4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Administrazioarekiko Auzien Sala
Ediktua. 623/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Antonio Fernández Ayesak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak,
Aditzera ematen dut: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren aurka sustatutako 623/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, sala honek epaia eman zuen 2007ko irailaren 20an. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
564/2007 epaia.
Lehendakaria: Ignacio Merino Zalba jauna.-Magistratuak.-Antonio Rubio Pérez jauna.-Juan Antonio Hurtado Martínez jauna.
Iruñean, 2007ko irailaren 20an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratuek osatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren aurka sustatutako 623/2006 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Alderdi gisa aritu dira: Pablo Unzueta Martínez jauna, errekurtsogile gisa (funtzionario den aldetik, bere burua ordezkatuko du); eta Nafarroako Gobernua, demandatu gisa, aholkulari juridikoak ordezkatuta eta zuzenduta.
Epaitza:
Baiesten dugu auzi-jartzaileak prozesuan duen ordezkariaren bitartez jarritako errekurtsoa, eta horrenbestez, aurkaratutako uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren 3.2., 3.3., 6. eta 7. artikuluak deuseztatzen ditugu, arau horiek ez baitira zuzenbidearen araberakoak. Alderdietako inori ez diogu kosturik ezartzen.
José Manuel de Dorremochea Aramburu prokuradore jaunak kasazio errekurtsoa jarri du Auzitegi Gorenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2007ko irailaren 20an emandako epaiaren aurka. Errekurtso hori partez baietsi da 2011ko apirilaren 1eko epaiaren bidez. Hona hemen epaitza, hitzez hitz: 1.-Bidezkoa da José Manuel de Dorremochea Aramburu prokuradore jaunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2007ko irailaren 20an emandako epaiaren aurka jarritako 6205/07 kasazio errekurtsoa, eta beraz, epai hori deuseztatu eta baliorik gabe uzten da. 2007ko epai hura eman zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren aurka sustatutako 623/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. 2.-Partez baiesten dugu auzi-jartzaileak prozesuan duen ordezkariaren bitartez jarritako errekurtsoa, eta horrenbestez, aurkaratutako uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren 3.2., 3.3., 6.2. eta 7. artikuluak deuseztatzen ditugu, arau horiek ez baitira zuzenbidearen araberakoak. Alderdietako inori ez diogu kosturik ezartzen.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko uztailaren 1ean.-Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.
Iragarkiaren kodea: J1109899