122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Arreko hiriguneko 3. eremuko Plan Partzialean.
Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2011ko maiatzaren 5ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa Arreko hiriguneko 3. eremuko Plan Partzialean, sektore horretako gehiengoa ordezkatzen duten jabeek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintzako araudia.

Ezkabarten, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

ALDAKETA ARREKO HIRIGUNEKO 3. EREMUKO
PLAN PARTZIALEAN

Ezkabarteko Udaleko Udal Plana. Behin betiko onespena.
Testu bategina

Legezko justifikazioa.

1.-Plan Partzialeko aldaketaren formulazioaren bidezkotasuna.

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2004ko ekainaren 8an eman erabakia, Ezkabarteko Udal Plana behin betiko onetsi zuena, argitara eman zen Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak eman martxoaren 21eko 575/2005 Ebazpenaren bidez.

Planeamendu horren determinazioen artean, Arre herriko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremu garrantzitsu bat sortzea kontuan eduki zen, A-3 eremuan hain zuzen ere. Hiru esparru desberdin zeuden, hiru erabilera desberdinetarako: alde batetik 278.356 m²-ko azpieremu bat, batez ere bizitegitarako, eta, beste aldetik, 42.170 m²-ko beste azpieremu bat, batez ere industriarako.

Udal Planean ezarri zen A-3 eremua banaketa eremu bat izanen zela, aprobetxamendua kalkulatzeko ondorioetarako, eta, halaber, sektore bakarra izanen zela, 35/2002 Foru Legearen 50. artikuluan ezarritako zentzuan, eta hortaz, eremu berezia ere izanen zela egiturazko hirigintzaren analisi eta antolamendurako eta Plan Partzialaren bidez garatu beharreko antolamendu xehakatuaren irizpideak finkatzeko.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen babesean idatzi zen Arre hiriguneko A-3 banaketa eremuko Plan Partziala. Lege horretan, hirigintzako arauek hirigintzako agiri horiei esleitzen dizkieten edukiak eta helburuak daude ezarrita, eta funtsean hauek dira: lurraldearen antolamendu xehakatua ezartzea Udal Planeamenduan aurreikusitako egiturazko antolamenduaren irizpideak erabiliz, beharrezko zehaztasuna daukatela haiek zuzenean gauzatzeko, geroago planeamendurako bitartekorik erabili gabe. Plan Partzial hori 2006ko urriaren 28an onetsi zen behin betiko.

Geroago, birzatiketa proiektua (2007ko maiatzaren 22an) eta urbanizaziokoa (2008an) prestatu ziren eta hasiera batean onetsi.

Hala ere, higiezinen krisia zela eta, espediente horien tramitazioa gelditu egin zen, harik eta Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko 6/2009 Foru Legea 2009ko ekainaren 5ean argitaratu zen arte; izan ere, haren lehenengo xedapen iragankorra aplikatu behar da planeamendu honetan. Xedapen horren helburua da merkatuaren egoera ekonomikoaren errealitatera egokitzea hainbat sektore eta unitate, aurreikusitako etxebizitzen tipologiari, kopuruari eta urbanizazio kostuei dagokienez ekonomikoki bideragarriak ez direnak hain zuzen ere, hirigintzako ondoriozko kargak edo Administrazioaren alde laga beharreko lurrak ezin baitira aldatu.

1.1. Lurzoruaren sailkapena.

Udal Planean Arreko AR-3 banaketa eremuko lurzorua urbanizagarri programatua dela ezartzen zenean ere adierazten zen bezala, sailkapen hori 35/2002 Foru Legetik eratorritako legezko esparru berrira egokitu behar zen, eta, horrenbestez, lurzoru urbanizagarri sektorizatua izatera pasatu behar zen, Udal Planeamenduan antolamendu xehakaturik egin behar gabe. Jabeek hortaz, Plan Partziala prestatuz antolamendu xehakatua sustatzeko eskubidea izateaz gain, betebehar eta eskubideen araubide juridikoa ere izanen dute, 35/2002 Foru Legearen 100. artikulutik eratorri bezala.

1.2. Sektorearen erabilerak.

Plan Partzial honetan, Udal Planean aurreikusitakoaren arabera, erabilera orokorren bi mota hartzen dira kontuan, bizitegitarakoa eta industriala.

