3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-OC-428
Simón Maiza Mendinuetak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Simón Maiza Mendinueta.
Xedea: zuhaitzak moztea, zura ustiatzeko, 1,4 hektareatan; horietatik 0,6 hektarea ur jabari publikoan daude.
Ibilgua: Ega ibaia.
Alderdia: Sasilla, 10. poligonoa, 374. eta 375. lurzatiak.
Udalerria: Lerin (Nafarroa).
Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko urtarrilaren 31n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: E1110424