122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1211/2011 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana María Goñi Lerchundi andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Lokomozio Aparatuko Prozesuen Erizaintza Arloko buru izendatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 4ko 38/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 65.2 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kenduko dituela erizaintza arloko eta guardiako buruak, askatasun osoz, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EUD kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Ana María Goñi Lerchundi andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Lokomozio Aparatuko Prozesuen Erizaintza Arloko buru izendatzea.

2. Interesdunak lanpostuaz jabetu beharko du Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 4ko 38/2011 Foru Aginduak indarra hartzearekin batera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1109611