagun gisa erabiltzen diren IS absolutuak, aldiaren luzera, neurria, pisua edo antzekoa adierazteko (Hiru metro luze da; Ordu pare bat egon da...).

2.-Postposizioak:

  • Postposizioen bidez sortutako izen sintagmak (aitzin, antzean, at, barna, barrena, -a(k) barne, bestalde, buru, gibel, goiti, kontu, zehar...).

f. C1 Sintaxia.

-Perpaus bakunak.

1.-Komunztadura (ikus aurreko mailak).

2.-Adierazpen-perpausak (ikus aurreko mailak).

3.-Galde-perpausak (ikus aurreko mailak).

4.-Aginte-perpausak (ikus aurreko mailak).

5.-Harridurazkoak:

  • Erakusleak, lekuzko aditzondoen funtzioan (Han gertatu zena!...).
  • Izenondoa+halako izenlaguna (Harroputza halakoa!...).
  • Ezezkoak:
  • ... ez... ba! (Jakingo ez dut, ba!...).
  • ez... (Ez da izanen!...).
  • ... ez... -(e)nean! (Burua apurtu ez duenean!...).
  • Errepikaketa: adizki osoa errepikatuta (Esan badut, esan dut!...).
  • Bestelakoak:
  • Baldintza (Bazeneki, jakin...).
  • Ere partikula (Hori esatea ere!...).
  • Erakuslea absolutiboan+genitiboa (Hura umearen negarra!...).
  • -(e)nez (Ongi ari gara, ari garenez! Ikusi dugunez!...).

-Perpaus elkartuak.

a. Juntadurazkoak:

1.-Emendiozkoak:

  • Alborakuntza:
  • ... ez eze... (ere) (Etxean ez eze, kalean ere horrela portatzen da...).
  • ... ez ezik... (ere) (Udan ez ezik, neguan ere hara joaten gara oporretara...).

2.-Hautakariak (ikus aurreko mailak).

3.-Aurkaritzakoak:

  • Baina (?baino) (Joaten utziko dizut, ez duzu merezi baina=Joaten utziko dizut, baina ez duzu merezi. Ez dut zugatik egin, amagatik baino=Ez dut zugatik egin, amagatik baizik...).

b. Menderakuntzazkoak:

1.-Perpaus osagarriak:

  • Adierazpen-perpausak:
  • (e)nik eta -(e)la bereizi, kasu guztietan (Ez du esan ezkondu zela/Ez du esan ezkondu zenik...).
  • Subjuntibokoak: aditza subjuntiboan+-(e)n/-(e)la (Eskatu zioten edozertan lagun ziezadala; Onenak irabaz dezala; Alabari ezer gerta ez zekion bereak eta bi egin zituen...).
  • Izenlagunak:
  • -(e)n (Eguzkia Lurraren inguruan zebilen ustea hautsi zuen Kopernikok...).
  • -(e)lakoan, -(e)lako ustea(n) (Kanpoan zinelakoan nengoen. Euskara Afrikatik datorrelako ustea oso zabaldua zegoen...).

2.-Erlatibozkoak:

  • Aditz-partizipioa+izena (Amak eman diru guztia gastatu duzu...).
  • Erlatiboak: zein- (Orduan agertu zen gizon bat, zeini beso bat falta zitzaion...).
  • Erlatiboak: bait- (Galdetu gizon horri, etxean baita...).
  • Erlatibo motak eta erabilerak:
  • Murriztagarriak (Goizean zurekin mintzatu den gizona nire lantokian ibili zen...).
  • Azalpenezkoak (Aspaldi ezagutzen duzun nire arreba Maddik esango dizu hori...).
  • Aposizioan erabilitako erlatiboak (Gizon bat etorri zen, ongi ezagutzen duzuna...).

3.-Konparaziozkoak:

  • Enfasia adieraztekoak: baino-z osaturiko esapideak: zein baino zein/nor baino nor (...-ago) (Nor baino nor aritu ziren pilotariak...).
  • Berdintasuna adieraztekoak.
  • Adinako (Nesken futbolari ez zaio behar adinako garrantzirik eman...).
  • -t(z)eko lain, beste Nekatzeko lain egin dugu lan; Zuk beste edan dut...).
  • Eredu erromanikoz osaturiko konparaziozko perpausak: nola... hala, zenbat... hainbat (Zenbat aldiz eskatu genion, hainbat aldiz ukatu zigun...).

4.-Baldintzazkoak:

  • Etorkizuneko aspektua+baldintza, helburua adierazteko (Irabaziko badugu, jo eta ke entrenatu behar...).
  • -t(z)era (Jakitera, ez nizun ezer esango...).
  • -t(z)ekotan (Gera zaitezkete, baina isilik egotekotan...).

5.-Denborazkoak:

  • Aldiberekotasuna:
  • -t(z)eaz batera (Ohean sartzeaz batera...).
  • Aurrekotasuna:
  • -t(z)erako(an) (Hitzaldia bukatzerako bagenekien zer erantzun jasoko genuen...).
  • ?-(e)ne(ra)ko (Agertu zinenerako joanak ziren denak...).
  • Ondokotasuna:
  • -takoan (Bazkaria amaitutakoan aterako gara...).
  • Iraupena adieraztekoak:
  • -(e)n artean (Bizi naizen artean...).
  • Denbora-erreferentea dutenak:
  • Bada/badira... -(e)la (Badira 5 urte ez dudala hegazkinik hartu...).

6.-Helburuzkoak:

  • Aditz jokatua subjuntiboan (Denok bakean egon gaitezen egin zuen otoi...).
  • Aditz jokatugabea+-t(z)ekotan/-t(z)eko asmotan (Iruñera joatekotan, abisatu...).

7.-Kausa eta ondorioa:

  • Kausazkoak:
  • -(e)la bide (Edana zela bide, bikotea hautsi egin zen...).
  • Ondoriozkoak:
  • Hain/hainbeste/hainbesteko+SN/halako+maneran/moldez/gisaz... (ezen/non/zein eta) ... (bait-/-n/) (Halako elurtea egin zuen, non elur-makina guztiak ez ziren aski errepideak garbitzeko. Halako moldez gogaitu ninduen, non modu txarrean moztu behar izan nion erretolika...).

8.-Kontzesiozkoak:

  • ... ba-... ere, -(e)z gero ere, -t(z)ekotan ere, -t(z)ekoz ere, ezik ere (Oso txukun egiten ez baduzu ere, ez kezkatu...).
  • -ta/-(r)ik+ere; partizipioa+gabe ere (Laster joanda ere ordu erdia duzu...).
  • -(e) na...-(e)la (Datorrena datorrela...).
  • Bestelakoak:
  • Izena+gorabehera (Gaizki ulertu batzuk gorabehera, dena ongi joan zen...).
  • Izena+-gatik ere (Diruagatik ere ez nuke eginen. Askotan eskatu du, baina horregatik ere ez diote alerik ere eman...).
  • Izena+eta guztiz ere (Elurra eta guztiz ere, kotxea hartu zuen. Debekua eta guztiz ere, lantokian erretzen du...).
  • Aditza+-agatik ere (Lapurra izanagatik ere, emakume jatorra da...).
  • Izena absolutu pluralean+izena mugagabean, errepikatuta: iritziak iritzi (Iritziak iritzi, ezin da ukatu berak esandakoa egia dela...); salbuespenak salbuespen (Salbuespenak salbuespen, ikasleak langileak eta arduratsuak dira...).

