4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 0000086/2011 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: Elena Carmen Español Fernándezek eskaturik, Vegadu, S.L. (Bar Dunkalk) enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000086/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
"Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Elena Carmen Español Fernándezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Vegadu S.L. (Bar Dunkalk) enpresaren aurka. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.
Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.
Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.
Sinatua, epaile magistratua eta idazkari judiziala."
"Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aitzinera ager daitezen 2011ko ekainaren 21ean, 12:15ean, 14. judizio-aretoan (lehen solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.
Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egitea eskatzen bada.
Igor bitez behar diren idatzagiriak
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurka egiteko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.
Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.
Sinatua, idazkaria."
Eta Vegadu S.L.ri (Bar Dunkalk) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 31n.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1109833