122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

250/2011 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, kontserbatorioetako zuzendarien ebaluazioa ebazten duena, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 483/2010 Ebazpenean ezarritako prozedurari jarraikiz.

Abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduaren 16.1 artikuluan hauxe ezartzen da: "Hautapen batzordeak proposaturik, izendatzen diren zuzendari guztiak izendapenaren aldia bukatutakoan ebaluatuko dira."

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak musika kontserbatorioetako zuzendarien ebaluazioa egin du, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 483/2010 Ebazpenean ezarritako prozedurari jarraikiz. Zuzendariok Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 589/2007 Ebazpenaren bidez izendatu ziren, eta 2011ko ekainaren 30ean utziko dute kargua.

Abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduaren 17.1 artikuluan hauxe ezartzen da: "Ebaluazio positiboa lortzen duten zuzendari guztien izendapena lau urterako berrituko da, non eta interesdunak berariaz eta idatziz azaltzen ez duen berritzearen kontra dagoela."

Hortaz, bidezkoa da ebaluazio positiboa lortu duten zuzendarien ebaluazioaren emaitza argitaratzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekainaren 7ko 589/2007 Ebazpenaren bidez izendatutako eta 2011ko ekainaren 30ean kargua utzi behar duten musika kontserbatorioetako zuzendarien ebaluazioaren emaitza argitaratzea, ebazpen honen eranskinean jaso bezala.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2011ko ekainaren 7an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

589/2007 Ebazpenaren bidez izendatutako eta 2011ko ekainaren 30ean kargua utziko duten musika kontserbatorioetako zuzendarien ebaluazioaren emaitza

IZENA

IKASTETXEA

EBALUAZIOA

Escauriaza de las Heras, Julio

"Pablo Sarasate'' Musika Kontserbatorio Profesionala

Positiboa

Iragarkiaren kodea: F1110184