9.-Moduzkoak:

  • Galdetzaile batez (Prezioak nola doazen, asko edo gutxi erosiko dugu...).
  • Esamoldeak: dagoen dagoenean, ziren zirenean (Lana zegoen zegoenean utzi eta alde egin zuten besterik gabe...).

g. C1 Kohesiorako baliabideak (ikus 4.2.1.3.c. eta 4.2.2.5.g.).

-Testu-markatzaileak.

Testuaren kohesioan sakontzea, eta antolatzaile eta lokailuen erabilera sistematizatzea:

  • Antolatzaileak:
  • Hasiera: lehen-lehenik; aztertuko dugun gaia; idazki (hitzaldi) honen bidez; idazki (hitzaldi) honen helburua; ezeri ekin baino lehen;... -z hitz egin behar baitut; sarrera gisa esango dugu...
  • Jarraipena: hari beretik; honen ostean; aitzinera joko dugu; bidenabar, esan daiteke; honez gain...
  • Amaiera: laburbilduz; konklusio/ondorio gisa; zera esanez amaituko dut; azkenez; honenbestez; hitz gutxitan esateko...
  • Ordena: horiek horrela; besteak beste; arestian esan den bezala; gisa berean; batik bat...
  • Ideia berriak: ez ezik... ere; horrez gain; halaber...
  • Kontrastea: esanak esan; nolanahi ere; aurrekoaren kontrara; datorrena datorrela; hori gorabehera; kontuan izan, bestetik...
  • Beharrizana: derrigorrean; ezinbestean; halabeharrez...
  • Denbora: antzina; egun; behiala; aurreko batean; harrezkero; hemendik aitzinera; sasoi horretan...
  • Adibideak emateko: konparazio baterako; alegia; aipa dezagun; demagun; besteak beste; hau da; kasu; hots; beste hainbaten artean...
  • Zehazteko: egia esan; egia esateko...
  • Ziurtasuna: nola ez!; ziurrenez; zinez; ezbairik gabe...
  • Probabilitatea: agidanez; antza; omen; ote; ei; inondik ere; nonbait; onenean (ere); apika; antza denez; baliteke...
  • Ondorioa: esandakoaren arabera; hau guztia dela eta; funtsean; dela kausa/bide...
  • Indartzea: mila bider esana dugun bezala; hori horrela delarik...
  • Parekidetasuna: halaber; dela... dela; legez; orobat; lain; antzera...
  • Balorazioa: tamalez; espero dezagun; ez legoke gaizki...
  • Lokailuak:
  • Emendiozkoak: halaber; orobat; bederen; behinik behin...
  • Hautakariak: osterantzean; ezpabere; gainontzean...
  • Aurkaritzakoak: bizkitartean; bien bitartean; alta; alabaina; haatik; hargatik; horratik; barren...
  • Ondoriozkoak: honenbestez/horrenbeste/hainbestez; halatan...

-Deiktikoak.

Deiktiko edo erreferentziazko baliabideen erabilera egokia, komunikazio testuinguruko elementuei erreferentzia egiteko:

  • Anafora, aurretik esana dagoenari erreferentzia egiteko: Aurreko azalpen hori asko gustatu zait. (2. graduko erakuslea).
  • Anafora bikoitzak:
  • 2. eta 3. graduko erakusleak:
  • Gaztetan Parisen bizi izan nintzen, baina orain Tuteran bizi naiz.
  • ? Han bakar-bakarrik nengoen; hemen, ordea, familia eta lagunak ditut. (han=Parisen; hemen=Tuteran).
  • 3. pertsonako izenordainen eta erakusleen balio anaforikoa, batez ere NOREN kasuan, singularrean (horren/haren, bere, beraren...) eta pluralean (horien/haien, beraien, euren...):
  • Koldo azaldu zen orduan, eta bera ez zela joango esan zigun. (Koldo=hura).
  • Koldo azaldu zen orduan, eta hura ez zela joango esan zigun. (Koldo?hura).
  • Bigarren graduko erakusleak (hori, horiek...) aurreko perpaus osoa izan dezake erreferentzia, izenordain moduan dagoenean:
  • Hala esan diot lagunari. Hori (lagunari hala esan izana) ez da oso lagungarria.
  • Konforme nago, baina horrek (konforme egoteak) ez du esan nahi...
  • Katafora, ondotik esan behar denari erreferentzia egiteko: Azalpen hau eman zigun: (...) (1. graduko erakuslea).
  • Zenbait markatzaileren balio kataforikoa (hona hemen, behean sinatzen dugunok, zera...).
  • Zera esaten du txosten horrek, laburbilduz: (...).
  • Hizkuntza-jardueran parte hartzen dutenei buruzko deixiak:
  • Hemen nago. (solaskidea kontuan hartu gabe).
  • Hemen nauzu. (solaskideari erreferentzia eginda).
  • Hemen nagok/nagon. (solaskideari erreferentzia eginda).

-Puntuazioa.

Atal honetan, mailari dagozkion puntuazio baliabideak zehaztu dira, bai kohesioari bai ortografiari soilik dagozkionak, arrazoi praktikoengatik.

Maila honetan testu konplexuak lantzen dira eta, horregatik, puntuazioari garrantzi handia ematen zaio. Puntuazio baliabide guztien erabilera landu eta hobetu egin behar da: komak, puntuak, puntu eta komak, parentesiak, marra luzeak, eten-puntuak...

  • Koma:
  • Aditz laguntzailea isilpean dagoenean (Esan, eta egin...).
  • Zenbait atsotitzetan, bikoiztasuna adierazteko (Kanpoan uso, etxean otso. Eguzkia nora, zapiak hara...).
  • Komaren erabilera zuzena: komak, sarritan, binaka jarri behar dira, eta ez banaka (aposizioan, lokailuak mugatzeko, azalpenak tartekatzeko...). Koma gehiegi jartzeak, batzuetan, kalte egiten du.
  • Puntu eta koma:
  • Perpausen arteko hierarkizazioa markatzeko, askotan lokailua tartean dagoela (Ez zaitu ikusi nahi; beraz, ez etorri...).
  • Testuko osagaiak bereizteko eta antolatzeko (Pipiak jana zuen etxeko egitura osoa; hoditeriak aspaldi emanak zituen eman beharrekoak; lorategi izandakoa sasitza beldurgarri bat baizik ez zen. Ezin zen etxe hartan bizi).
  • Zerrendak ematean, baldin eta zerrendatutako elementu bakoitzari ezaugarriak gehitu behar bazaizkio (Honako ordezkari hauek espero ditugu: Olaia Arregi, oraingo zuzendaria; Jontxu Arratibel, lehengo zuzendaria, eta orain aholkulari dena; María López, idazkaria, eta bilera gidatuko duena.).
  • Komatxoak (edo letra etzana):
  • Euskalki bateko edo erregistro informaletako hitzen transkripzioa egiteko ("Inkoaldeu?" ?galdetu zion...).
  • Ironia edo esanahi bikoitza adierazteko (Hauek al dira "lan-baldintza duinak"?...).
  • Liburu, aldizkari, egunkari edo agerkarien aipamen zuzena egiteko, letra etzana erabiltzen da (Irakurri al duzu Sargori liburua?...); bertako artikuluak, ordea, komatxoen artean (Irakurri al duzu Argia aldizkariko "Hondakin biltzaileak" artikulua?...).
  • Marratxoa:
  • Neurri-unitateetan, deklinabide-atzizkia marratxoarekin lotzeko (12 cm-ko luzera...).
  • Sigletan, deklinabide-atzizkia marratxorik gabe (EHUk...). Siglaren azkeneko letra eta deklinabide-atzizkiaren hasierakoa berdinak badira, ordea, marratxoa jarri behar (AEK-ko...).
  • Eta eta edo aurreko hitzari lotzeko (Zure anaia-eta, ikusi ditut plazan. Zuk esan zenuena-edo, errepikatu dit...).
  • Marratxoaren erabilera zaindua eta normalizatua hitz elkartuetan. Euskaltzaindiaren araua (Hitz elkartuen osaera eta idazkera, 25. araua, Euskaltzaindiak 1995ean onetsitakoa).
  • Anbiguotasuna argitzeko, hitz elkartuetan: txakur zaintzailea (zaintzen duen txakurra) eta txakur-zaintzailea (txakurrak zaintzen dituena).

