119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Zerbitzu orokorretako arduradun izateko oposizioaren aurkako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako arduradun izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 14ko 242/2010 Ebazpenaren bidez onetsia (2010eko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 3koa).

Eduardo Manrique Erdozain jaunak eta Pablo Amatria Mateo jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute epaimahaiaren 2011ko apirilaren 27ko erabakiaren aurka (erabaki horren bidez lehen ariketaren emaitzei buruzko alegazioak ebatzi ziren). Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 08:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko "Info Navarra 012" herritarrentzako informazio bulegoetan (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plaza), 08:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, lanegunetan, eta 09:30etik 13:30era, larunbatetan.

Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dute errekurtsoa, aldez aurretik hitzordua 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hartuta. Orobat, espedientea aztertu eta beren interesekoak diren idazkien kopia egiten ahalko dute, dagokion tasa aldez aurretik ordainduta.

Iruñean, 2011ko ekainaren 3an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1110002