1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
201/2011 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean tren bidezko garraio enpresen ordezkari titular gisa jardun duen Francisco Javier Marchite Sierra jaunaren eta batzorde horretako ordezko jardun duen Francisco Javier Checa López jaunaren kargu uztea xedatzen duena, eta Pedro Pinilla Lozano jauna eta Ramón Mesonero Fraile jauna batzorde horretako kide titular eta ordezko izendatzen dituena, hurrenez hurren, halako enpresen ordezkari gisara.
Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez eratu zen. Gero, foru dekretu hori urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatu zuen.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren maiatzaren 5eko 350/1992 Foru Aginduaren bitartez, batzordeburua, idazkaria eta batzordekideak izendatu ziren.
Geroztik, zenbait kideren aldaketak izan dira Arbitraje Batzordean, batzuetan Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa beharrengatik eta beste batzuetan Batzordean ordezkariak dituzten erakundeek eskatuta.
2011ko maiatzaren 9an, Renfe-Operadorak izkribu bat igorri zuen, non proposatu baitzuen Pedro Pinilla Lozano jauna izenda zedila Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean tren bidezko garraio enpresen ordezkari titular eta Ramón Mesonero Fraile jauna, ordezko.
Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko Foru Dekretuaren 4. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearean azken xedapenetariko lehenean ezarritakoaren arabera,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean tren bidezko garraio enpresen ordezkari titular gisa jardun duen Francisco Javier Marchite Sierra jaunaren eta batzorde horretako ordezko jardun duen Francisco Javier Checa López jaunaren kargu uztea xedatzea.
2. Pedro Pinilla Lozano jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean tren bidezko garraio enpresen ordezkari titular izendatzea eta Ramón Mesonero Fraile jauna, ordezko, Renfe-Operadorak proposaturik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 16an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.
Iragarkiaren kodea: F1108891