-Hitz-ordena.

  • Mintzagaia (lehendik emana dagoen informazioa): mintzagai hanpatua, esaldi hasieran, koma baten aurretik; mintzagaiaren gainontzeko elementuak esaldiaren amaieran.
  • Gu etxe horretan bizi gara aspaldidanik.
  • Nor bizi da etxe horretan?
  • Etxe horretan, GU bizi gara aspaldidanik.
  • ? Mintzagai hanpatua: etxe horretan.
  • ? Mintzagai ez hanpatua: aspaldidanik.
  • Iruzkina (informazio berria):

Iruzkina hanpatua izan daiteke (galdegaia), edo hanpatu gabea. Iruzkin hanpatua edo galdegaia (informazio berri garrantzitsuena) aditzaren aurrean jartzen da. Iruzkinaren gainontzeko elementuak, hanpatuak ez direnak, ordea, bukaeran jartzen dira:

  • Aitziberrek egunero kotxea hartzen du.
  • ? LANERAKO hartzen du kotxea GARAJETIK.
  • Iruzkin hanpatua edo galdegaia: LANERAKO.
  • Iruzkin hanpatu gabea: GARAJETIK.
  • Mintzagaia eta galdegaia baliabide gramatikalen bidez nabarmentzea:
  • Esaldiaren ordena (Gogoa daukat, ikaragarria!...).
  • Lexikoa baliatuta (Jan? Irentsi egin duzu!...).
  • Fokalizazio osagarriak, zenbait egitura sintaktiko baliatuta:
  • Zerrendatzea (Dei egin dizut eta komunikatzen ari zen, eta pixka batean itxaron dut, eta berriz ere deitu behar izan dut...).
  • ezta+aditza+ere (Ezta belauniko jarrita eskatuta ere...).
  • ere lokailua (Nora doan ere ez daki).
  • Galdetzailea+aditza+eta... (Nori suertatuko, eta errugabe bakarrari gertatu behar...).

-Baliabide paralinguistikoak.

1.-Ahozko komunikazioa (ikus aurreko mailak).

2.-Idatzizko komunikazioa:

Mailari dagozkion testu-generoen formatuak kontuan hartzea (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak atala): baliabide paratestualak, elementu testual eta paratestualen kokapena, hitz, esaldi eta paragrafoen disposizioa, euskarriak, ohiko ereduak eta txantiloiak... Batez ere testu-genero formalen formatuari erreparatuko zaio (osagarri grafikoak, orrialdearen diseinua, baliabide ortotipografikoak...): curriculuma, administrazioko zenbait idazki (egitura estandarrak), albisteak (krokisak, leihoak, tartekiak, titularrak...), txostenak...

5. Ebaluazioa.

5.1. Printzipio orokorrak.

Ebaluazio era guztiak egituratzen dira hizkuntzaren teoria edo eredu baten arabera, izan erabaki kontzienteetan oinarrituta, izan intuizio hutsean oinarrituta.

Ebaluazioa tresna bat da, batetik, helburuak bete diren ala ez egiaztatzeko, eta bestetik, helburuak lortzeko egin behar diren aldaketak erabakitzen laguntzeko, eguneroko jardunean biltzen den informazioan oinarrituta. Hau da, ebaluazioa ez da prozesuaren amaieran edo une jakinetan kokatzen den elementua bakarrik, baizik eta prozesuan zehar ikasle-irakasleek etengabe darabilten tresna, beren gaitasunak hobetzeko. Ebaluazioak bere baitan hartzen ditu prozesuaren osagai guztiak eta partaideak, irakasle-ikasleak, alegia; bertan, osagai horiek guztiak uztartuta daude eta elkarri eragiten diote etengabeko modu dinamiko batez:

-Irakaskuntza eta ebaluazioa planifikatzea.

-Jardun didaktikoa gauzatzea eta datuak jasotzea.

-Prozesuaren eta datuen gaineko hausnarketa egitea.

-Erabakiak hartzea eta planifikazio berria egitea.

Printzipio metodologikoetan (ikus 1.2. atala) azaldu den bezala, curriculum honek Europako Erreferentzia Marko Bateratuak eskainitako ikuspegi komunikatiboa du oinarri. Beraz, hemen proposatzen den ebaluazio eredua komunikatiboa da, gehienbat, eta gaitasunetan oinarritutako ebaluazioari ematen zaio lehentasuna; dena den, teoria konstruktibista ere hartzen da kontuan.

Irakasleek eta, hala dagokionean, ikastetxeaz kanpoko aztertzaileek, ziurtatu behar dute ebaluazioen emaitzek ikasleen eta azterketarien gaitasunak modu fidagarrian islatzen dituztela. Horretarako, prozesuak, batetik, baliagarria, fidagarria eta bideragarria izan behar du, eta bestetik, zehatza eta neurgarria.

Testuingurua eta ebaluazioaren helburuak kontuan hartuta, hau da, nork, zer, zertarako, noiz eta nola ebaluatzen den, ebaluazio mota bat edo beste bat baliatu behar da. Adibidez, eskola emateko, ebaluazio-mota batzuek garrantzi handia dute: diagnostikoa, jarraitua, kalifikatiboa, formatiboa, sumatiboa...; eta ebaluazio egiaztatzailean, ordea, beste batzuek: hizkuntza-gaitasunen ebaluazioa une jakin batean, sumatiboa, objektiboa, irizpide zehatzetan oinarritutakoa...

Ebaluazio-prozesu bat diseinatzeko lehendabiziko pausoa da ebaluatzaileek zenbait erabaki hartzea, eta zenbait zehaztasun adostea. Eta HENAC lanabes lagungarria izan daiteke ikastetxeendako eta erakunde egiaztatzaileendako, euren barne-curriculum edo programetako diseinuan zehaztasunak egin ditzaten. Curriculum honetan ematen diren atalek eta eskalek informazioa ematen ahal dute hurrengo galderei erantzuna ematen laguntzeko:

-Zein da ebaluazioaren helburua?

-Zer erabiltzaile/ikasle/azterketari motari zuzentzen zaio?

-Zein izanen da ebaluazioaren egitura?

-Zein egoeratan edo arlotan espero dugu azterketariek euren gaitasuna erakustea?

-Zein komunikazio-gaitan, jarduera eta estrategiatan, testu-generotan, edo ataza-motatan espero dugu ikasleak ongi moldatzea?

-Zein hizkuntza-baliabide baliatzea espero dugu?

-Zeintzuk dira bere gaitasun soziolinguistikoak, pragmatikoak eta estrategikoak?

Curriculumak ebaluazioa bideragarri egiteko tresna izatea du helburu. Aurretik esan den bezala, ebaluazio egoki baten xede nagusia da neurtzea ea euskara-erabiltzaileek garatuak dituzten ala ez zenbait hizkuntza-gaitasun komunikatibo (ikus 4. atala); hau da, baloratzea ea baliabide eta estrategia egokiak erabiltzen dituzten, eta gai diren baliabide horien bidez jarduera bakoitzaren komunikazio-xedea lortzeko. Hizkuntza-jarduerak gizarte-testuinguru erreal batean egin behar dira, edo egoera simulatuetan.