Bere aldetik, bizitegitarako erabilera orokorrak bi erabilera xehakatu ditu, bizitegi kolektibokoa eta familia bakarreko etxebizitzakoa, eta, azken kasu horretan, bakartua, binakakoa edo atxikia izan daiteke etxebizitza.

Plan Partzial honetan, lurzati eraikigarri bakoitzaren barruko erabilera zehaztuen tolerantziak eta bateragarritasunak erregularizatzen dira lurzati bakoitzaren hirigintzako fitxan.

2.-Egiturazko determinazioak.

Plan Partzialak garatutako Udal Planean dauden egiturazko determinazioak errespetatzen ditu Plan Partzialeko aldaketa honek, lurzoruaren sailkapenari, antolatu beharreko sektorearen esparruaren determinazioari, bideen sistemak eta eremu publikoa antolatzeko ildo nagusiei dagokienez nahiz erabilera orokorrei, gehieneko aprobetxamendua ezartzeari, babes publikoko etxebizitzen portzentajeari eta eredu-aprobetxamenduari dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen babesean hasi zen prestatzen Arreko Udal Plana. Eredu-aprobetxamendua kalkulatzeko, erabilera desberdinen eta eraikin moten artean zeuden balio desberdinak ongi jasotzen ez zituen homogeneizazio koefizienteak hartu ziren oinarri.

Halaxe utzi zuen agerian Lurraldearen Antolamenduko Departamentuko Hirigintza Planeamendurako Atalak behin betiko onespenaren aurreko txostenetan, eta, homogeneizazio koefizienteak ezartzeko, eskatu zen banaketa eremu bakoitzaren erabilera bereizgarriak har zitezela oinarri, eta eredu-aprobetxamendua kalkulatzeko, irabazizko aprobetxamendua zuten solairu guztiak.

Planeamendu Ataleko buruak 2005eko martxoaren 10ean eman txostenaren bidez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2004ko ekainaren 8an hartutako erabakia ikusirik, testu bategin bat beharko da Planaren dokumentazio teknikoa bildu eta argitzeko, besteak beste Arreko hiriguneko A-3 eremuko homogeneizazio koefizienteei buruzkoa.

2005eko otsailaren 15eko testu bateginean, homogeneizazio koefizienteei buruz honako hau ezarri zen espresuki: "Plan Partzialak higiezinen merkatuaren egoerara egokituta ezarriko ditu homogeneizazio koefizienteak."

Hasiera batean onetsitako koefizienteak, Udal Planean ezarritakoez bestelakoak dagoeneko, Ezkabarteko Udalaren eskaerei eta sektoreko jabeek eskatutako alegazioei kasu eginez aldatu dira.

Hasierako onespenaren aldean, gertatu den aldaketarik handiena Arreko etxebizitza librearen prezio igoera da, babes ofizialen prezioarekin erkatuta, baita familia bakarreko etxebizitza bakartuen eta binakakoen arteko prezioa parekatzea ere, biak oso antzekoak baitira antolamenduan aurkeztutako planeamenduei dagokienez.

Horretan oinarrituta, eta Nafarroan Etxebizitzari Babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legearen zazpigarren xedapen iragankorrak ematen duen gaikuntzan ere oinarrituta, ondoko aldaketak egin dira Arreko hiriguneko A-3 eremuan, sektore horretako homogeneizazio koefizienteen eboluzioa konparatzeko taulan erantsi direnak.

Plan Partzialaren behin betiko onespenean behar bezala arrazoitu ziren erabilerarako koefiziente horiek, eta aldaketa honekin ez dira aldatu, Urgentziazko Neurriei buruzko Legeak berak debekatzen baitu.

Edonola ere, eta legeak berak ezartzen duen bezala, birzatiketa proiektuan arrazoituko dira, behar den unean, Plan Partzilean zehaztutako koefizienteak, eta, hori dela eta, aldatu egin daitezke orduan.

