122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2011ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa egitea 2011ko plantilla organikoan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an. Handik goiti, jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean. Epe hori iraganik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.2 artikuluari dagokionez xedatzen denarekin bat, bidezko da argitara ematea. Hona hemen:

Amortizatzea obra lantaldeko ofizial buru izateko lanpostu hutsa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzekoa.

Castejonen, 2011ko ekainaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1110654