122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udal ordenantza, Itzako udal hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2011ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itzako udal hilerriaren erabilera arautzen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzan, 2011ko ekainaren 6an.-Alkate udalburua, M.ª Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L1110658