Ebaluazioa bideragarria izateko, hiru tresna nagusi eskaintzen ditu curriculum honek:

a. Mailen definizioak, hizkuntza-jarduerak eta estrategiak (ikus 3. atala).

b. Testu-generoak (ikus 4.2.1.1. atala).

c. Ebaluazio-irizpideak (ikus 5.2. atala).

a. Mailen definizioak, hizkuntza-jarduerak eta estrategiak.

Mailen definizioak, hizkuntza-jarduerak eta estrategiak deskribatzeko, deskribatzaile-eskalak erabiltzen dira. Eskala horiek zerrenda kontzeptual bat eratzen dute, maila bakoitzean hizkuntza-erabiltzaile batek izan beharko lituzkeen gaitasunak xeheki ematen dituena, eta ondorengo gauzetarako erabiltzen dira:

-Helduen euskalduntzean eta egiaztatzean diharduten erakunde desberdinen programak eta ebaluazio-irizpideak bateratzeko, Europako Erreferentzia Marko Bateratua oinarri hartuta.

-Azterketen eta ikastaroen helburuak finkatzeko.

-Benetako bizitzako hizkuntza-gaitasunak neurtzeko, eta helburu zehatz eta eraginkorrak jartzeko. Horrek egoki aurreratzea errazten du, eta motibazioari eustea.

Hizkuntza-jardueren deskribatzaileak ondorengo helburuetarako balia daitezke:

-Ebaluatzeko atazak diseinatzeko: probetarako zehaztapenak eta atazak taxutzen laguntzen dute.

-Prozesuaz jabetzeko: indarguneak eta hutsuneak zehazteko.

-Emaitzen txostenak egiteko: kalifikatzeaz gain (gai/ez gai, edo zenbaki bat), irakasleak deskribatzen ahal dio ikasleari zer dakien egiten eta noraino, bere emaitzak eta aurrerapenak ulertzeko moduan.

-Ikaslearen autoebaluaziorako: komunikazio-jardueren deskribatzaileak baliagarri dira erabiltzaileak bere burua ebaluatzeko, eta bere gaitasunak banan-banan aztertzeko. Kontzientzia hori garatzeko, oso interesgarria izan daiteke Hizkuntzen Portfolio Europarra. HPEa erabiltzaile bakoitzak izan dezakeen dokumentu bat da, norberak zein hizkuntza-gaitasun duen islatzen duena. Bertan, erabiltzaileak era gidatuan eta sistematikoan erregistra ditzake bere hizkuntza-gaitasunak, lortutako hizkuntza-egiaztagiriak, eta izan dituen esperientzia linguistiko eta kultural esanguratsuak. Dokumentu horrek bi helburu ditu: pedagogikoa (nork bere gaitasunak identifikatzea eta azaltzea, autoebaluazioa, hausnarketa, eta ikasleen erantzukizuna bultzatzea) eta informatiboa (Europako hizkuntzen gaineko gaitasunak neurri berarekin definitzea).

b. Testu-generoak.

Atal hau oso baliagarria da xeheki neurtzeko hizkuntza-erabiltzaileak testuak ulertzeko eta ekoizteko gaitasuna, ahoz eta idatziz. Izan ere, testu-generoak gaitasun pragmatikoan ardaztutako ikaskuntza eta irakaskuntzaren oinarriak dira.

c. Ebaluazio-irizpideak.

Atal honetan agertzen diren ebaluazio-irizpideen eskala argigarriak oso egokiak dira hizkuntza-gaitasunen mailak xehetasunez eta progresiboki deskribatzeko.

Edozein ikuspegiri heltzen zaiola, ebaluazioa bideragarria izateko, eta erabakiak errazago hartzeko, kategoria-kopuru zehatz eta erabilgarri baten arabera antolatu behar dira ebaluazio-irizpideak.

Curriculum honetan bost kategoria esanguratsu aukeratu dira, maila bakoitzean zeri erreparatu behar zaion islatzeko (ikus 5.2. Ebaluazio-irizpideak).

Eskala horien helburu nagusia da laguntzea gaitasun-mailen mugak doitzen, eta, horrela, ebaluazio-sistema desberdinak bateratzen. Eta ziurtatzeko sistemen arteko erkaketak egiten direla, ondoko metodo hauek erabili ohi dira:

-Parekatzea: proba beraren aldaerak sortzea, erabiltzaileen gaitasunak ebaluatzeko, bi neurketa mota desberdin erabilita. Proba horiek parekatu egin beharko dira, ziurtatzeko zailtasun bereko ariketak egin direla, eta beraz, emaitzek maila bera adierazten dutela.

-Kalibratzea: proba desberdinen emaitzak eta eskala bateratu bat elkarri lotzea. Adibidez, Europako hizkuntza gaitasun agiri asko EEMBrekin lotzen dira, euren arteko baliokidetzak ezartzeko.

-Bateratze estatistikoak: metodo estatistikoak erabiliz, proba baten zailtasuna neurtzen ahal dugu, eta baita zuzentzaileen jokabidea ere. Horrela, posible da zailtasun desberdinetako probak eta zuzenketa subjektiboak orekatzea, emaitza baliagarriak lortzeko.

Hiru kontzeptu nagusi daude ebaluazioaren analisi guztietan: baliagarritasuna, fidagarritasuna eta bideragarritasuna. Horien artean baliagarritasuna da oinarria, beste guztiak bere baitan hartzen baititu.

-Baliagarritasuna: ebaluaziorako prozedura batek balio du egiaztatzen bada prozedura horren bidez benetan ebaluatzen dena ebaluatu beharko litzatekeena dela, eta lortzen den informazioa erabilgarria eta zehatza dela.

-Fidagarritasuna termino estatistikoa da, eta proba baten emaitzen sendotasuna eta egonkortasuna neurtzen du. Hau da, proba bera behin baino gehiagotan aplikatuko balitz, emaitza bertsuak izan beharko lituzke. Alde batetik, fidagarritasun-indizea erabiltzen da, proben korrelazioak kalkulatzeko. Bestalde, beste indize batek kontrakoa neurtzen du: neurketa-errore estandarra, hau da, test batean lortutako emaitzaren ziurgabetasuna.

-Bideragarritasuna: ebaluazio-prozesua erreala eta bideragarri izateko, baliabideak hartu beharko dira kontuan: fisikoak, ekonomikoak, pertsonalak, denborazkoak eta abar.

Ebaluazioaren subjektibotasuna mugatzeko, eta honenbestez, baliagarritasuna bermatzeko, ondorengo urratsak ematea komeni da:

-Bere edukiak adostea, zehaztapenen bidez.

-Prozedura estandarizatuak erabiltzea.

-Zeharkako probetarako erantzun-zerrendak ematea, eta zuzeneko probak ebaluatzeko argi definitutako irizpideak erabiltzea.

-Ebaluazioaren kalitatea egiaztatzea (baliagarritasuna, fidagarritasuna...), emaitzen analisien bidez.

5.2. Ebaluazio-irizpideak.

Lehenago esan bezala, ebaluatzeko, ondorengoak hartu beharko dira oinarri: curriculum honetako Mailen definizio orokorrak (ikus 2. atala), mailaz mailako Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak (ikus 3. atala), eta Komunikazio-gaitasunak (ikus 4. atala).

Dena den, mesedegarria izan daiteke mailaz maila kategoria sinplifikatu batzuk zehaztea, komunikazio-gaitasun maila nahikoa den ala ez jakiteko. Ez da ahaztu behar kategoria horien ebaluazioak ez duela zentzurik, ez bada komunikazio-testuinguru jakin baten barnean eta hizkuntza-jarduera bati edo batzuei lotuta. Hona curriculum honek proposatzen dituen bost kategoriak, ebaluatzeko lagungarri izanen direlakoan:

1.-Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

2.-Diskurtsoaren antolaketa.

