121. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 858/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Amalia Expósito Lópezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, ASTINA, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 858/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Osorik baiesten dut Amalia Expósito Lópezek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Astina, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.027,70 euro gordin ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik; diru kopuru horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Ebazpen honen aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatutako enpresari, hots, Astina, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 30ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1109967