122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2011ko maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zuastiko 2. sektoreko 15.8 eremu homogeneoaren xehetasun azterlana, Zuastiko 15.8 lurzatiko jabekideek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Itzan, 2011ko ekainaren 15ean.-Alkate udalburua, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1110649