3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-P-1148
2011ko ekainaren 7an ofizioz abiarazi da lur azpiko uren aprobetxamendu baten eskubidea amaitzeko espedientea, aprobetxamendurik ez dagoelako, ez baitzen inoiz egin. Aprobetxamendua Elortz ibaiaren (901231601) eskuinaldean dagoen putzu batean da, polizi-eremutik kanpo, Ezpilagaña alderdian, Noaingo udal mugapean (Elortzibar, Nafarroa). Industrian erabiltzeko da, eta Ebroko Ur konfederazioaren Uren Erregistroan B atalean, 38. liburukian, 68. orrian inskribaturik dago, Carlos Nuin Zuastiren izenean.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.
Zaragozan, 2011ko ekainaren 8an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110403