3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-A-131
Jardinería Arvena, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamenduaren aldaketa eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jardinería Arvena, S.L.
Ibilgua: Errekalde erreka, Nobeletako errekastoa (hargune berria).
Hargunearen udalerria: Eusa (Ezkabarte, Nafarroa).
Hargune berriaren UTM koordenatuak: (611.275; 4.747.146) 30N zona.
Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,8 l/s.
Xedea: ureztatzea.
Ureztatu beharreko azalera: 2,64 ha (Ezkabarteko 8. poligonoa, 234. eta 236. lurzatiak).
Putzua: handitzea, 3.000 m³-tik 5.000 m³-ra.
Aprobetxamendua azaleko urak hartzeko da, Eusan (Ezkabarte) Nobeletako errekastoan hargune berria eginez, Errekalde errekan dagoenari gehituko zaiona, eta erregulazio putzuaren edukiera handituz, 3.000 m³-tik 5.000 m³-ra. Nobeletako errekastoan egin beharreko lanak hauek dira: 490 metroko kotan hormigoizko 1*0,6 metroko erreten bat eraikitzea. 90 mm-ko diametroko hodi bat paratuko da putzua betetzeko 160 mm-ko PEAD hodiaren azpian, errekak ur-isuriaren gutxieneko emaria izan dezan. Putzua lurrean barneratutako legarren gainean egina da. Aurreikusitako handitzea 3 metroko altuerakoa da, eta goitik hormigoizko blokeekin egindako zokalo batez itxiko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko ekainaren 7an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110416