4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren
gaineko 146/2010 prozedura
Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.
Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak,
Aditzera ematen dut: Elena Maturen Miguel prokuradoreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 146/2010 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegi honetan, auzi-ihesean den Diego González Urdin jaunaren aurka. Prokuradoreak Ainhoa Martínez Urbiola andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaitza:
Baiesten dut Elena Maturen Miguel prokuradore andreak, Ainhoa Martínez Urbiola andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen Diego González Urdin jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Noainen 1985eko uztailaren 7an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.
Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.
Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.
Aurka egiteko bideak: apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).
Eta auzi-ihesean den Diego González Urdin jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2011ko irailaren 5ean.-Epaile magistratua, Ana Montserrat Llorca Blanco.
Iragarkiaren kodea: J1110004