122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2011 aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2011 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 9.706,96 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 6.226,96 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 3.480 euro.

Buñuelen, 2011ko ekainaren 13an.-Mankomunitateko burua, Miguel Ángel Vela Osta.

Iragarkiaren kodea: L1110558