122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Alkatetza bertze baten esku uztea

Udaleko alkate udalburuak, 2011ko ekainaren 13an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Kontuan hartuz, lan kontuak direla-eta Alkatetza honen udalerritik kanpo izanen naizela ekainaren 13tik 30era, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2. artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Alkatetza honi Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.1 artikuluak ematen dizkioten eskumenez baliatuz, hura ere aplikatzekoa baita lege beraren 47.2 artikulutik hartara bidalita,

EBATZI DUT:

1. Inmaculada Hermoso Cia lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizun guztiak, 2011ko ekainaren 13tik 30era, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Deikaztelun, 2011ko ekainaren 13an.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1110569