4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. Demandatuari epaia jakinaraztea
112/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000).
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, 566,39 eurogatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
142/2011 epaia. Iruñean, 2011ko maiatzaren 13an.
Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 112/2011 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia José Luis Mata Cajal jaunak sustatu du, María Teresa Igea Larrayoz prokuradoreak ordezkatuta eta Miguel Lanaspa Cuello legelariak lagunduta, Agrauto S.A.ren aurka.
Epaitza:
Baiesten dut Igea prokuradore andreak, José Luis Mata Cajalen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, Agrauto, S.A. enpresaren aurka, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 566,39 euro itzultzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak eta kostuak.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Argauto S.A.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1109945