ERABILERA XEHAKATUA

KOEFIZIENTEAK

UDAL PLANEAN

KOEFIZIENTEAK

PLAN PARTZIALEAN

(hasierako onespena)

KOEFIZIENTEAK

PLAN PARTZIALEAN

(behin betiko onespena)

KOEFIZIENTEAK

PLAN PARTZIALEAN
(behin betiko onespena, BOE =1)

Familia bakarrekoa, bakartua edo binakakoa

1,7

2

2

3,17

Familia bakarrekoa, atxikia

1,4

1,8

2

3,17

Bizitegi kolektiboak (BOE)

1

1

0,63

1

Bizitegi kolektiboak (PTE)

1

1,1

0,69

1,10

Bizitegi kolektibo librea

1,1

1,8

1,9

3,02

Lorategi pribatua, familia bakarreko etxebizitza bakartua

0,4

0,3

0,33

0,52

Lorategi pribatua, familia bakarreko etxebizitza atxikia

0,3

0,3

0,33

0,52

Lorategi pribatua, bizitegi kolektiboa

0,1

0,1

0,12

0,19

Merkataritza

1,2

1

1,2

1,90

Bulegoak eta hirugarren sektoreko zerbitzuak

1,2

1,5

1,9

3,02

Industria

1,2

1,5

1,5

2,38

Lurzoru pribatua industriako lurzoruan

0,15

0,15

0,15

0,24

Ekipamendu pribatua

1,5

1,5

1,9

3,02

Garajea beheko solairuan (Udal Planak behartu gabe)

1,5

1,5

0,8

1,27

Bizitegiaz besteko erabilerak sotoan

1

1

1

1,59

Sotoa bizitegitarako eraikinean

---

0,06

0,07

0,11

Hotela eta egoitza publikoa

1,2

1,2

1,27

2,02

2.1. Ereduko aprobetxamendua.

Sektorearen eredu-aprobetxamentua 0,6539 AU/m²-koa da, aprobetxamendua sortzen duen azalerarekin irabazizko aprobetxamendua zatitzearen ondorioz; hau da, lehengo hirigintzako prozesuetan aprobetxamendua dagoeneko sortu zuten lurzatiak baztertu dira, baita beste plan batzuek lagata sartu direnak ere, nahiz eta hemen erantsi diren beren antolamendurako:

213.341,39 AU.

----------------

= 0,6539 AU/m²

326.260,00 m²

Lurzati bakoitzaren irabazizko aprobetxamenduak jasotzen dituen koadroa erantsi da.

Sektorearen azalera osoa: 327.472 m².

Konputatu beharreko azalera: 326.260 m².

Eraikitako azalera: 140.691 m².

Sektoreko bideetarako sartutako 11.706,41 m²-ko azaleratik, uste da 1.212 m²-k besterik ez dutela hirigintzako aprobetxamendurik sortzen, eta bi eremu desberdinekoak dira. Bata da Irungo etorbideko zati bat, herrian sartzeko biribilgune berria eraikitzeak ukitzen duena (590 m²), eta besta Itxuru karrika urbanizatua da, hirigunean baina sektoretik kanpo dauden etxebizitzetara sartzeko bide emanen duena (622 m²).

Egungo lurzatietara sartzeko bideei dagokie gainerakoa; gehienak lurrezkoak eta bakan batzuk asfaltatuak, guztiak desagertuko dira antolamendu berriarekin.

ARREKO 3. EREMUKO PLAN PARTZIALEKO ALDAKETA (EZKABARTEKO UDALA)

ERABILERA

Familia bakarrekoa bizitegia, bakartua edo binakakoa

Familia bakarreko bizitegi atxikia-

duplexa

Bizitegi kolektiboak (BOE)

Bizitegi kolektiboak (PTE)

Bizitegi kolektiboak

Lorategi pribatua, familia bakarreko etxebizitza bakartua

Lorategi pribatua, familia bakarreko etxebizitza atxikia

Lorategi pribatua, bizitegi kolektiboa

Merkataritza

Bulegoak eta hirugarren sektoreko zerbitzuak

Industria

Lurzoru pribatua industriako lurzoruan

Ekipamendu pribatua

Garajea beheko solairuan

Sotoa

Hotela eta egoitza publikoa

GUZTIRA

AUak

KOEF.

