119. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-RC-19

2011ko ekainaren 7an ofizioz abiarazi da ur publikoen aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea, hiru urte baino gehiago jarraian ustiatu gabe dagoelako, Linares ibaian (90119), Torres del Ríoko udal mugapean (Nafarroa). Aprobetxamendua 0,56 l/s-ko emarikoa da, 2 ha ureztatzeko. Uren Erregistroan A atalean, 34. liburukian, 43. orrian insribatu zen 1998ko ekainaren 16an Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako Ebazpenaren bidez, José Miguel Zurbano San de Vicuñaren izenean.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 8an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110405