122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 170/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an. Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak.

Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, nahitaezko betearazpeneko 170/2011 familia-prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. epaitegi honetan, Eduardo Pabolaza Andres jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Miriam Lacambra Juanena andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

-Alderdi betearazleak, hots, Miriam Lacambra Juanena andreak eskaturik, betearazpena abiarazten da betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Eduardo Pabolaza Andres jaunaren aurka, diru kopuru hauek direla eta: 17.313,21 euroko printzipala, gehi interes eta kostuetarako behin-behinekoz kalkulatu diren 3.000 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

-Eman bekizkio alderdiari lan bizitzaren orria eta Ogasuneko ziurtagiria, Epaitegi honen sistema informatikoaren bidez eskuratuak, eta alderdi betearazleari errekerimendua egin bekio betearazpenpeko alderdiaren zein ondasun enbargatuko diren adieraz dezan.

-Jakinaraz bekie alderdiei prozesua bideratzen ari den bitartean helbidea aldatzen badute berehala jakinarazi beharko diotela epaitegiari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 155.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

-Jakinaraz bekie ebazpen hau betearazpenpekoei eta eman bekie betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopia, haiek zitatu eta epatu gabe, noiznahi pertsonatu ahal izan daitezen betearazpenean.

Ebazpen hau irmoa da eta ezin zaio inolako errekurtsorik egin (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 555.1 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean zordunak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Eduardo Pabolaza Andresi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, ediktu honen bi kopia egin eta sinatzen ditut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko ekainaren 8an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1110250