2

2

0,63

0,69

1,9

0,33

0,33

0,12

1,2

1,9

1,5

0,15

1,9

0,8

0,07

1,27

A AZPIEREMUA

PA1

2.646,00 m2

1.710,00 m2

294,00 m2

5.876,88 AU

PA2

1.134,00 m2

822,00 m2

126,00 m2

2.548,08 AU

PA3

1.134,00 m2

822,00 m2

126,00 m2

2.548,08 AU

PA4

2.646,00 m2

1.710,00 m2

294,00 m2

5.876,88 AU

PA5

3.099,00 m2

510,00 m2

1.271,40 m2

6.038,30 AU

PA6-1

4.148,00 m2

680,00 m2

1.662,40 m2

8.079,17 AU

PA6-2

1.037,00 m2

391,00 m2

680,68 AU

PA7

3.100,00 m2

1.271,40 m2

2.042,00 AU

PA8

5.185,00 m2

2.053,40 m2

3.410,29 AU

PA9

5.185,00 m2

2.053,40 m2

3.410,29 AU

PA10

5.185,00 m2

2.053,40 m2

3.410,29 AU

PA11

4.280,00 m2

415,00 m2

1.320,00 m2

2.082,00 m2

9.911,54 AU

PA12

5.385,00 m2

415,00 m2

1.320,00 m2

2.043,40 m2

12.008,34 AU

PA13

6.290,00 m2

2.043,40 m2

4.105,74 AU

PA14

6.290,00 m2

2.043,40 m2

4.105,74 AU

PA15

5.185,00 m2

2.043,40 m2

3.720,69 AU

PA16

8.966,00 m2

727,50 m2

844,75 m2

3.946,50 m2

18.412,66 AU

PA17

14.343,00 m2

5.040,50 m2

6.466,50 m2

28.309,22 AU

PA18

14.343,00 m2

5.040,50 m2

6.466,50 m2

28.309,22 AU

PA19

2.256,00 m2

876,00 m2

1.660,50 m2

2.588,72 AU

PA20

2.862,00 m2

810,00 m2

1.660,50 m2

5.651,24 AU

PA21

1.890,00 m2

576,00 m2

1.174,00 m2

3.742,30 AU

PA22

3.246,00 m2

529,00 m2

1.384,00 m2

6.327,76 AU

PA23

4.304,50 m2

705,00 m2

1.844,00 m2

8.392,23 AU

PA24

3.246,00 m2

1.384,00 m2

2.141,86 AU

PA25

626,00 m2

463,05 m2

1.404,81 AU

PA26

834,00 m2

617,40 m2

1.871,74 AU

PA27

626,00 m2

463,05 m2

1.404,81 AU

PA28

217,00 m2

388,00 m2

562,04 AU

PA29

1.130,35 m2

169,55 AU

B AZPIEREMUA

PB1

2.772,04 m2

1.480,23 m2

5.370,49 AU

PB2

5.148,00 m2

7.722,00 AU

PB3

4.204,93 m2

767,00 m2

6.422,44 AU

PB4

1.585,21 m2

2.377,81 AU

PB5

2.925,00 m2

4.387,50 AU

TOTAL SUP.

2.303 m2

7.560 m2

37.774 m2

5.185 m2

66.867 m2

1.932 m2

5.064 m2

15.449 m2

4.361 m2

0 m2

13.863 m2

1.897 m2

2.772 m2

0 m2

49.319 m2

0 m2

AUak

4.606,00

15.120,00

23.797,62

3.577,65

127.046,35

637,40

1.671,12

1.853,82

5.232,90

0,00

20.794,71

284,60

5.266,88

0,00

3.452,31

0,00

213.341,39 AU

2.2. Antolamendua eta zonifikazioa.

2.2.1. Bizitegitarako eremua.

A-1, A-2 eta A-3 azpieremuetan kokatuta, bideek eta berdegune publikoek zedarritutako eremu handiak dira (A-1 eta A-2), eta ekipamendurako A-3 besterik ez da geratuko.

Irabazizko lurzati pribatuen azalera 63.370,86 m²-koa da, irabaziko aprobetxamendua, guztira, 187.061,15 AUkoa.

Erabilera nagusia bizitegitarako da, nahiz eta ekipamenduetarako, eskoletarako eta kiroletarako ere badagoen.

