122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2011ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Denak Bat erakunde autonomoaren 2011ko aurrekontua jasotzen duen eranskina ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxaurin, 2011ko ekainaren 14an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L1110616