122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2011ko ekainaren 14ko 81/11 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Sustatzailea: Gervasio González Suescun.

Proiektua: xehetasun azterlana, Udal Katastroko 2. poligonoko 34. lurzatiarena.

Prestatze data: 2011ko ekaina.

Prestatu duen teknikaria: Joaquín Archanco Senosiain (arkitektoa).

Xedea: zehatz-mehatz definitzea lurzatiaren okupazioa eta tipologia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan izanen da interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen ez bada horrela egiten, dokumentua behin betiko onetsitzat joko dela.

Larragan, 2011ko ekainaren 14an.-Alkate udalburua, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1110628