LURZATIAK

AZALERAK

m2

ERAIKIGARRITASUNA

AU

PA1

2.340,00

5.876,88

PA2

1.092,00

2.548,08

PA3

1.092,00

2.548,08

PA4

2.340,00

5.876,88

PA5

1.371,00

6.038,30

PA6-1

1.762,00

8.079,17

PA6-2

391,00

680,68

PA7

1.371,00

2.042,00

PA8

2.153,00

3.410,29

PA9

2.153,00

3.410,29

PA10

2.153,00

3.410,29

PA11

2.082,63

9.911,54

PA12

2.143,00

12.008,34

PA13

2.143,00

4.105,74

PA14

2.143,00

4.105,74

PA15

2.143,00

3.720,69

PA16

4.060,96

18.412,66

PA17

8.412,46

28.309,22

PA18

8.412,46

28.309,22

PA19

1.660,50

2.588,72

PA20

1.660,50

5.651,24

PA21

1.174,00

3.742,30

PA22

1.465,00

6.327,76

PA23

2.006,00

8.392,23

PA24

1.465,00

2.141,86

PA25

799,00

1.404,81

PA26

1.065,00

1.871,74

PA27

799,00

1.404,81

PA28

388,00

562,04

PA29

1.130,35

169,55

GUZTIRA

63.370,86

187.061,15

Bizitegitarako eremuko lurzatiak laburbiltzen dituen koadro bat erantsi da jarraian, tipologia eta etxebizitzen kopuru estimatua zehaztuta:

LURZATI ZK.

TIPOLOGIA

AZALERA ERAIKIA

BIZITEGIETARAKO

ETXEBIZITZA KOP.

ORIENTAGARRIA

AZALERA ERAIKIA

ETXEBIZITZAKO

A-1 AZPIEREMUA

PA1

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

2.646,00 m2

14

189,00 m2

PA2

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

1.134,00 m2

6

189,00 m2

PA3

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

1.134,00 m2

6

189,00 m2

PA4

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

2.646,00 m2

14

189,00 m2

PA5

LIBREA

KOLEKTIBOA

3.099,00 m2

30

103,30 m2

PA6-1

LIBREA

KOLEKTIBOA

4.148,00 m2

40

103,70 m2

PA6-2

BOE

KOLEKTIBOA

1.037,00 m2

10

103,70 m2

PA7

BOE

KOLEKTIBOA

3.100,00 m2

30

103,33 m2

PA8

BOE

KOLEKTIBOA

5.185,00 m2

50

103,70 m2

PA9

BOE

KOLEKTIBOA

5.185,00 m2

50

103,70 m2

PA10

BOE

KOLEKTIBOA

5.185,00 m2

50

103,70 m2

PA11

LIBREA

KOLEKTIBOA

4.280,00 m2

41

104,39 m2

PA12

LIBREA

KOLEKTIBOA

5.385,00 m2

52

103,56 m2

PA13

BOE

KOLEKTIBOA

6.290,00 m2

60

104,83 m2

PA14

BOE

KOLEKTIBOA

6.290,00 m2

60

104,83 m2

PA15

PTE

KOLEKTIBOA

5.185,00 m2

50

103,70 m2

PA16

LIBREA

KOLEKTIBOA

8.966,00 m2

87

103,06 m2

PA17

LIBREA

KOLEKTIBOA

14.343,00 m2

138

103,93 m2

PA18

LIBREA

KOLEKTIBOA

14.343,00 m2

138

103,93 m2

A-2 AZPIEREMUA

PA19

BOE

KOLEKTIBOA

2.256,00 m2

22

102,55 m2

PA20

LIBREA

KOLEKTIBOA

2.862,00 m2

28

102,21 m2

PA21

LIBREA

KOLEKTIBOA

1.890,00 m2

18

105,00 m2

PA22

LIBREA

KOLEKTIBOA

3.246,00 m2

31

104,71 m2

PA23

LIBREA

KOLEKTIBOA

4.304,50 m2

41

104,99 m2

PA24

BOE

KOLEKTIBOA

3.246,00 m2

31

104,71 m2

PA25

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

626,00 m2

3

208,67 m2

PA26

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

834,00 m2

4

208,50 m2

PA27

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

626,00 m2

3

208,67 m2

PA28

LIBREA

FAMILIA BAKARRA

217,00 m2

1

217,00 m2

PA29

LIBREA

INDUSTRIA

---

---

GUZTIRA

119.688,50 m2

1.108

108,02 m2

BOE

37.774 m2

363

PTE

5.185 m2

50

BABESTUA, GUZTIRA

42.959 m2

413

%37,27

LIBREA

76.730 m2

695

%62,73

2.2.2. Industriako eremua.

B azpieremuan kokatua.

