4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1543/2010 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
"97/2011 dekretua. Xedapen zatia.
Amaitutzat jotzen da prozesu monitorio hau, Carlos Alvarez Alduan jaunak eskaturik bideratu dena Elvira Cifuentes Colmenero andrearen aurka, lau mila zazpiehun eta hirurogeita hamar euro eta zazpi zentimo (4.770,07 euro) gehi bi puntu gehitutako legezko interesak erreklamatzeko (PZLaren 576. artikulua).
Hartzekodunak idazkia aurkezten duenean betearazpena abiaraz dadila eskatzeko, postulazioaren betekizunak beterik, erabakiko da.
Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako berrikusteko errekurtsoa jar daiteke haren aurka. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da organo honetan bost eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen besterik ez aipatuta (PZLaren 454. bis 2 artikulua)".
Eta Elvia Cifuentes Colmenerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 1ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1109924