122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aurrekontuko 1/2011 aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2011ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen entitatearen 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko aldaketa, 62.100,71 eurokoa, hasiera batean onestea. Iragarkia 2011ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Castejonen, 2011ko ekainaren 7an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1110657