122. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

230/2011 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ingeleseko atal elebidunen programa eleaniztuna ezartzeko deialdia ebazten duena.

Martxoaren 1eko 70/2011 Ebazpenaren bidez (58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 24koa), 2011-2012 ikasturtean ingeleseko atal elebidunen programa eleaniztuna ikastetxe gehiagotan ezartzeko deialdia egin zen.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak proposatu du deialdia ebaztea, 70/2011 Ebazpenean horretarako ezarritako hautaketa batzordeak aurkeztutako proposamenari jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeleseko atalaren hasiera baimentzea Iruñeko Julio Caro Baroja BHIn. 2011-2012 ikasturtean hasiko da funtzionatzen, martxoaren 1eko 70/2011 Ebazpenak ezarritakoari jarraikiz, eta hurrengo ikasturtean jarraitzea aurreikusita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Ikasketen Antolamenduaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Guraso eta Ikasleendako Argibide Bulegora eta Julio Caro Baroja BHIra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1109922