121. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 312/2011 prozedura

María Ángeles Ederra Sanzek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak, aditzera ematen dut: 312/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ebazpena eman da, dekretu moduan, zeinaren bidez:

"Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47. artikuluan xedatua betez, ofizio hau igortzen dut Aldizkari Ofizialean argitara dadin Terrantia, S.L.k Nafarroako Auzitegi Ekonomiko Administratiboak 2011ko martxoaren 22an hartutako Erabakiaren aurka jarritako 312/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen Iruñeko Udalak 2010eko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Udalaren erabaki horren bidez, behin betiko onetsi zen Biritxitu XI. unitate integratuko A-3 eremuko plan bereziaren 15. artikuluaren aldaketa (kudeaketa arauak). Auzitegi honi jakinaraziko zaio zein egunetan eta aletan argitaratu den."

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 1ean.-Idazkari judiziala, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1109893