122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Biurrungo BS1 urbanizazioaren gastuak: espediente berria

Udal honek, 2010eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

"Zazpigarrena.-Urbanizazioaren gastu berriak sektorean jasanaraztea.

Aho batez erabaki dute:

1) Espediente berria onestea, Biurrungo BS-1 sektore urbanizagarriko urbanizazioa bukatzeko lanen gastuak, 43.996?89 eurokoak, jasanarazteko. Hori guztia, Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legea aplikatu eta garatzeko Hirigintzako kudeaketaren gaineko erregelamendua onetsi zuen Hirigintzako kudeaketaren gaineko 3288/1978 Errege Dekretuaren 128. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Biurrungo BS1 unitatearen jabeen artean banatu dira 43.996,00 euroak, unitate horretan dituzten aprobetxamendu unitateen proportzio zuzenean, koadro honetan jaso den bezala:

LURZATI ZENBAKIA

JABEA

ZENBATEKOA

BS1-1

Loitegui Erdozain, Iluminada

2.441,83

BS1-2

Papiruña, S.A.

2.023,86

BS1-3

Eleta Aldave, Rosario

4.078,51

BS1-4

Otazu Iribarren, Jesus

5.319,22

BS1-5

Odriozola, Carlos eta Barasoain Raquel

932,73

BS1-6

Loitegui Erdozain, Iluminada

1.139,52

BS1-7

Izu Donamaria, Jesus

673,15

Biurrungo Kontzejua

488,37

BS1-8

Satrustegui Guembe, Luis

1.060,33

BS1-9

Loitegui Erdozain, Iluminada

1.126,32

BS1-10

Loitegui Erdozain, Iluminada

1.117,52

BS1-11

Loitegui Erdozain, Iluminada

1.117,52

BS1-12

Onieva Oniva, Susana eta Morales Arana Iñigo

1.117,52

BS1-13

Martinez de Lizarrondo, Olaia eta Avelino Madrigal, Jose Alberto

1.108,72

BS1-14

Satostegui Garcia, Natividad eta Casimiro Valente, Zeferino

1.099,92

BS1-15

Esteban Martinez, Jesus eta Beroiz Goñi, Raquel

1.271,51

BS1-16

Gonzalez, Jose Luis eta Beroiz Goñi, Almudena

1.196,72

BS1-17

Izquierdo, Deborah eta Vera, Alberto

1.214,31

BS1-18

Huarte Erro, Sonia eta Echeverria Iparaguirre, Iñigo Uribe

1.236,31

BS1-19

Serrano Echavez, Marisa

1.179,12

BS1-20

Moreno Berdonces, Fernando eta Gonzalez Vera, Blanca

1.143,92

BS1-21

Lacasta Espuey, Juan Carlos

1.135,12

BS1-22

Izal Ozcoidi, Oscar eta Moreno Delgado, Marta

1.113,12

BS1-23

Izu Ibarrola, Carlos

290,38

Monsonis Tejedor, Ana M.ª

853,54

BS1-24

Ayensa Aroz, Mikel eta Sangalo Blanco, Amaya

1.135,12

BS1-25

Gesprad, S.A.

2.463,83

BS1-26

Aragones Hernandez, Luis Miguel eta Quintana Rios, Juana M.ª

611,56

Barea Ayestaran, Bikendi

611,56

Romero Medina, Jaime eta Chica Castillo, Eva

611,56

Alvarez Villafranca, Marcos eta Plugaru, Nina

611,56

BS1-27

Larraya Izu, Joaquin

1.535,49

Biurrungo Kontzejua

937,13

GUZTIRA

43.996,89

Ematen diren fakturek %16ko BEZa izanen dute, 2010eko uztailaren 1ean zerga-tasa aldatu baino lehenago egin baitziren lan horiek.

2) Espedientea interesdunen eskura jartzea, hogei egun balioduneko epean azter dezaten eta egokiak juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3) Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Erabaki honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Jakinarazten dizugu, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan.

Biurrunen, 2011ko ekainaren 10ean.-Alkatea, Jesús I. Astrain.

Iragarkiaren kodea: L1110479