4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 131/2010 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Luis Barandalla Rapun jaunak eskaturik, Senur Constructora S.L.ren aurka, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, epaitegi honetan bideratu den 131/2010 prozesuan, erabaki da betearazpenpeko alderdiari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko urriaren 26ko 09:20an epaitegi honetako 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, bere eskubideari dagokiona alegatu eta frogatu ahal izateko; ohartarazten da erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak ekarri beharko dituela, eta agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela agertzen ez den aldeak, eta gertakaria planteatzen duen aldeak bere planteamendua bertan behera uzten duela ulertuko dela eta, kontrakoari dagokionez, ez dela ekitaldia gauzatuko bertaratzen ez bada.
Aldeek berek agertu beharko dute edo gertakariak pertsonalki ezagutzen dituen ordezkari baten bitartez, bidezkotzat eta interesekotzat jotzen den galdeketari erantzuteko, edo ofizioz erabakitzen denari, eta ohartarazten da egiaztatutzat jotzen ahal direla kalte egiten dioten egintzak.
Eta Senur Constructora, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko ekainaren 1ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1109923