Irabazizko lurzati pribatuen azalera 12.911,18 m²-koa da, irabaziko aprobetxamendua, guztira, 26.280,24 AUkoa.

Erabilera nagusia industriarako da, nahiz eta ekipamenduetarako eta bulegoetarako ere badagoen.

LURZATIAK

AZALERAK

m2

ERAIKIGARRITASUNA

AU

PB1

1.480,23

5.370,49

PB2

3.960,00

7.722,00

PB3

4.001,56

6.422,44

PB4

1.219,39

2.377,81

PB5

2.250,00

4.387,50

GUZTIRA

12.911,18

26.280,24

2.3. Bide sarea.

Bideetarako, 91.026,69 m²-ko azalera erabiliko da.

Inkorporazio bat behar da antolamenduan Arre eta Uharte arteko errepidea zatibitu zenetik eta Ultzama ibaiaren gainean zubi berria egin zenetik, eremu berria Arreko egungo hirigunearekin lotzeko.

Plan Partziala behin betiko onesteko txostenean ondorioztatzen den bezala, kontuan hartu da behar adinako espazioa gorde behar dela beheko pasabidearekin eta ezkerretara biratuz Ekialdeko Ingurabidearekin lotura egiteko; honela, Ekialdeko Ingurabidea zatibitzen denean hura gauzatzen ahalko da. Unitatearen sustatzaileak ordaindu beharko ditu lotura egiteko lanak, unitate horren esparruaren barruan.

Biek beste proiektu bat prestatuko dute, urbanizazio proiektuari erantsiko zaiona.

Proposatutako antolamenduak ondoko bide nagusiak dauzka, aipatutako azpieremuen arabera.

2.3.1. A-1 azpieremua.

Hego-hegomendebalde/Ipar-iparmendebalde ardatza, Arre eta Uharte bitarteko errepidearen lotura berrian hasiko dena eta zubi berrian bukatuko dena.

Bide itsuak, ardatzetik ekialderantz, eta kaleen sare arrunta mendebaldean.

Oinezkoentzako ibilbideak saretuak dira antolamendu osoan, eta nabarmentzekoa da egungo ibai pasealekuraino doana.

2.3.2. A-2 azpieremua.

Perimetroaren inguruko eraztuna, ibilgailu eta oinezkoentzakoa, eta oinezkoentzako barruko pasealekuak, eraikinei lotzen zaizkionak eta erdiko berdegune publiko handia inguratzen dutenak.

2.3.3. A-3 azpieremua.

Aparkatzeko eremu bat aurreikusi da, egungo hirigunearen sostengu.

2.3.4. B azpieremua.

Egungo bideak osatuko dira (sarea).

2.4. Berdegune publikoak.

Berdegune publikoen ondoriozko azalera 79.876,00 m²-koa da, eta haietatik 63.919,00 m² konputatu dira; hau da, sektorearen guztizko azaleraren %19,52 da, %10eko legezko aurreikuspena baino gehiago izanda (35/2002 Foru Legearen 53.4 artikulua).

2.5. Erreserben justifikazioa (Hirigintzako fitxa eta 35/2002 Foru Legea).

Oroitidazkiaren 3. puntuan azaldu den bezala, Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehenengo xedapen iragankorrean dago babestuta Plan Partzialeko aldaketa hori; izan ere, lege horren arabera, eraikigarritasuna gehienez ere %15 igotzen bada, aldaketak onets daitezke, determinazioak 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluko mailetara egokitu behar gabe.

