122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zaragozako etorbidean (Arrosadia-Lezkairuko
ARS-3/U.I. XVI-a) dagoen zerbitzugunearen
lekualdaketa eta birkokapena kudeatzeko hitzarmena.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko ekainaren 9an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-jun-09 (6/UV).

"Iraganik jendaurreko epea, Zaragozako etorbidean (Arrosadia-Lezkairuko ARS-3/U.I. XVI-a) dagoen zerbitzugunearen lekualdaketa eta birkokapena kudeatzeko hitzarmenaren hasierako onespenaren ondotik, Tokiko Gobernu Batzarraren 2011-04-12ko erabakiaren bidez, eta nola aurkako alegaziorik ez den aurkeztu, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea hitzarmena, Zaragozako etorbidean (Arrosadia-Lezkairuko ARS-3/U.I. XVI-a) dagoen zerbitzugunearen lekualdaketa eta birkokapenerako, Iruñeko Udalaren eta Antonio Tellechea Goyenaren artean sinatu beharrekoa, espedientean eginbideturiko dokumentuari eta eranskinei jarraikiz.

2. Iruñeko Udaleko alkate andreari ahalmena ematea, delako hitzarmena sinatzeko".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1110619