119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 360/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 360/2010 falta-judizioaren prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

176/2011 epaia. Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.

M.ª Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko ordezko epaile magistratuak, Erregearen izenean, Miguelina Varona Ozoriaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 360/2010 falta-judizioan, derrigortze edo iseken falta bat (ZK 620) eta ebasketa falta bat (ZK 623.1) direla eta. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

Miguelina Varona Ozoria absolbitu egiten dut jarduketa hauek eragin dituzten egitateetatik, eta kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondorioetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Miguelina Varona Ozoriari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 2an.-Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1109928