3.-Baliabide gramatikalak.

4.-Estrategiak.

5.-Jariotasuna.

Komeni da malgutasunez jokatzea kategoria horietan ematen diren adierazleekin. Ebaluazio ponderatua egin behar da, eta zenbait adierazletan konpentsazio-bideak egon daitezke (hiztun orok komunikatzeko egiten duen bezala), muga onargarri batzuen barnean, betiere. Horrek esan nahi du balitekeela erabiltzaile batek kategoria batean maila ona izatea, eta beste batean, ordea, eskasagoa. Kasu horietan, konpentsazio-irizpideak ezar daitezke, indarguneak nahikoak baldin badira ahuleziak orekatzeko edo estaltzeko.

Ebaluazio ponderatu hori egitean, zalantzazko kasuetan lehentasuna emanen zaio komunikagarritasunari eta atazen helburuak lortzeko gaitasunari, eta hortaz, gaitasun pragmatikoek eta estrategikoek pisu handia izanen dute. Hori guztia oso kontuan hartu beharko da edozein hizkuntza-erabiltzaileren nahikotasun-maila neurtzean, eta beraz, eskatu beharreko gutxieneko gaitasunak zein diren zehaztu behar denean.

5.2.1. A1 mailako ebaluazio-irizpideak.

a. A1 Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

Eguneroko gizarte-harreman errazak eratzen ditu, hitz eta formula arruntenak erabiliz eta ulertuz, galde-erantzunen egituran, betiere (kaixo, eskerrik asko, zorionak, barkatu...).

b. A1 Diskurtsoaren antolaketa.

Hitzak edo hitz-multzoak oso lokailu errazen bidez lotzen ditu (eta, edo, baina...). Oinarrizko puntuazio-markak ere erabiltzen ditu (puntua, esaldi amaieran; bi puntuak, gauzak zerrendatzeko...). Nolanahi ere, hitz eta esapide bakartuak erabiltzen ditu gehienetan, eta askotan, hartzaileak deduzitu egin behar izaten ditu horien arteko kohesio-erlazioak. Baliabide paralinguistikoen mende egoten da gehienetan, diskurtsoari kohesioa emateko (keinuak, irudiak...).

c. A1 Baliabide gramatikalak.

Egitura gramatikal eta sintaktiko gutxi batzuen gaineko kontrol mugatua du. Maila honetako ikasle edo erabiltzaileekin komunikatzeko ohitura ez duten hiztunek zailtasunak izan ditzakete ulertzeko.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak baliatzen ditu: zenbait deklinabide forma bereizten du (NOR, NORI, NOREKIN, NON, NORA...); NOR, NORI eta NOREKIN kasuetako singularra eta plurala bereizten ditu; ongi erabiltzen du aditz-aspektua (jan dut/jaten dut); aditz-laguntzailea ongi bereizten du (da/du); esaldiak hurrenkera egokian egiten ditu (ez dut nahi/*ez nahi dut); denborazko erreferentzia batzuk erabiltzen ditu...

Aberastasun semantikoari dagokionez, hitz eta enuntziatu labur eta bakartuak erabiltzen ditu. Hitz eta esaldi bakunen oinarrizko errepertorioa du berehalako beharrak asetzeko eta horietaz jarduteko.

d. A1 Estrategiak.

-Ulermena:

Badaki solaskideari mantso eta argi hitz egin diezaion eskatzen, eta ulertu ez duena berriz errepika diezaion eskatzen. Idatzian, baliabide paratestualen behar handia du testuak ulertzeko, nahiz eta oso testu errazak izan (ilustrazioak, baliabide tipografikoak, grafikoak...).

-Adierazpena:

Bere lehendabiziko hizkuntzara maiz jotzen du, euskarazko hitza edo esapidea aurkitzen ez badu. Batzuetan mezua bera ere aldatu behar izaten du, edo zenbait gai saihestu, gauzak nola esan ez dakienean. Horregatik, baliabide paralinguistiko ugari erabiltzen du, adierazi nahi duena komunikatzeko (soinu onomatopeikoak, keinuak, gorputzaren jarrerak...).

e. A1 Ahozko jariotasuna.

Hitz eta esapide soil batzuen bila aritzen da, berehalako beharrak asetzeko asmoz. Aldez aurretik asko pentsatzen du esan behar duena, eta eten asko egiten du adierazpenean. Dena den, gehienetan moldatzen da oinarrizko komunikazioari nolabait eusten, galde-erantzunen egituran betiere; baina, tarteka, komunikazioa erabat eteten da.

5.2.2. A2 mailako ebaluazio-irizpideak.

a. A2 Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

Gizarte-harremanetan hizkuntzaren oinarrizko funtzioak gauzatzeko gai da: norbait aurkeztu, eskerrak eman, informazioa eskatu, norbait nola dagoen galdetu... Badu gaitasunik solasaldi laburrak hasteko, jarraitzeko edo amaitzeko, baliabide errazak erabiliz. Ez du, oraindik, erregistro-bereizketarik egiten, ez ulermenean, ez adierazpenean.

b. A2 Diskurtsoaren antolaketa.

Esaldi errazetan lokailu eta menderagailu ohikoenak erabiltzen ditu, istorioren bat kontatzean edo gauzak zerrendatzean (eta, baina, -lako, -gatik...). Hasia da, bestalde, denbora-erreferentzia errazak ematen (aurretik, ondoren, egunero...). Nolanahi ere, hartzaileak kohesio-erlazio horiek deduzitu behar izaten ditu tarteka.

Badaki oinarrizko puntuazio-markak erabiltzen: puntua, galdera- eta harridura-markak, komaren erabilera errazak (enumerazioetan, adibidez) ... Perpaus bakun laburren hitz-ordena ez-markatua erabiltzen du. Nolanahi ere, baliabide paralinguistikok baliatu behar izaten ditu diskurtsoari kohesioa emateko (keinuak, ahotsaren modulazioa, grafikoak...).

c. A2 Baliabide gramatikalak.

Egitura erraz batzuk zuzen erabiltzen ditu, baina oinarrizko akats sistematikoak egiten ditu; adibidez, aditz-denborak nahasten ditu eta komunztadura ahaztu egiten zaio. Dena den, zer esan nahi duen ulertzen zaio, gehienetan.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak baliatzen ditu: singularra eta plurala gehienetan ongi markatzen ditu, baina akatsak ere ugariak dira; aditz-sistemak bereizten ditu (NOR, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK, NOR-NORI), nahiz eta oraindik nahastu egiten den erabiltzen dituenean; subjektuaren eta aditzaren arteko komunztaduran oraindik ere huts bakan batzuk egiten ditu; nominalizazioa erabiltzen hasia da; gehienetan perpaus bakunak erraz egiten ditu, eta hasia da mendeko perpaus batzuk ere erabiltzen (osagarriak, denborazkoak, helburuzkoak eta kausazkoak, batez ere).

Aberastasun semantikoari dagokionez, behar adinako lexikoa du, nahiz eta bere errepertorioa oso mugatua izan, egoera eta gai ezagunei buruzko jarduera arruntetan eta eguneroko trukeetan moldatzeko. Esaldi errazak egiten ditu, lexiko mugatua du, eta kategoriak bereizteko zailtasunak izaten ditu.

d. A2 Estrategiak.