Horrenbestez, taula horietan ikusten da gutxieneko mailak, Plan Partzialean dagoeneko ezarriak eta zehaztuak, bete direla; hala ere, nahitaezkoa ez bazen ere, A-2 eremua berrantolatzeak ekarri du erabilera eta jabari publikoko espazioak nahiz balio anitzeko ekipamendurako azalerak handitzea.

2.5.1. A azpieremua.

Jabari eta erabilera publikoko espazio libreak

79.876,00 m² >

29.004,50 m²

(A azpieremuaren azaleraren %10)

Irakaskuntza eta kultur ekipamendua

8.830,88 m² >

8.756,00 m²

(11 m²/etxeb. x 796 etxeb.)

Kirol ekipamendua

30.003,44 m² >

30.000,00 m²

Umeentzako jolas eremuak

5.000,00 m² >

4.776,00 m²

(6 m²/etxeb. x 796 etxeb.)

Eremu libreko zenbait tokitan sakabanatuta.

Merkataritzako ekipamendua (pribatua)

3.485,00 m² >

1.592,00 m²

(2 m²/etxeb. x 796 etxeb.)

Balio anitzeko ekipamendua

6.480,32 m² >

3.184 m²

(4 m²/etxeb. x 796 etxeb.)

2.5.2. B azpieremua.

Jabari eta erabilera publikoko espazio libreak

9.114,41 m²>

3.597,50 m²

(B azpieremuaren azaleraren %10)

Balio anitzeko ekip. (ekipamendu pribatua)

1.480,23 m² >

1.439,00 m²

(B azpieremuaren azaleraren %4)

2.5.3. Aparkalekuetarako erreserba.

35/2002 Foru Legearen 54. artikuluko 5b puntuan ezarri da aparkatzeko toki bat egiteko etxebizitza bakoitzeko, eta aparkatzeko toki bat hirugarren erabilerarako azaleran eraikitako 100 m² bakoitzeko.

Plan Partzialean aparkatzeko 1033 toki jaso ziren, nahitaezko 818 tokiak baino askoz gehiago.

Artikulu beraren 5c puntuan ez da aurreikuspen zehatzik ezartzen, baina estimatu da aparkatzeko toki bat aski dela industrialde horretan eraikitzen diren 50 m²-ko; hortaz, aparkatzeko aurreikusten diren 314 tokiak beharrezko 309ak baino gehiago dira.

Hala ere, eraikigarritasunaren aldaketa honetan estandarrak doitzea beharrezkoa ez bada ere, azaldu berri dugun bezala, familia bakarreko etxebizitzak etxebizitza kolektibo bihurtuta meandroan eta eremu hori berrantolatuta, aparkatzeko 137 toki gehiago daude, guztira 1.170 toki izan arte.

Hartara, Planeko hasierako estandarrei eusten ahal zaie: aparkatzeko toki bat etxebizitza bakoitzeko, nahitaezkoa ez bazen ere, lehenago aipatu bezala.

3.-Determinazio xehakatuak.

3.1. Hirigintzako determinazioak.

-Lurzati bakoitzaren eraikigarritasunak finkoak dira, eta ezin dira lurzati batetik bestera pasatu.

-Lurzati bakoitzak definizio arkitektoniko bakarra izanen du, bai exekuzio proiektu bakar baten bidez bai aldez aurreko xehetasun azterlan bat prestatuz, eta bertan burutzeko epeak finkatuko dira.

-Determinazio xehakatuetan, lerrokaduretan, sestretan edo hegalkinetan aldaketaren bat eginez gero, etxesail osorako prestatu beharko da xehetasun azterlan bat.

-Etxebizitza kolektiboko etxesailetan garaje komun bat egonen da.

-Lurzati bakoitzean, industriako lurzatietan izan ezik, bertako erabileraren arabera finkatuko da bertan eraiki beharreko aparkatzeko leku kopurua: aparkatzeko 2 leku etxebizitza bakoitzeko, toki 1 merkataritzako 100 m² eraikiko, toki 1 balio anitzeko ekipamenduko 150 m²-ko, eta toki 1 bulegoko 100 m² eraikiko.

-Lurzati bakoitzeko ereduko sekzioan aurreikusi baino sotoko solairu gehiago behar baldin badira, ez dira kontatuko hirigintzako aprobetxamenduaren kontsumoari dagokionez.

