4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 59/2010 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Aitor Pérez Fernándezek, José Ignacio Anoz Jiménezek, Jairo García Jaimesek eta Daniel Cordoba Leachek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Baterias Industriales de Navarra, S.L.ren aurka Lan arloko 4. Epaitegi honetan bideratzen ari den 59/2010 prozesuaren barnean, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko ondasun enbargatua, tasazio-prezioa finkatuta, alderdi demandatuarena baita:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa.
Finka: 1562. hiri finka; merkataritzarako lokala, Iruñeko Marcelo Celayeta etorbideko 54an, behea. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 1217-N liburukia, 688. liburua, 151. orriaren atzealdea.
Balorazioa: ehun eta berrogeita hemeretzi mila euro (159.000 euro).
Enkantea egiteko baldintzak.
Epaitegi honetako Idazkaritzan eginen da, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan (Justizia Jauregia), 2011ko uztailaren 18ko 10:00etan.
Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.
Enkantea egiteko baldintza hauek bete behar dira:
Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen 0030.1846.42.0005001274 kontuan, 4148.0000.64.0059.10 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.
Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkeztu ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.
Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
Zazpigarrena.-Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.
Eta, behin Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1109881