Ulermena eta elkarreragina:

Solasaldi laburrak hasteko, jarraitzeko edo amaitzeko estrategia errazak erabiltzen ditu, eta badaki besteen arreta erakartzen. Badaki solaskideari ulertu ez duena argitzeko eskatzen, oso era errazean eta esamolde eginak erabiliz. Bestalde, ezagutzen ez dituen ohiko hitz errazen esanahia ondorioztatzen hasia da, testuingurutik abiatuta.

Adierazpena:

Badaki entzundako esaldi-sail bat gogoratzen, eta diskurtsoa bere errepertoriora moldatzen. Bere errepertorioan hitz egokirik aurkitzen ez badu, keinu eta hiperonimo errazen bidez ordezkatzen ditu hitzak (astoa>animalia; giltza>gauza). Badaki zerbait kontatzen oinarrizko esaldi-zerrenda batetik abiatuta, eta badaki, gainera, esaldiok zabaltzen, zenbait elementu era errazean konbinatuz.

e. A2 Ahozko jariotasuna.

Eguneroko kontuetan esku-hartze errazak egiten ditu, esan behar duena era ulergarrian adieraziz, eta truke laburretan ongi samar moldatuz. Nolanahi ere, oso nabarmenak izaten dira etenak, trabak, zalantzak eta birformulazioak. Hitz-makuluak erabiltzen ditu (bada, hau, tira, e...), baina ez du oraindik jariotasunik geldialdiak ekiditeko. Tarteka komunikazioa eten dezake, baina gai izaten da berriz ere hariari heltzeko. Ez da gai diskurtso jarraitua egiteko, eta galde-erantzunen makulua behar du oraindik.

5.2.3. B1 mailako ebaluazio-irizpideak.

a. B1 Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

Badaki egoera orokorretan kontuan hartzen nori zuzentzen zaion, zertarako, eta gaia zein den. Eta horren arabera, ulermen-mailan bereizten ditu erregistro formaleko eta informaleko zenbait esapide eta diskurtso, eta ingurukoen ohitura, jarrera eta balioen arteko desberdintasunaz jabetzen da. Hizkuntza-funtzio asko gauzatzen ditu, erregistro neutroa erabiliz: zalantzak agertu, kexak adierazi, balorazioak egin, gauzak eman/eskatu...

Oro har, ez du arazorik oinarrizko harremanak izateko, eta ez du etenaldi askorik sortzen. Dena den, kosta egiten zaio egoera guztietara bere jarduna erabat egokitzen, eta zenbaitetan arrotz eta artifizial gertatzen da.

b. B1 Diskurtsoaren antolaketa.

Bere mailako testu ulergarriak sortzen ditu, oztoporik gabe, eta eman nahi dituen ideiak hartzaileak interpretatzen ibili behar izan gabe. Diskurtsoa hari nagusi baten inguruan modu linealean antolatzen du (denbora, espazioa, prozesua...), nahiz eta erabat josia ez izan. Elementu labur, solte eta bakunak lotzen ditu, eta sekuentzia kohesiodun soilak sortzeko gai da, kohesio-baliabide batzuk erabilita (hala ere; nahiz eta; beraz; batetik..., bestetik...).

Puntuazio-marka gehienak ongi erabiltzen badaki: komaren ohiko erabilerak; marratxoaren erabilera errazenak; eten-puntuak... Gainera, hasia da esaldi bakun laburretan ordena markatua erabiltzen. Zenbait baliabide paralinguistikoz baliatzen da diskurtsoaren kohesioa indartzeko (soinu onomatopeikoak, intonazioa, baliabide tipografikoak...).

Dena dela, koherentzia arazoak ager ditzake bigarren mailako ideiak garatu behar dituenean, esaldi luzeak lotu nahi dituenean, edota aurrez ikusita ez dauden egoerak sortzen direnean (ustekabeak eta inprobisazioak).

c. B1 Baliabide gramatikalak.

Nahiko zuzen komunikatzen da eguneroko egoeretan, oinarrizko egitura gramatikalen bidez, aurretik pentsatzeko denbora baldin badu. Oro har, egitura arrunten gaineko kontrola du, baina zenbait akats egiten ditu, lehendabiziko hizkuntzaren eta euskararen arteko egituretan alde handia dagoenean, eta, horren ondorioz, kalkoak oso agerikoak dira. Akatsak egiten ditu, baina gehienetan horrek ez du ulergarritasuna oztopatzen. Bestalde, aurrez ikusirik ez dauden egoeretan zuzentasunaren kontrola gal dezake. Tarteka, gaizki-ulertuak sor daitezke, hizkuntza-formen erabilera desegokiagatik, baina elkarreraginean erraz konpontzen dira.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak baliatzen ditu: indikatiboko orainaldiko aditzak ia akatsik gabe erabiltzen ditu (singularra/plurala eta denbora-komunztadurak); zenbait adizki hipotetiko ere erabiltzen hasia da; deklinabide-kasu gehienak ongi erabiltzen ditu singularrean eta pluralean... Bestalde, gehienetan ez du akats sistematikorik egiten egiturotan: ergatiboa, aditz-sistemak, nominalizazioa, perpaus konpletiboak eta erlatibozkoak..., nahiz eta hitz egin aurretik pentsatu behar izaten duen nola esan, eta zenbaitetan gaizki adierazi.

Aberastasun semantikoari dagokionez, eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko adina lexikoa du, batzuetan itzulinguruka ibili behar badu ere. Ideia nagusiak eta kontzeptu praktikoak nolabaiteko xehetasunez azaltzen ditu, baina lexiko mugatua du gai konplexuetan, eta tarteka bere lehendabiziko hizkuntzako hitzak erabili behar izaten ditu. Oraindik akats handiak egiten ditu gai ez-arruntez jardun behar duenean. Ez du, esate baterako, sinonimoen errepertorioan aberastasun handirik. Ideiak molde bakarrean adierazteko joera izaten du.

d. B1 Estrategiak.

-Ulermena:

Hurbileko gaien gaineko solasaldietan ideia nagusiak ongi ulertzen ditu, errepikatu beharrik izan gabe. Baina gaia hurbilekoa ez bada, edo gaia aldatzen bada, ideia nagusia gal dezake, eta, zenbaitetan, mezua beste era batera adierazi beharko zaio, eta erritmoa doitu. Xehetasunak jasotzeko errepikapena beharko du. Badaki hitz eta esaldi ezezagun batzuen esanahia ondorioztatzen, testuingurutik abiatuta.

-Elkarreragina:

Badu nahiko hizkuntza- eta estrategia-errepertorio, eguneroko solasaldi errazak hasteko, jarraitzeko eta amaitzeko, eta beste pertsona batzuei eztabaidan parte hartzeko gonbita egiteko; betiere aurrez aurre egonda, eta gai arruntei edo interes pertsonaleko gaiei buruz ari bada. Intonazioaren bidez zenbait elementu afektibo ulertzeko eta adierazteko gai da: seriotasuna, txantxa, haserrea...

Badaki norbaitek esandakoa osorik laburtzen eta errepikatzen, edo zati bat, elkarri ulertzen diotela berresteko eta ideiak garatzen laguntzeko. Nahasten bada, badaki esandakoa argitzeko eskatzen. Oso tarteka laguntza beharko du ideien garapenean aurrera egiteko.

-Adierazpena:

Badaki bere hizkuntza-baliabideak egoera komunikatibora egokitzen, edo ustekabeko zenbait egoeratan moldatzen. Hitz-konbinazio eta esapide berriak egiten ditu, eta esaldiak berregituratzen ditu. Bestalde, baditu estrategiak berriz hasteko, komunikazioa arriskuan dagoela sumatzen badu.

