2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 7/2011 Dekretua, ekainaren 13koa
Datako egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:
DEKRETATU DUT:
Tuterako Udalaren Osoko Bilkura 2011ko ekainaren 11n egindako saio berezian eraturik, Alkatetza honen egitekoa da indarra duen araudian aurreikusitako gainerako organoak, beharrezkoak zein osagarriak, taxutzea, denek behar den bezala jardun dezaten.
Tokiko Gobernu Batzarrean, zeina beharrezko organoa baita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1,b) artikuluaren arabera, partaideak dira alkatea bera, batzarburu, eta hark libreki batzarkide izendatzen dituen zinegotziak, betiere kontuan hartuz izendatuak gehienez ere Udalbatzako legezko kideen herenak izaten ahal direla (lege horren 23.1 artikulua); alegia, kasu honetan, zazpi.
Era berean, Udalaren Erregelamendu Organikoaren 71. artikuluan ezartzen da Tokiko Gobernu Batzarrak astean behin eginen duela bilkura arrunta, alkateak dekretu bidez ezarriko dituen egun eta orduetan; eta bilkura berezi edo presakoak, berriz, alkateak berak erabakitzen duenean. Aurrekoa gorabehera, alkateak badu ahalmena Batzar hori noiznahi biltzeko, organo horren iritzia edo laguntza beharrezkoa iruditzen zaionean, bere eskumeneko eskurantzen erabileran behar diren ebazpenak eman aurretik.
Ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,
DEKRETATU DUT:
Lehenbizikoa.-Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, batzarburu ariko den alkate jaunarekin batera jarduteko, honako zinegotzi hauek:
-Reyes Carmona Blasco.
-Mª Isabel Echave Blanco.
-Jesús Álava Sesma.
-Joaquim Torrents Delgado.
-Manuel Campillo Meseguer.
-Milagros Rubio Salvatierra.
-Enrique Martín de Marcos.
Bigarrena.-Ikusirik Alkatetzak behar diren dekretuen bidez egin dituen eskuordetzeak, Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi dira ondoko eskumen hauek:
-Udal ordenantza eta erregelamenduak betearaztea, eskuordeturik dituen eskumenen esparruan.
-Tokiko Gobernu Batzarrak erabakita gauzatzen edo egiten diren obrak eta zerbitzuak zuzendu, bulkatu eta ikuskatzea.
-Lantegiak edo industria nahiz merkataritzarako establezimenduak edo bertze edozein irekitzeko lizentziak ematea.
-Obra lizentziak ematea, proiektu teknikorik behar badute eta haien aurrekontua 30.050,61 euro baino handiagoa bada.
-Orotariko kontratazioak eta kontzesioak, baldin eta aurrekontuaren baliabide arrunten %1 baino gehiago eta %10 baino gutxiago egiten badute, eta betiere sei milioi eurotik goitikoak ez badira; barne harturik urte bat baino gehiago irauten dutenak, betiere lau urtetik goitikoak ez badira eta urte guztietako kopuruak baturik gainditzen ez bada aipatutako ehunekoa, lehenbiziko ekitaldiko aurrekontuaren baliabide arruntei dagokiena, ezta aipatu kopurua ere.
-Ondasunak eskuratu, erabili eta besterentzea, ondareari buruzko legeriak alkateari egozten dionean, baldin eta aurrekontuaren baliabide arrunten %1 baino gehiago eta %5 baino gutxiago egiten badute.
-Aurrekontuaren ohiko garapenari dagozkion fakturak, kontu hartzailetza zerbitzuek jasotakoak, onestea, betiere Tokiko Gobernu Batzarrak baimenduriko gastuei badagozkie.
-Alkatetzak eta zinegotzi delegatuek baimenduriko fakturen zerrenda emanen zaio Tokiko Gobernu Batzarrari, baina bakar-bakarrik horien berri izan dezan.
-Bere eskumenen esparruan udal ordenantzei dagozkien arau-hausteak zehatzea.
-Berraztertze errekurtsoak ebaztea, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostenak egitea, eskuordeturiko eskumenak erabiltzean gauzatu egintzen kontra paratzen direnean.
Hirugarrean.-Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak bilkura arrunta eginen du ortziralero, 10:00etan.
Laugarrena.-Indarrik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, Tokiko Goibernu Batzarreko kideak izendatzeari eta Alkatetzak bere eskudantziak haren eskutan uzteari dagokionez lehenago emandako xedapen guztiak.
Borzgarrena.-Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, ukitutako korporaziokideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Tuteran, 2011ko ekainaren 13an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1110556