3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1847
2010eko abenduaren 9an, ofizioz abiarazi da lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea, hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako. Aprobetxamendua Huecha ibaiaren (90128) ezkerrean kokatutako zundaketa batean dago, polizia-eremutik kanpo, Rey de los Moros alderdian, Cortesko udal mugapean (Nafarroa). Aprobetxamendua 0,2000 ha ureztatzeko da, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribatuta dago, 46. liburukian, 17. orrian, Lázaro Zapata Hernándezen izenean.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.
Zaragozan, 2010eko abenduaren 10ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: E1110400