121. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1422/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1422/2010 familia-prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Juan Pablo Velasquez Rico jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Angélica-María Aránzazu Pérez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Elena Burguete Mira prokuradore andreak, Angelica-María Aranzazu Pérez andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Juan Pablo Velasquez Rico auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Bogotán (Kolonbia) 2007ko urtarrilaren 26an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin, baita honako ondorio hauekin ere:

Amari ematen diot bien semearen, Gianfranco Velasquez Aránzazuren, zaintza eta jagoletza, baita guraso-ahalaren egikaritza esklusiboa ere.

Ez da bidezkoa aitaren eta semearen arteko bisita eta egonaldietarako araubiderik ezartzea. Horrek ez du galaraziko epai honen betearazpenean hura ezarri ahal izatea, aitak eskatzen badu.

Juan Pablo Velasquez Rico jaunak 350 euro ordainduko dizkio hilean Angélica-María Aránzazu Pérez andreari, semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunetan ordainduko du, emazteak horretarako adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezkatzen duen erakunde publikoak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte semearen gastu bereziak, ebazpen honetako arrazoibide juridikoetan azaldutakoari jarraikiz.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Eta Juan Pablo Velasquez Rico jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1109942