122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Familia. Adostasun gabeko 932/2010 dibortzioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, adostasun gabeko dibortzioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

49/2011 epaia.

Epailea: María Cristina Salueña Baquedano andrea.

Tokia: Tutera. Eguna: 2011ko maiatzaren 24a.

Alderdi demandatzailea: José Fermín Nadal González.

Abokatua: Francisco José Rodríguez Herrerías.

Prokuradorea: Miguel Arnedo Jiménez.

Alderdi demandatua: María José Delgado Ferreira. Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Epaitza:

Baiesten dut Miguel Arnedo Jiménez jaunak, José Fermín Nadal González jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen María José Delgado Ferreira andrearen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, dekretatzen dut Fiteron 1989ko abenduaren 18an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: apelazio-errekurtsoa, Tuterako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epailea.

Eta M.ª José Delgado Ferreira andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2011ko ekainaren 1ean.-Idazkari judiziala, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1110040