122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 252/2011 jabari-espedientea

Aida González Arcek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 252/2011 prozedura bideratzen ari da, María Belén Recarte Larreak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hastearen gainekoa:

Hiri finka: Artaxoako La Cruz kaleko 8an dagoen etxea. Mugak: eskuinetara, Nemesio Esquiroz, Fortunato Zabalegui; eta atzealdetik, Felipe Ororbiaren alargunaren etxea. Berrehun eta berrogei metro koadroko azalera dauka, estalpeko alderdiak eta estali gabekoak hartuta. Tafallako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, Pablo Recarte Jimeno jaunaren izenean, 904. liburukia, 160. orria, 55. liburua, 4502. finka.

José Ángel, Emilio, María Carmen, María Dolores eta María Belén Recarte Larrearen alde.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tafallan, 2011ko apirilaren 11n.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1110059