Hitz edo esapide bat gogoratzen ez badu, esanahia perifrasien bidez transmititzen du, edo antzeko esanahia duen batekin ordezkatzen du. Gai da, oro bat, ea ulertu dioten galdetzeko, zalantza duenean. Bestalde, solaskideari zuzenketa egin diezaion eskatzeko gai da, eta bere burua zuzentzen du, ulertu ez zaiola adierazten bazaio (gaizki-ulertua sor dezaketen esapideak, egitura nahasiak...). Erabiltzen duen forma zuzena den ala ez ere galdetzen du.

e. B1 Ahozko jariotasuna.

Kontaketa edo deskribapen errazak jariotasun aski handiz egiten ditu, elementuen sekuentzia linealaren bidez. Badaki jardun askeko tarte luzeetan diskurtsoari eusten, nahiz eta nabarmenak izaten diren errepikapenak, etenak, auto-zuzenketak eta berrantolaketak. Bere jariotasuna aldakorra izaten da, eta batzuetan bukatu gabe uzten ditu esaldiak, baina komunikazioa ez da eteten, eta gai da gehienetan eraginkortasunez eta laguntzarik gabe aurrera egiteko. Dena den, zenbaitetan solaskidea deseroso senti daiteke, eta laguntza puntuala eman behar izaten dio, komunikazio-korapiloak askatzen laguntzeko.

5.2.4. B2 mailako ebaluazio-irizpideak.

a. B2 Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

Ez du arazorik izaten bere diskurtsoa modu naturalean egokitzeko, elkarreraginezko ohiko testuinguruetan. Gaia, hartzailea eta xedea kontuan hartzen ditu, eta testu-genero ugari baliatzeko gai da. Ulermenean erregistro formala nahiz informala bereizten ditu, nahiz eta tarteka xehetasunak galtzen dituen (jarrerak, ikuspegiak, ideia inplizituak...); bere espezialitateko testuak eta zenbait testu ofizial ere ulertzen ditu. Erregistro intimoaz ere jabetzen hasia da.

Adierazpenari dagokionez, ziur, argi eta adeitasunez jarduteko gai da. Hasia da bere adierazpenean ere erregistro formalean eta informalean jarduten, nahiz eta erregistro neutrorako joera handia duen, oraindik ere. Asmo komunikatibo argia izaten du, eta gehienetan gai da solasaldian gertatu ohi diren aldaketetara egokitzeko, eta formulazioa aldatzeko: gaiaren norabidea, estiloa, enfasia... Baina, batzuetan, diskurtsoa zuzentasunez sortzeko ahaleginak tentsioa ekartzen dio, eta horrek eragina izaten du egokitasunean.

b. B2 Diskurtsoaren antolaketa.

Gizarte-mailaren esparruan, ohiko gaien gaineko testu argiak eta egituratuak sortzen ditu, hau da, koherenteak eta kohesionatuak. Lehendabiziko eta bigarren mailako ideiak bereizten ditu, ohiko gaietan, abstraktuetan, eta baita bere espezialitatekoetan ere. Kohesiorako baliabide sail zabal bat eraginkortasunez erabiltzen du, eta gero eta egitura sintaktiko aberatsagoak baliatzen ditu.

Hasia da hitz-ordena baliatzen esaldiko elementuak antolatzeko eta batzuk nabarmentzeko, galdegaia-mintzagaia legearen arabera. Hala ere, puntu ilunak edo gaizki-ulertuak egon daitezke hitzaldi luzeetan edo gai konplexuetan.

Paragrafoak ongi bereizten ditu, nahiz eta batzuetan akats batzuk izan ideia nagusien antolaketa orokorrean.

Puntuazio-markak ere gero eta hobeki erabiltzen ditu (parentesiak, marra luzeak...). Hasia da puntuazio-marka zailenak erabiltzen (komak, antolatzaileen ondoren, mendeko perpausetan eta aposizioetan; bi puntu, azalpenezko esaldiak lotzeko; puntu eta koma, ideiak kontrajartzeko; marratxoa, hitz elkartuetan...).

c. B2 Baliabide gramatikalak.

Kontrol gramatikal ona du. Oraindik ere akatsak eta huts txikiak egin ditzake esaldiak egituratzean, baina ez dira asko, eta sarritan laguntzarik gabe zuzentzen ditu. Ez du normalean egitura errazetan akats sistematiko nabarmenik egiten, eta egiten dituenak ez dira gaizki-ulertuak sortzeko modukoak izaten. Egitura konplexuagoak erabiltzen dituenean, huts egiten du maiz, oraindik ere.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak gehienetan ongi erabiltzen ditu: lehenaldiko adizkiak; alegiazko adizki arruntenak; ohiko aditz trinkoak; mugagabe gehienak; juntagailu, menderagailu, lokailu eta antolatzaile arruntenak...

Aberastasun semantikoari dagokionez, hiztegi zabala du gai ezagun zehatz eta orokorretan, eta informazio xehea eta fidagarria ematen du. Sinonimo ugari ezagutzen ditu, eta badu gaitasunik formulazioa aldatzeko hitz bera ez errepikatzearren, baina askotan ideiak molde bakarrean adierazteko joera du; testuinguru ezezagunetan oraindik ere motel aritu daiteke. Tarteka, hala ere, lexiko-zalantzak izaten ditu, eta itzulinguruka ibiltzen da. Horren ondorioz, zehaztasun-akatsak egiten ditu, baina komunikazioan eragozpenik eta tentsiorik sortu gabe.

Idaztean kontrol handiagoa dauka, pentsatzeko denbora gehiago duelako, baina gaia oso ezaguna ez duenean testu pobreak sor ditzake aberastasunean eta ñabarduretan.

d. B2 Estrategiak.

-Ulermena:

Estrategia ugari erabil ditzake ulertzeko; adibidez, xehetasunen bila adi entzutea; ideia nagusiak zein diren jakiteko eta ulermen orokorra egiaztatzeko, esapide esanguratsuak eta hitz-gakoak identifikatzea; ulertzen ez dituen hitzak testuinguruaren arabera deduzitzea... Nolanahi ere, lagunarteko hizkera ulertzeko zailtasunak izan ditzake, batez ere ohikoak ez diren gaietan; horregatik, errepikapen eta azalpen osagarrien beharrean egoten da, eta testu idatzien kasuan berriz irakurri behar izaten ditu.

-Elkarreragina:

Badaki solasaldia modu egokian hasten, jarraipena ematen eta amaitzen; badaki, halaber, eztabaidetan parte hartzen ere, argudioak emanez eta indartuz.

Badaki bere ikuspuntua azaltzerakoan estrategiak erabiltzen, solaskideari behar dituen xehetasunak emateko: adibide egokiak, errepikapenak, berrantolaketa esanguratsuak... Eta gai da galderak egiteko, solaskideak esandakoa ea ulertzen duen egiaztatzeko asmoz, eta baita eskatzeko zalantzazko alderdiak azal diezazkiola ere.

-Adierazpena:

Esaldi eginak erabiltzen ditu esan beharrekoa pentsatzen duen bitartean (adibidez, Galdera horri erantzutea ez da erraza). Horrela, denbora irabazten du, eta hitz egiteko txandari eusten dio, naturaltasunez. Itzulinguruak eta parafrasiak erabiltzen ditu, lexikoan eta egituretan dituen hutsuneak betetzeko. Akatsak, hutsegiteak eta gaizki-ulertuak zuzentzeko gai da.

e. B2 Ahozko jariotasuna.

