121. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZANTZA

Aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Azantzako Kontzejuak, 2011ko maiatzaren 18an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Kontzejuaren ordenantzan, jendaurrean egon bitartean aurkeztu diren bidezko alegazioak ebatzi ondoan. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azantzan, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Roberto Armendáriz.

ALDAKETA HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

I. ERANSKINA

39. artikulua. Larratzeko sasoiak, azienda mota eta haien kopurua finkatzeko, Azantzako Kontzejuak irizpide hauek ezarri ditu:

Behi azienda larratuko da. Hona larratuko den azienda kopurua: 50 behi azienda heldu, edo horren baliokidea, hala behar badu, familia unitate bakoitzeko.

Larratzeko eremuak aprobetxatuko dira klimatologiaren goiti-beheitiak kontuan harturik eta larreak ahalik eta modurik arrazionalean aprobetxatzera ahalegindurik, Kontzejuak berak ezarritako irizpideei jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L1110555