4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua
Iruñean, 2011ko ekainaren 2an.
Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Uxua Arbizu Rezusta prokuradore andreak eskaturik, epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 502/2011 prozedura tramitatzen ari da Luis Esteban Pérez Labari jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Luisa San José Napal andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Xedapen zatia... "Luis Esteban Pérez Labari jaunak ordaindu behar duen konpentsazio-pentsioa eguneratu egiten da 2011rako: hilean 1.349'30 eurokoa izanen da.
Alderdi betearazleak, hots, María Luisa San José Napal andreak eskaturik, Luis Esteban Pérez Labari jaunaren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hauek ordain ditzan: 831'28 euro, ordaindu gabe baititu konpentsazio-pentsio eguneratuaren igoerak 2009ko urtarriletik 2011ko apirilera bitarte. Diru kopuru horri 249 euroko kantitatea gehituko zaio, interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako kalkulatu dena, deusetan galarazi gabe amaierako likidazioa.
Luis Esteban Pérez Labari jaunari diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbargatzea dekretatzen da: 831,28 euroko printzipala eta interes eta kostuetarako kalkulatu diren 249,00 euro, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa. Enbargo hori ondasun hauen gainean eginen da:
-Betearazpenpeko alderdiak, hots, Luis Esteban Pérez Labari jaunak Nafarroako Gobernutik jasotzen duen pentsioa. Erakunde horri ofizioa igorriko zaio, enbargoaren oharra jasotzeko eta berehala bidaltzeko betearazpenpekoak pentsio horretan kobratu behar dituen hileko hartzeko likidoen ziurtagiria, epaitegi honek hilean atxiki beharreko zenbatekoa finkatzeko, PZLaren 608. artikuluan xedatutakoaren arabera.
-Halaber, eskatuko zaie hemendik aurrera urte honetarako behar bezala eguneratutako pentsioaren kantitatea atxiki eta alderdi betearazlearen esku uzteko (1.349'30 euro), eta urtero, KPIaren araberako igoerak aplikatzeko."...
Eta Luis Esteban Pérez Labari jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2011ko ekainaren 2an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1109980