1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
948/2011 EBAZPENA, 2011ko ekainaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L., Nekazaritza Ingeniari Teknikoa, izateko lanpostu huts bat oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, lehen ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua azaltzen dituena, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010eko abenduaren 23an emandako 1931/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L., Nekazaritza Ingeniari Teknikoa, izateko lanpostu huts bat lehiaketa oposizioaren bidez betetzeko deialdia.
Zuzenketak egiteko epea bukatuta, deialdiko bosgarren oinarrian ezarritakoa betez, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta lehen ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua jakinaraztea.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena.
Kudeatzaileak proposatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,
EBATZI DUT:
Lehena.-Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L., Nekazaritza Ingeniari Teknikoa, izateko lanpostu huts bat oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Eranskinean dagoena.
Bigarrena.-Izangai onartuei dei egitea, hautaprobetako lehen ariketa egin dezaten 2011ko ekainaren 27an, goizeko 10:30ean, Ikasgelategiko 212. gelan.
Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.-Ebazpen hau epaimahai kalifikatzailearen kideei igortzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio eta Kudeaketa eraikineko (Arrosadiko campusa) iragarki-oholean jartzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea ebazpen honen aurka zilegi dela berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean edo, zuzenean, auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.
ERANSKINA
Onartutako eta Baztertutako Izangaien behin betiko zerrenda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L., Nekazaritza Ingeniari Teknikoa, Izateko lanpostu huts bat oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian
Onartutakoak:
1. ABAD MARTINEZ, ADA MARIA
2. ALCASENA URDIROZ, FERMIN JESUS
3. ANDRES CUIRAL, SUSANA
4. ARAGUAS PORTAÑA, RAQUEL
5. ARMENDARIZ GARCIA, OSCAR
6. BARINAGARREMENTERIA ZABALETA, MAITE
7. DIAZ LOPEZ DE DICASTILLO, ANA
8. DIEZ BUENO, NURIA
9. FERNANDEZ GONZALEZ, ALVARO
10. IRIGOYEN SANCHEZ, JUAN MANUEL
11. LABIANO SALON, MIGUEL ANGEL
12. LASHERAS RODRIGUEZ, REBECA
13. LASPALAS PEREZ, MIGUEL
14. LOPERENA QUIROS, IGNACIO
15. LOPEZ GOMOLLON, CARLOS
16. MARTINEZ MARTINEZ, PABLO RAMON
17. MELLA LOPEZ, MONTSERRAT
18. MERINO LEGAZ, SARA
19. MEZQUIRIZ DIAZ, JESUS
20. MOYA TORTOSA, FRANCISCO JAVIER
21. ORRILLO CERDAN, NAIARA
22. PEDROARENA GALDEANO, EDURNE
23. REMONDEGUI IRISARRI, NAROA
24. SANCHEZ ORTEGA, AGUSTIN JAVIER
25. SUCUNZA RUIZ, FERMIN ARITZ
26. TRINCADO CORNAGO, ESTEFANIA
27. URDIAIN ASENSIO, JUAN JOSE
28. ZUGASTI LASECA, ELENA
Baztertutakoak: Baztertzeko arrazoia.
1. FERNANDEZ SANZ, SARA
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
2. ITURRIA AMADOZ, FRANCISCO XABIER
Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.
3. LAQUIDAIN TORRES, JAVIER FERMIN
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
4. ORIO SAENZ, MARIA
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
5. REDONDO PASCUAL, ANGEL MARIA
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
6. RODRIGUEZ PASCUAL, RAQUEL
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
7. URZAINQUI ZOZAYA, PEDRO MIGUEL
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
8. VALLEJO GOICOA, BEGOÑA
Ez du 4.1.b) oinarriko betekizuna betetzen.
Iragarkiaren kodea: F1110765