121. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetzaren 85/2011 ebazpena. Alkateordeen izendapena

Francisco Javier Terés Ibáñez Berbintzanako Udaleko alkate udalburuak, 2011ko ekainaren 13an, eman zuen ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena:

Toki Araubidearen Oinarriak onesten dituen apirilaren 2ko 5/1985 Legearen 20.1 a) eta 21. artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 35.2, 46.1 eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, izendatu egin dira Berbintzanako alkateordeak.

Aurrrekoa kontuan hartuta, honako hau ebatzi da:

1.-Ondoko hau alkateorde izendatzea:

-Lehen alkateorde David Suescun Abril.

2.-Izendapen hori igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, agindua bete dadin, betiere beharrezkoak diren ekimen eta formalizazio tramiteekin jarraituz.

Berbintzanan, 2011ko ekainaren 13an.-Alkateordea, Francisco Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1110544