119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02904 espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Esteban Arozena Larralde. I.F.Z. zenbakia: 72678651 P. Helbidea: Ezpeltenborda baserria, 31770 Lesaka (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Katazpegiko erreka (erreka horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ondalazko erreka-1.0100.110).

Tokia: 10. poligonoa, 115. lurzatia.

Udalerria eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Esteban Arozena Larraldek baimena eskatu du Katazpegiko erreka gurutzatzeko ibilguaren azpitik, ur, argi eta telekomunikazioetako hodiak bertatik eramanez, erreka horren ezkerraldeko polizia-eremuan familia bakarreko etxebizitza bat eraiki behar baitu, Lesakako udal mugapeko 10. poligonoko 115. lurzatian (Nafarroa).

Familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzea proiektatu da, Katazpegiko errekaren ezkerraldean, polizia-eremuan, eta erreka ibilguaren azpitik gurutzatzea, bertatik hodiak eraman eta errekaren bestaldean dauden sare orokorrekin konektatzeko. Etxebizitza 1. poligonoko 115. lurzatian kokatuko da, ibilgutik 25 metrora, eta ibaiaren ohetik 4,17 m-ko kotan. Zerbitzuak eramateko, zanga bat irekiko da, metro bat sakon, eta haren barnean PVC-zko zenbait hodi sartuko dira, gero hormigoiarekin eta ibilgutik ateratako materialarekin estaliko direnak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko ekainaren 2an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1109966