3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-P-1843
2010eko abenduaren 9an, ofizioz abiarazi da lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea, hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako. Aprobetxamendua Ebro ibaiaren (901) ezkerraldean dauden bi zundaketatan da, polizia-eremutik kanpo, Navas de Tolosa alderdian, Azagrako udal mugapean (Nafarroa). Industrian erabiltzeko da, barazki kontserben eta edari karbonikoen fabrikaziorako, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribatuta dago, 50. liburukian, 83. orrian, Hijos de Eloy Barricarte Muroren izenean.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50.071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.
Zaragozan, 2010eko abenduaren 10ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: E1110399