-A-1 azpieremuan, kirol eta irakaskuntzako erabileren barruan bilatu beharko zaie irtenbidea aparkatzeko beharrei, eta horretarako aurreikusi diren ondoko tokiez baliatzen ahalko dira.

-A-3 azpieremuan, aurreko puntuan bezala eman beharko zaie irtenbidea ekipamenduko aparkatzeko beharrei.

-B azpieremuan, bertan kokatuko diren jardueren arabera arrazoituko da nabeen garaiera.

3.2. Eraikuntzako determinazioak.

-Luzati bakoitzaren materialak eta irizpide estetikoak bateratuak izanen dira, hautatzeko askatasun osoa edukita.

-Garajeetara sartzeko arrapalak Plan Partzialean zehaztutako tokietan kokatuko dira.

-Eraikitzeko bolumen exentu bakoitzari proiektu bakar baten bidez eman beharko zaio irtenbidea.

-Lur azpiko solairuak sototzat hartuko dira, sabaiaren beheko kotatik dagokion kanpoko puntuaren sestraraino doan tartea metro bat baino handiagoa ez bada.

-Eraikuntzak garaieraren gainetik: tximiniak, instalazio gelak eta haietan sartzeko bideak egin daitezke, erakinen fatxadarekin bat egiten badu haien tratamenduak, eta, horretarako, sareta elementuak erabil daitezke.

3.3. Determinazio estetikoak.

-Merkataritzako guneko errotuluak fatxadan.

-Lurzatien itxiturei buruzko ordenantza Udal Planean aurreikusitakora egokituko da.

3.4. Exekuzio plana garatzeko tresnak: urbanizazio lanak.

Plan Partzialeko aldaketa honen determinazioak garatu eta gauzatzeko, nahitaezko birzatiketa eta urbanizazio proiektuak urtebeteko epean tramitatuko dira, eta antolamenduak biltzen dituen lurzoru osoa hartuko da kontuan, antolamendu eremua jarraitua ez bada ere.

Lurzati eraikigarrien tratamendu konpositiboa bermatzeko, antolamenduko elementuak zehazten dituzten xehetasun azterlanak tramitatu eta onetsiko dira; haien bitartez, Plan Partzial honetan antolamenduari dagokionez kontuan hartu diren lurzati guztien eraikinen konposizioa zehaztuko da.

3.5. Exekuzio sistemak.

Udal Planeko aurreikuspenak garatzeko, lankidetza sistema da kontuan hartu dena.

Birzatitzen ahal den azaleraren %35 baino gehiago ordezten duten jabeek birzatiketa eta urbanizazio proiektuak aurkezten ahalko dizkiote Ezkabarteko Udalari, hark tramitatu eta onets ditzan.

Ezkabarteko Udalarekin elkarlanean aritzeko urbanizazio lanak gauzatu eta finantzatzerakoan, jabeen elkarte administratiboak era daitezke, 35/2002 Foru Legearen 174. artikuluan aurreikusitakoaren babesean.

3.6. Oztopo arkitektonikoak.

Plan honek betetzen ditu bai Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/1988 Foru Legea, bai hura garatu eta aplikatzen duen Erregelamendua (154/1989 Foru Dekretua).

Honi buruz, Planaren bestelako ezaugarrien artean honako hauek nabarmendu daitezke:

a) Oinezkoen zirkulaziorako erreserbatuak dauden espaloi eta eremu guztiek aise betetzen dute 150 cm zabaleko eskakizuna, baita biratzeko gutxieneko diametroa ere, alegia, 120 cm.

b) Aurreikusiak daude oinezkoen pasabideak bide guztietan, eta bi pasabideen artean ez da sekula izanen 125 metro baino distantzia handiagoa.

c) Oinezkoen ibilbide guztien maldek aise betetzen dute eskatutakoa, alegia %12a baino txikiagoak izatea.

3.7. Lurzati bakoitzaren hirigintzako fitxak.

Irabazizko lurzati bakoitzaren hirigintzako fitxak erantsi dira, aplikatu beharko zaizkion determinazioekin batera.

Iragarkiaren kodea: L1110123