Erritmo erregularreko diskurtsoak ekoizten ditu, eta nahiko modu naturalean aritzen da. Bat-bateko solasaldietan jariotasunez jarduten du, eta elkarreragin erregularra izaten du, alderdi bati nahiz besteari tentsiorik sortu gabe. Baina, tarteka, zalantza egin dezake egiturak eta esapideak aukeratzeko, edo esaldiak berrantolatzeko. Horren ondorioz, diskurtsoan eten txiki batzuk sor daitezke, batez ere gaia arrotza zaionean, edo solaskidea ez bada euskara estandarrean ari. Oraindik ez du euskaldunen abiaduraz hitz egiten, baina sobera motel ere ez da aritzen.

5.2.5. C1 mailako ebaluazio-irizpideak.

a. C1 Koherentzia edo egokitasun soziolinguistikoa.

Esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ezagutzen ditu, ahozkoan eta idatzian, eta erregistro aldaketak antzematen ditu. Baliteke, alabaina, tarteka xehetasunak ziurtatu behar izatea. Ongi bereizten ditu erregistro formala, informala, ofiziala edo espezializatua eta intimoa. Gizarte-harremanetan hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du, baita emozioak adierazteko, norbaiti edo zerbaiti buruz jarduteko, eta umorea erabiltzeko ere (adeitasuna, haserrea, ironia, ziurtasun gabezia...).

Esan nahi duena adierazteko, bere baliabideak egoerari eta hartzaileari egokitzen ditu, eta egoera bakoitzari dagokion erregistroa erabiltzen du, eta solasaldietan gertatu ohi diren norabidearen, estiloaren eta enfasiaren aldaketetara ere egokitzen da.

Bere espezialitateko testuak eta testu ofizial batzuk ekoizten ditu. Hala ere, mugak izan ditzake, batetik, diskurtso tekniko edo oso espezializatuak sortzeko, eta bestetik, xehetasun intimoak emateko eta emozio-graduak adierazteko.

b. C1 Diskurtsoaren antolaketa.

Testu landuak, argiak, ongi egituratuak, koherenteak eta ongi kohesionatuak sortzen ditu, askotariko gaiei buruzkoak, ikuspegi desberdinak adieraziz, amaieran ondorio egokia atereaz, eta baliabide linguistikoak modu egokian erabiliz, ahoz zein idatziz.

Paragrafo bakoitzeko ideia nagusia eta bigarren mailakoak modu koherentean lotzen ditu; paragrafoen arteko lotura ere koherentziaz egiten du. Esaldien barruko ordenan, gehienetan, ez du akats nabarmenik egiten: galdegaia eta mintzagaia ongi bereizten ditu, eta, beraz, badaki non kokatu. Diskurtsoa egituratzeko, testu-antolatzaileak eta puntuazio-markak ongi erabiltzen ditu. Puntuazioa zuzena da, tarteka egindako akatsak kenduta: puntu eta koma, bi puntuak, marratxoak, komatxoak...

Intonazioa modulatzen badaki, eta esaldiaren enfasia modu egokian egiten du, esanahiaren ñabardura sotilak adieraztearren.

c. C1 Baliabide gramatikalak.

Zuzentasun gramatikal handiz jarduten du; akats gutxi egiten ditu, eta ez dira ia nabaritzen. Testuak sortzean, ez du alderdi morfosintaktikoan aparteko arazorik izaten. Zenbaitetan, adierazi behar duena konplexu samarra baldin bada, akatsen bat egin dezake, baina ez du, inolaz ere, akats sistematikorik egiten. Bere ahozko adierazpenean akats gutxi batzuk egin ditzake, bat-batekotasunak eta jardunaren nondik norakoak eragindakoak, hain zuzen ere. Auto-zuzenketak egiteko gaitasun handia du.

Batzuetan, mugagabea gaizki erabiltzen du, zenbatzaile zehaztugabeen kasuan, batez ere. Aditz erregimena eta aditz sistema guztiak modu egokian erabiltzen ditu. Subjuntiboan eta alegiazko aditz trinkoetan, noizbehinka, huts egin dezake. Baliabide sintaktiko guztien kontrol handia du. Juntagailu, menderagailu, lokailu eta antolatzaile gehienak ongi erabiltzen ditu.

Euskararen fonemen erabilera zuzena egiten du (fonemen ahoskera, hitz-barneko aldaketak, hitz-kateak...). Hala ere, oso tarteka, arazoren bat izan dezake, baina horrek ez du komunikazioa eragozten.

Aberastasun semantikoari dagokionez, elementu linguistikoen errepertorio zabal batetik formulazio egokia hautatzen du, esan nahi duena argi eta mugarik gabe adierazteko. Ez du itzulingururik erabili behar bere ideiak adierazteko. Bere iritziak eta baieztapenak zehatz-mehatz modalizatzen ditu (ziurtasun/ziurtasun eza, ustea/zalantza, probabilitatea, eta abar). Esamolde idiomatikoen eta lagunartekoen ezagutza-maila ona du. Baliabide gramatikal asko erabiltzen ditu.

d. C1 Estrategiak.

-Ulermena:

Ulertzeko, estrategia mota asko erabiltzen ditu, ahoz zein idatziz. Hala nola: bere aurre-ezagutzak aktibatzea; hizkuntza-jardueretan, edukiari eta antolaketari buruzko hipotesiak egitea; testuinguruan oinarrituta, hitz ezezagunen esanahia ondorioztatzea, eta, testua oro har ulertzea; solaskidearen edo igorlearen aldartea, adimen-jarrera eta asmoak inferitzea, ondorioak ateratzeko. Oro har, ez du zailtasunik izaten edozein euskaldunen hizkera ulertzeko, horretarako egokitzeko denbora izan badu; dena den, arazoak izan ditzake ongi ulertzeko, gaiak eta hizkerak oso ezohikoak edo desberdinak direnean, bere ingurugirokoen aldean. Halakoetan, errepikapen eta azalpen osagarriak bilatzeko edota eskatzeko estrategiak erabiltzen ditu, batez ere.

-Elkarreragina:

Solasaldi edo eztabaidetan, diskurtsoaren enuntziatu-sail batetik esaldi egokia hautatzen du, bere adierazpenak modu egokian egiteko, hitza hartu edo hitz egiteko txandari eustearren denbora irabazteko xedez zer esan pentsatzen duen bitartean. Bere ekarpena eta gainerako solaskideena trebetasunez bateratzen ditu. Solaskideak esandakoa ulertzen duela egiaztatzeko galderak egiten ditu, eta zalantzak argitzeko eskatzen du. Diskurtsoa laburtzen du, eta horrela, solaskideen parte-hartzea errazten du, gaia bideratuz. Diskurtsoa hasteko, jarraitzeko eta bukatzeko prozedura egokiak erabiltzen ditu. Gaizki-ulertuek eta adiera anbiguoek sortzen dituzten okerrak zuzentzeko estrategiak ongi baliatzen ditu.

-Adierazpena:

Esateko duena eta horretarako behar dituen baliabideak planifikatzen ditu, entzulearengan izan dezakeen eragina kontuan hartuta. Gai da, lexikoko eta egituretako gabeziak dituenean, parafrasiak erabiltzeko, eta esan nahi duena beste era batera formulatzeko, diskurtsoaren jarioa eten gabe. Aurretik landutako diskurtso ereduetan oinarritzen da, eraginkortasunez erabiltzeko, beharrezkoa denean.

e. C1 Ahozko jariotasuna.

Jariotasunez eta bat-batean jarduten du, naturaltasun handiz, eta ahaleginik egin gabe. Kontzeptualki zaila den gai batek motel dezake bere diskurtsoaren jariotasuna, adierazpide egokiaren bila ari denean. Tarteka, auto-zuzenketak egiten ditu, baina ez dira komunikazioaren kalterako izaten.

Iragarkiaren kodea: F1108949